Joño, euskal ziberespazioko guru nagusietako bat Mastodonen. 😁 Hau euskal fedibertsorako espaldarazo definitiboa da! Ongi etorri @luistxo . Oin, nere ohitturiari jarraittuta, twitterren unfollatuko zaittut.
11 urteko mutikuari, bere egunian, smarfon bat erregalauko detsagu (azkenian! kuadrillako azkena da :-) ). Hamen nabil trastia konfiguratzen, etabar, eta zuen aholkua eskertuko neuke: zeintzuk aplikaziñuak instalau biharko neukez derrigor, eta zein ebitau biharko neuke? Mutikua "birjiña" da interneten, ez daka konturik ez googlen, ez facebooken, ez whatsappen ezta iñun be. Hori bai, bere kuadrillakuak mainstream diraz (clash royale, brawl stars, whatsapp... ASakoPako).
IS-007 zuloko #speleo saguzarrak kontrolatzen, egunsentirako ordubete geratzen dala. Zelako aspergarrixa dan kontrolak kontrolatzia, baiña zelako garrantzitsua kasuak bihar dan modura ikertzeko.
Gune autogestionatuetan gatazkak, erasuak, sexu abusuak konpotzeko moduen billa, sistema politiko-judizialera jo barik: justizia transformatiboa. #EZ45
Zelako argazki politta Jose Luis "Tximiñuan" hau: 1986ko mutikuak, Urkuzuan (#eibar). Umiak eta bizikleta markak identifikatzen bada entretenimendua! ;-) https://eibar.org/blogak/irigoien/eibarren-1986
1991eko HABE aldizkari bat arakatzen nenguan, #speleo kontuak, eta tipo honen argazkixa ikusi dot. Ha zelako sorpresia (eta barreguria) izena irakorri dotenian! Izan be, gaur egungo euskal ziberespazio eta blogosferako kide estimatua eta famatua da. Ez neban ezagutuko eztaaa.....! Ia zuek asmatzen dozuen zein dan!! ;-) (pista bat: kendu ule guzti-guztia, bekainak salbu) (oharra: gaztetan ezagutu zenduenok eutsi pixka baten erantzuteko tentaldixari!!)
Justizia, polizia, kartzela. Lehelengua moldatzia, eta beste bixak kentzia, utopia ala aukera erreala? #EZ45
Gai hau ikuspegi desbardiñetatik. Aspaldittik da nere interesekua, hain zuzen be Ekintza Zuzena aldizkarixanganako interesa ixotu zestana. #EZ45
Axken urtietan Jtxo Estebaranzek egitten daben analisisa (EHko politikia klabe libertarixuan), gordetzeko moduko artikulo seriea. Oso argigarrixa. #EZ45
Jentiakin harremanak egin biharra: neketsua, baiña ezinbestekua zomorro bat ez bihurtzeko. #EZ45 aldizkarixan sarrera testu gogoangarrixa.
Wikipedian nere inguruko ermittei buruzko artikuluak egitten nabil, zerua irabazteko. https://eu.wikipedia.org/wiki/Pietatearen_Aitaren_kapera
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana