Erakutsi berriagoak

Elhuyarren "Kodeen liburua" bukatu berri. Eleberrietara ohituta uste baino denbora gehiago behar izan dut irakurtzeko, baina asko disfrutatu eta ikasi dut.

Gehien pentsarazi didana izan da kriptografiaren historian ordenagailuak azken atal txiki bat besterik ez direla, askoz lehenagotik datorrela dena.

Zenbait atalek unibertsitateko irakasle on bat ekarri didate gogora, eta ausartuko nintzateke apostu egitera liburu honetan oinarritu dituela bere zein bat klase.

Cory Doctorow-en Little Brother liburua irakurtzen hasi naiz, eta bigarren kapitulua Amazoni dedikatu dio!

Ez nuen espero Cory bezalako DRMaren aurkako aktibista batek Amazon gomendatzea πŸ˜’

Pentsatu nahi dut liburua argitaratu zenean Amazon ez zela gaur dena.

(Irudian ez dago spoilerrik)

Sinclair QL, aitaren lehenengo ordenagailua. Duela urte batzuk martxan jartzen saiatu nintzen, baina ez nuen lortu. Berriro saiatuko naiz asteburu honetan, ea lortzen dudan!

Aita ez da gogoratzen funtzionatzen zuen edo ez. Itxuraz behintzat berria bezala dago (baita barrutik ere).

Elements aplikazioa irekita duzula telefonoa astinduz gero hau agertzen da πŸ˜‚

Uste nuen lehenengo bi aleak genituela, baina zero zenbakia aurkitu dut gaur. Quinok bai jakin kontatzen! Arrayak zeron hasten dira!

Beharbada ohikoa da, baina grazia egin dit πŸ˜‚

Aitona eta amonaren etxeko telebista zaharraren (urruneko aginterik ez zegoen garaikoa) gida aurkitu dut eta eskema elektronikoa dakar xehetasun guztiekin!

Imprimagailuari plaka aldatu diot ordenagailuarekin konektatzeko arazoak zituelako. Dena ondo joan da, baina orain menua ezagutzen ez dudan hizkuntza eta alfabeto batean dago eta ez dut aldatzea lortzen πŸ˜‚

Uste dut ek 2019ko buletin honen ale gehiegi inprimatu zituela eta ez dakitela zer egin. Bidali didaten laugarren aldia da!

Denak batera jaso izan banitu pentsatuko nuke nire datuak laukoiztuta dituztela, baina denboran oso banatuta joan dira iristen..

Redditen sartu eta txertoekin lotutako "inbertsioen" iragarki pila bat agertu zaizkit. Batzuen diru zaletasunak ez dauka mugarik...

Hilero hilero sustoa hartzen dut RadarCovid aplikazioaren jakinarazpen hau iristen zaidanean. Ez dakit kolore gorria aukerarik onena den...

Badirudi Errigorako eskaerak egiteko webgunea ere OVHn zegoela ostatatuta.

Dena den, eskaera eginda!

Correos eta Santander bankuaren arteko akordioaren iragarkia jaso dugu etxean. Ez dut ulertzen nola den posible enpresa publiko batek horrelakoak egitea πŸ˜‘

Badirudi Interneteko ordainketak berresteko metodoa aldatu dutela. SMS kodea ordainketa egiteko webgunean sartu beharrean bankuko aplikazioan sartu behar izan dut.

Nola izango da aplikazioa erabiltzen ez dutenentzat?

mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea