Hemen 256 erabiltzaile
Hauek 37,4K bidalketa

Administratzailea(k):

Kontaktua:

mastodon@izarkom.eus

Nor Gara?

Mastodon instantzia euskaldun eta burujabea

Jalgi.eus, enpresa transnazionalek garatu eta kontrolatzen dituzten ohiko zerbitzuetatik ihes egin eta alternatiba askea eta burujabeak euskaraz eskeintzeko Izarkom Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboak sortutako ekimena da.

Ekimen honen baitan, mastodon.jalgi.eus baliabide aske eta sare banatuak erabiliaz Izarkomek #TeknologiaBurujabetza sustatzeko helburuarekin sortutako instantzia da..

Teknologia, Telekomunikazio eta Energia burujabetzak duten garrantziaz jabetuta, hauek elkarrekin uztartu eta euskal gizarte burujabe baten norabidean, ondorengo baliabideak erabiltzen ditu mastodon.jalgi.eus instantziak:

  • Zerbitzarien interneterako konexioa Izarkomen Telekomunikazio Operadoraren bidez
  • Zerbitzarien ostatatzea Herrizoma Datu-Zentru autonomo eta banatuen bidez
  • Zerbitzarien argindarra GoiEner Energia berriztatzaileen kooperatibaren bidez
  • Instantziara sarbidea internetez gain, sare ireki, aske, neutral eta partekatuaren bidez ere egin daiteke

Jokabide Arauak

Hizkuntza

mastodon.jalgi.eus instantziaren hizkuntza euskara da, ondorioz, bertako erabiltzaileak euskaraz jardutera animatzen ditugu. Bide beretik ere, administrazio taldeak (@kudea) euskaraz soilik bidaliko ditu mezu eta erantzunak. .

Haatik, erabiltzaileren batek beste hizkuntzaren bat erabili nahi izan ezkero, ez zaio horretarako mugarik jarriko, baina kontutan izan dezala bertako hizkuntza euskara dela.

Erabiltzaileren batek soilik euskarazko mezuak ikusi nahi izanez gero,bere kontuaren ezarpenetan hizkuntzaren inguruko iragazki bat sortzeko aukera ematen da.

Edukiei buruz

Jarraibide hauek ez dira lege arauak, eta beraien interpretazioa mastodon.jalgi.eus instantziaren kudeaketa taldearearen (@kudea) esku geratzen da. Erabiltzaileei edukien moderazio-gidalerroei buruzko ikuspegi bat emateko helburuarekin azaltzen ditugu soilik:

Ondorengo eduki motak denbora-lerro publikotik kenduko dira:

  • Edozein eskubide kolektiboren aurkako mezu edo jarrera
  • Gehiegizko publizitatea
  • Automatikoki eta iragazi gabe argitaratutako hirugarrengoen albisteak
  • Etiketatu gabeko biluztasun, pornografia edota eduki sexual esplizituak, irudikapen artistikoak barne
  • Etiketatu gabeko indarkeria grafikoa edo gorea, artisten irudikapenak barne

Eduki mota hauek denbora-lerro publikotik kenduko dira eta zerbitzura sarbidea ukatzeko arrazoi izan daitezke:

  • Arrazakeria edo arrazakeriaren defentsa
  • Sexismoa edo sexismoaren defentsa
  • Transfobia edo genero nortasunen askatasunaren aurkako mezu edo sexu-orientazioaren araberako diskriminazioa, edo haien defentsa
  • Xenofobia

Eduki mota hauek esplizituki debekatuta daude eta zerbitzu honetara sarbidea ukatzea ekarriko dute:

  • Adingabekoen irudikapen sexualak
  • Frantziar edo espainiar estatuetan legez kanpokoa den edukia
  • Holokaustaren ukazioa edo Nazien sinbologia
  • Ideologia nazionalsozialista bultzatzea

Beste erabiltzaile batzuk zelatatzea edo jazartzea, edo beste erabiltzaile batzuek zerbitzua erabiltzea oztopatzea, edo zerbitzuaren errendimendua degradatzea, edo beste erabiltzaile batzuk jazarpenera edo aipatutako ekintzak burutzera bultzatzea debekatuta dago, eta zerbitzua erabiltzeko eskubidearen galera ekar lezakete. Adibidez, baina ez solik hauetara mugatua:

  • Esplizituki elkarrizketa uztea eskatu duen erabiltzaile bati mezuak bidaltzen jaraitzea jazarpentzat hartu daiteke, plataformak erabiltzaileen eskura jarritako pribatutasun tresnak erabiltzen ez badira ere.
  • Baimen espliziturik gabe pertsona baten datu pertsonalak argitaratzea jazarpentzat hartu daiteke.
  • Beste erabiltzaile batzuei elkarrizketarekin jarraitu nahi ez duen erabiltzale batengana zuzentzera bultzatzea jazarpentzat jo daiteke.

Twitterrera bideratzen duten loturak iragazita daude eta denboralerrotik ezabatu egingo dira.

Edozein kasutan, instantziaren administratzailek erabakiko dute noiz eta zein neurri hartu, legeak ezarritako mugen barruan.