Mikro ordainketen absurdo berria (softwarean ohikoa dena honezkero): ohikoa da kotxeek oinarrizko zerbitzu batzuk ekartzea eta horietatik aurrerakoengatik ordaindu behar izatea; laster, gehigarri guztiak ekarriko dituzte kotxeek seriez, baina erabiltzeko aparte ordaindu beharko da bakoitzarengatik aldika https://www.xataka.com/vehiculos/fiebre-suscripciones-llega-a-coches-cuando-para-desbloquear-airbag-giro-maximo-ruedas-hay-que-pagar-cada-ano
@galaipa Nik nire zerbitzarian Debian 9 (Stretch) daukat eta oraindik urtebetean jasoko ditu eguneraketak. Gero Busterrera eguneratuko dut.
Mahaigainean Linux Mint erabiltzen dut eta horretarako eskaintzen duen interfaze grafikoa erabiliz azken aldiz bertsio-berritu nuenean ez nuen arazorik izan.
Busterretik Bullseyera (Stretch-etik zuzenean ezin da) bertsio-berritzea ondo dokumentatuta dagoela dirudi:
https://www.debian.org/releases/bullseye/amd64/release-notes/ch-upgrading.en.html
Edozein kasutan aurretik babeskopia bat egitea hobe.
@bihar
Ba gu ere horrela gordetzen hasi beharko gara...
@galaipa aiba! Guri gauza bera! Ezta bi urte (garantia legala europan). Led bonbila kutxa bete kaxoi bat daukat, eta kutxa bakoitzean erositako data. CE zigilua izateko eta hemen saltzeko, estandarra bete behar dute, ez da?
@aldatsa
* eguneratu daiteke?
@aldatsa
Buster bertsiotik erraz eta garbi eguneratu daiteke Esperientziarik?
Orain gutxi arte Ubunturekin ibiltzen nintzen eta eguneraketetan beti nituen arazoak. Zerotik instalatzeko aprobetxatzen nuen.
Azkenean ikusi dut (berandu, hala daitort) #hondarahoak. Gustora, aizue! Horrelako gehiago behar ditugu.
@porru k argi esan zuen ba! 🤣
https://mastodon.eus/@porru/106688280307795625
@atxamart
Oso interesgarria, eskerrkk asko!
Atzo 30 urte, Tim Berners-Lee-k 1991ko abuztuaren 6an lehen web orria argitaratu zuen. Mundua erabat aldatuko zuen World Wide Webaren garapen praktikoa eta lehen urratsak izan ziren.
Urteurren hau ForEveryOne dokumentala (ber)ikusteko baliatu dezagun!
https://www.youtube.com/watch?v=yelHxCJ4GoA
@inigoortega @porru
Bikain! Pena da nola LibreJS erabilita ez duen behar bezala funtzionatzen. FSFko orrialdean dioena ikusita pentsatzen dut hasieran funtzionatuko zuela, baina mantentzeari utziko ziotela...
Herbehereetako Internet hornitzaileek router propioa erabiltzen utzi beharko diete beren bezeroei otsailetik aurrera. Ea hona ere iristen den!
Duela aste batzuk txartela kutxazainean trabatuta geratu zitzaidan. Makinan bertan zegoen pegatinako 902 ordainpeko telefonora deitu behar izan nuen. Makina batek erantzun zidan zenbakia aldatu zela eta beste batera deitzeko esanez. Urduritasunagatik, apuntatzeko ezer ez nuelako (eskerrak emakume batek lagundu zidan) eta oso azkar esaten zuelako 4-5 aldiz deitu behar izan nuen.
Atzo iritsi zen telefono faktura. Ia 5 euro 😒
@porru @galaipa Lehen posteo buruzko bideo bat egin dut. Nire webgunean ikusi zenezakete (https://media.iortegam.com/u/inigo/m/posteo-web-posta-sistemen-azterketa/) baina ez dakit gomendatu diezazuekedan, oso luzea da ta bueno. Uste dut bideo modu askoz ere motzagoan errepikatu behar dudala eta egingo ditudala hurrengoak
@inigoortega
Ona! Hasierako iruzkin batzuekin ados egon ez arren gustatu zait. Hurrengoaren zain!
Ni.eus aztertzeko asmorik bai?
@porru
Euskal Herrian burutu den lapurketa politiko potoloenetarikoa ez bada...
Euskaltelek jabe berria dauka: MásMóvil. "Gutxienez bost urtez" mantenduko du egoitza soziala eta fiskala Euskal Herrian. EAJk José María Aznar Espainiako presidente egitea ahalbidetzearen truke sortu zen enpresa duela 27 urte, %100 diru publikoz. Gaur egun atzerriko hiru funts dira MásMóvil enpresaren jabeak. Operazio honengatik Euskalteleko 27 milioi euro banatuko dituzte 52 lagunen artean https://www.argia.eus/albistea/agur-euskaltel-akzioen-98-eskuratu-ditu-masmovilek-eta-27-milioi-euro-banatu-dituzte-52-pertsonaren-artean
Programatzailea eta bideojokalaria.