Erakutsi berriagoak

Tontor batera iritsi eta horrelako kartel ikusteak, nere/gure mailaren berri ematen du.

Plastikoari ayo!!!
Sukalderako mozte ohola prestatzen.
1- Ekilore olioa (garbia) xurgatzeari utzi arte.
2- Soberakina kendu eta argizari naturala emango diot.

PD: Esperimentua da, ez dakit egokiena den ere. Plastiko hautsa baina nahiago dut egur+olio zahartu+argizari konboa.

OsmAnd+ eta OrganicMaps.
Bietan herrialde berdinetako mapak jeitsiak,track berdinak kargatuta.
Ez dakit zer dela eta, baina memoria erabilera alde HANDIA da.

Proiektua amaitua, lagunak badu bizikleta. Eginiko konponketa/aldaketa/gehikuntzak:
- Dena garbitu/engrasatu.
- Aurreko urkilla berria.(zurruna)
- Aurreko gurpil berria,dinamoa duena ardatzean.
- Atzeko eta aurreko argi berriak.
- Katea eta kasettea berria.
- Pedal berriak.
- Funda/kable guztiak berriak.
- Frenu zapata berriak.
- Atzeko aldagailua 2. eskukoa.
- Zipriztinen aurkakoak berriak.
- Helduleku berriak.

@txapisotegi galdera bat, soldata igoera erretroaktiboa onartuta badago, ez ahal da automatikoa?
Gauz hauetan jantzia dagoen norbait?
Eskerrik asko

Konexioak ongi, orain fastonak jarri, ongi zigilatu, eta kablea txukun txukun uztea falta.
(Ardatzeko dinamoak eragiten duen marruskadura antzematen da, eskuz gurpila eragitean)

Erakutsi haria

Gaur 🚲 argi kableak bota eta argiak kokatzea izan da lana. Gero eta gutxiago falta da, "argia" ikusteko 🤭.

Ez dakit ba nik, jarri didaten kirten berriak zeozer konpondu duen...

Erakutsi haria

Hau salatu duenari,
opa diodan guztia txarra eta oso negatiboa da.
🤐🤬🤬🤬🤬🤬

Agrariako pentxio xumea borobiltzeaz gain, animoarentzat duen eragin BIKAINA zapuzteagatik.

Abodi magalean larrean hazitako txerrikia, Borda Xaki.
Otsagabian hazi, gizendu eta prestatuak. Bertan eros daitezke.
Mandanga earra!!!

San Sebastian eguna, ta ostiyak!!!
Biba Gartxot!!!
Biba Xune!!!

Camperplanding-a. Legala bai, ados. Agian ixilik egon beharko nuke, baina ez zait elegantea iruditzen Eskualdeko erreferentziazko anbulategiko lehen lerroan, epe luzez aparkauta egoten diren ibilgailuak uztea.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea