Erakutsi berriagoak

@gorkaazk
Gure ikastolan egin zen saiakera soft librea erabiltzeko. Firefox, Gimp, Libreoffice, Audacity, Gimp erabiltzen genituen, eta ordenagailu batzuek Ubuntu zuten. Nahiz eta gSuite erabiltzen genuen (korreoa eta Sitea batez ere).

Baina uste dut irakasle gutxi batzuen iniziatiba izan zela, eta Chromebookak heldutakoan akabo. Oker ez banago Eki gu baino urtebete gazteagoekin hasi ziren probatzen. Ozta ozta libratu nintzen.

Bingen (r)en bultzada

ikt.ekigunea.eus/eu/aplikazioa

Nahiko tristea da honelako webguneetan sartzea eta ikustea webgunea prestatu dutenei berdin zaiela ikasleek software librea edo pribatiboa erabiltzea, (edo okerrago, ematen duela software pribatiboa, batez ere online eskaintzen bada, hobesten dutela); berdin zaia online aplikazioak euskaraz erabiltzeko prest dauden ala ez.

Ikastolen Elkartearen atzetik, Euskaltzaindia: euskararenherriaehuntzen.euska

Bingen (r)en bultzada

2021 honetan, lanera joateko (2km) autoa ez hartzeak jendea harritzen du oraindik๐Ÿ˜ณ, gehienetan ๐Ÿšฒ bestela oinez.

@rawr
Ados bai, tristea da baina horrela izaten da askotan.

Nik orain liburu bat aurkitzen ez dudanean todostuslibros.com webgunean begiratzen dut. Katakrakekoek erakutsi zidaten ez zeukaten liburu batengatik galdetu nienean. Liburudenda txiki pila bat biltzen ditu. Bertan erosi daiteke zuzenean, baina zuk aukeratzen duzu zein dendatan erosi.

@aldatsa @gorka_bm

@aldatsa @gorka_bm Bere iritzia orain zein den jakin nahiko nuke nik ere. Webgunean ikusi dut ebook eta audiliburuak ez dituela bertan saltzen. Baina kopia fisikoak erosteko estekak Amazonera doaz.

@aldatsa @gorka_bm Bai, nik ere hala egiten nuen. Egiari zor oraindik duela gutxi itxi dut nik neuk Amazon Prime kontua. Urtebete edo da gauzak erosteari utzi niola, baina oraindik kontua mantentzen nuen....

Little Brother Elkarren erosten saiatu nintzen. Baina ia hilabete itxaron eta gero esan zidaten ezin zutela lortu ๐Ÿ˜‘ . Azkenean autorearen webgunetik deskargatu dut (doan, ezin da erosi).

@desertorea @gorka_bm Oraindik hasi bakarrik egin naiz, baina oraingoz dezente ari zait gustatzen.

Baina aprobetxatuko dut bere "Unathorized Bread" gomendatzeko. Internetera konektatutako ogi-txigorgailu batekin hasten da istorioa. Fabrikatzaileak baimendutako ogia bakarrik erre dezake, eta enpresak porrot egitean funtzionatzeari uzten dio. Liburuak hori eta beste hainbat Iot gailu askatzeko komeriak kontatzen ditu.

100 orrialde inguru bakarrik dira (izatez liburu lodiago baten parte da eta).

@gorka_bm
Ba 2008koa da. Ikusi dudanez dagoeneko indarrez ari zen hazten, baina pentsatzen dut gutxik imaginatuko zutela zertan bihurtuko zen. Pentsatu nahi dut gaur egun ez duela horrelako gomendiorik egingo...

Zortekoak zuek! Esperientzia ederra izango zen Kaliforniara idaztea. Guk DBHn eskutitzak LHko ikasleei bidaltzen genizkieen ๐Ÿ˜‚

Cory Doctorow-en Little Brother liburua irakurtzen hasi naiz, eta bigarren kapitulua Amazoni dedikatu dio!

Ez nuen espero Cory bezalako DRMaren aurkako aktibista batek Amazon gomendatzea ๐Ÿ˜’

Pentsatu nahi dut liburua argitaratu zenean Amazon ez zela gaur dena.

(Irudian ez dago spoilerrik)

@gorka_bm
@txikillana
Aaa bale! Ni nabil gaizki orduan ๐Ÿ˜… Uste nuen podcast tradizionalarekin ari zinetela konparatzen.

Eta esan nahi nuena da Twitch normalean zuzenean ikusteko dela. Podcasta aldiz berdin da astebete beranduago ikustea.

@gorka_bm
@txikillana
Ez dut telesail hori ezagutzen, baina ez nuke esango Twitch podcasta denik . Indar handia duten arren, ez dut uste hori bakarrik denik ๐Ÿ˜….

Twitchen magia txatean dago. Zuzenekoa egiten ari denarekin eta beste ikusleekin sortzen den gertuko giroan. Are gehiago, askotan, zuzenean ikusten ez baduzu xarma galtzen du eta ez du gero ikusteak merezi.

Hori esanda, ziur euskal Twitzlariek (haiek esaten duten bezala) eskuak zabalik hartuko zaituztela!

Bingen (r)en bultzada

Ordubetetik gora daramat ko ra deika inorekin hitz egin ezinik. Azkenean web orriko on-line bankara sartu eta bertako txat-etik azaldu diet arazoa. Arazoa konpontzeko ra deitu behar omen dut. Esan diedanean ordubete daramadala horretan saiatzen, "eskerrik asko itxaropenarengatik" erantzun didate... Ez dakit norbaitek erantzungo zidan itxaropenaz ari ziren... ๐Ÿ˜๐Ÿ˜

Bingen (r)en bultzada

Sinclair QL, aitaren lehenengo ordenagailua. Duela urte batzuk martxan jartzen saiatu nintzen, baina ez nuen lortu. Berriro saiatuko naiz asteburu honetan, ea lortzen dudan!

Aita ez da gogoratzen funtzionatzen zuen edo ez. Itxuraz behintzat berria bezala dago (baita barrutik ere).

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Elhuyar Hiztegia, nere idazlanetan ezinbesteko kontsulta-tresnia, barriztu egin dabe. sustatu.eus/1631702582

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

EHUk zertako erabiliko du euskeraz don Jitsi edo BBB, erderazko Cisco Webex ordaindu badezakete??

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea