@porru
Nire inguruan baita ere. "Bide batez" idatzizkoan bakarrik erabiltzen dut, eta ez beti...
@mikelgs @jon @txikillana
@inigoortega
Egutegi sinkronizatua, VPN zerbitzaria, segurtasun kopien biltegia agian?
Dena den, hobe beharren arabera gauzak gehitzen joatea alderantziz baino ezta? π
@inigoortega
Vikingsekon zain aspertu zara? Edo oraindik baduzu esperantza?
@mikelgs
Amak beti esaten zidan aspertzea ona dela! Eta nik ezetz! Denbora ezin dela horrela galdu.
Unibertsitatean eta lanean hasi nintzenean konturatu nintzen arrazoi zuela. Aspertzeko denbora izatea luxua da ia! π
Bilboko autobus geltokian emakume batek laguntza eskatu dit makinan bidaia txartela erosteko. Dirudienez leihalitan hortik erosi behar zuela esan diote.
Saiatu naiz, baina ez dut lortu. Ez dakit zerbait gaizki egiten ari nintzen edo zer baina azkenean autobusa galdu du. 6 ordu barru du hurrengoa.
Jendea laguntzeko eta gidatzeko pertsona gehiago behar dira nire ustez, eta makina, pantaila eta ditxosozko QR gutxiago.
@parreitu @ileturia
Hau dena Whatsappek berak argitaratutako whitepaperetik ulertu dudana da. Agian oker nabil, beraz norbaitek zerbaitetan hanka sartu dudala uste badu esan!
https://www.whatsapp.com/security/WhatsApp-Security-Whitepaper.pdf
@parreitu @ileturia
Beraz teorian Whatsappek prozesu horretan metadatuak bakarrik ditu:
- A erabiltzaileak B erabiltzaileari mezu bat bidali diola
- A erabiltzaileak bideo bat igo duela
- B erabiltzaileak bideo bat jaitsi duela. Gainera hasharekin jakin dezake Ak igotakoa dela.
Baina kontuan hartu hasha zifratutako bideoaren gainean kalkulatzen dela. Zifratu gabeko bideoa ez ds mugikorretik ateratzen. Beraz bi pertsonak bideo bera igotzen badute ezin ditu erlazionatu.
@parreitu @ileturia
Agian lehen ez naiz ondo azaldu, ea orain. Bideo bat bidaltzeko pauso hauek ematen dira (sinplifikatuta):
1 - Zifraketa gako berri bat sortzen da.
2 - Bideoa gako berri horrekin zifratzen da.
3 - Zifratutako bideoa Whatsappen zerbitzarietara igotzen da.
4 - Jasotzaileari bideoaren URLa eta hura zifratzeko erabili den gakoa bidaltzen zaio. Mezu hau ere zifratuta dago erabiltzaileen gakoekin.
@parreitu
@ileturia
Nire jakintza xumeetan oinarrituta ezetz esango nuke. Bideo bat partekatzean bideoaren URLa + bideoaren zifratze gakoa bidaltzen dira. Horrela, jasotzen duenak bideoa zifratuta deskargatu eta ondoren deszifratzen du.
Beraz Facebookek teorian ez dauka edukira sarbiderik. Eta teorian diot ze software pribatiboa izanik ez dakigu kontatzen digutena egia den edo ez.
@ileturia
@parreitu
Kasualitatez aurreko batean egon nintzen horri buruz irakurtzen.
Irakurri nuenez multimedia fitxategiak ez dira zuzenean erabiltzaileen gakoekin zifratzen. Fitxategi bakoitzeko gako berri bat sortzen da, eta ondoren erabiltzaileen gakoekin hori zifratu.
Horrela, bideoa berbidaltzean berriro igo behar den gauza bakarra bideoa zifratzeko erabili zen gakoa (berriro zifratuta) da.
Ez dakit azaldu naizen...π
- Nortasun agiria web aplikazio batera igotzeko. Erdaraz bakarrik dagoela eta barkatzeko. Derrigorrez Chrome erabiltzeko, besteekin ez dabilela.
- Firefoxekin sartu eta badabil! NA igo eta iraungita daukadala kexu...
- Aplikazioa beharrean idatzi bat bidali dezakedala emailez NA berritu arte itxaron behar ez izateko. Dena hasieratik berriro!
A ze amesgaiztoa...
Euskaltelera deitu dut baja emateko. Ia ordubete egon naiz telefonoan eta ez dakit lortu dudan...
Horrela izan da abentura:
- 15 minutu zain
- Euskaraz era atsegin hasi da, baina programak errorea emaren ziola eta beste batekin pasako zidala.
- Bigarrenak gazteleraz. Euskaraz hartatzeko eskatu eta beste ordu laurden zain.
- Permanentzia neukala, nik ezetz. Eskerrak kontratua ondo gordeta dudan.
...
Oso ona @ileturia!
Militantzia digitaleko nire printzipioak https://www.sarean.eus/militantzia-digitaleko-nire-printzipioak/
@galaipa bai noski π
"Twitch Play Pokemon" bezala pentsaten nuen.
Nire prototipoan, Ranked, Unranked eta Bot joko modu dago ("Player vs Player" joko delako), baina gainera, ideia ona izango daitekela pentsaten nuen jokozaileek "Twitchen txata"ren kontra jolastea π
(eta horregatik "?" ondoan idatzi nuen π )
Programatzailea eta bideojokalaria.