Pribatutasun politika

Zer informazio biltzen dugu?

  • Kontuaren oinarrizko informazioa: Zerbitzari honetan izena ematen baduzu, erabiltzaile-izena, e-posta helbidea eta pasahitza sartzea galdetu dakizuke. Profilean bestelako informazioa sartu dezakezu esaterako pantaila-izena eta biografia, eta profileko eta goiburuko irudiak igo ditzakezu. Erabiltzaile-izena, pantaila-izena, biografia, profileko irudia eta goiburuko irudia beti dira publikoak.
  • Bidalketak, jarraitzea eta beste informazioa: Jarraitzen duzun jendearen zerrenda publikoa da, baita zure jarraitzaileena ere. Bidalketa bat argitaratzean, data eta ordua eta mezua bidaltzeko erabilitako aplikazioa gordetzen dira. Bidalketek eranskinak izan ditzakete, esaterako irudiak eta bideoak. Bidalketa publikoak eta zerrendatu gabeak publikoki ikusi daitezke. Zure profilean bidalketa bat sustatzen duzunean, informazio hori ere publikoki eskuragarri dago. Zure bidalketak zure jarraitzaileei bidaltzen zaizkie, kasu batzuetan honek esan nahi du beste zerbitzari batzuetara bidaltzen dela eta han kopiak gordetzen dituztela. Bidalketak ezabatzen dituzunean, hori ere zure jarraitzaileei bidaltzen zaie. Beste bidalketa batzuk zabaltzea edo gogoko izatea beti da informazio publikoa.
  • Mezu zuzenak eta soilik jarraitzaileentzako bidalketak: Bidalketa guztiak zerbitzarian gorde eta prozesatzen dira. Soilik jarraitzaileentzako diren bidalketak zure jarraitzaileei bidaltzen zaizkie eta bertan aipatutako erabiltzaileei. Mezu zuzenak soilik aipatutako erabiltzaileei bidaltzen zaizkie. Honek esan nahi du kasu batzuetan beste zerbitzari batzuetara bidaltzen dela mezua eta han kopiak gordetzen direla. Borondate oneko ahalegin bat egiten dugu mezuok soilik baimena duten pertsonek ikus ditzaten, baina beste zerbitzariek agian ez. Hortaz, zure jarraitzaileen zerbitzaria zein den egiaztatzea garrantzitsua da. Jarraitzaileak eskuz onartu eta ukatzeko aukera aldatu dezakezu. Kontuan izan zerbitzariaren operadoreak eta mezua jasotzen duen edozein zerbitzariko operadoreek mezuok ikus ditzaketela eta edonork atera dezakeela pantaila argazki bat, kopiatu edo beste modu batean partekatu.Ez partekatu informazio arriskutsua Mastodon bidez.
  • IP-ak eta bestelako meta-datuak: Saioa hasten duzunean, zure IP helbidea gordetzen dugu, eta erabiltzen duzun nabigatzaile edo aplikazioa. Hasitako saio guztiak zuk ikusteko moduan daude eta ezarpenetan indargabetu ditzakezu. Erabilitako azken IP helbidea 12 hilabetez gordetzen da. Gure zerbitzariak jasotako eskari guztiak eta IP-a duten zerbitzariko egunkariak gorde genitzake.

Zertarako erabiltzen dugu zure informazioa?

Biltzen dugun informazio guztia honela erabiltzen da:

  • Mastodon zerbitzuko funtzio nagusietarako. Beste pertsonen edukiarekin harremanetan sartzeko edo zure edukia argitaratzeko saioa hasi behar duzu. Adibidez, beste pertsona batzuk jarraitu ditzakezu zure denbora-lerro pertsonalizatu bat izateko.
  • Komunitatearen moderazioari laguntzeko, esaterako zure IP-a ezagutzen ditugun beste batzuekin alderatu dezakegu, debekuak ekiditea edo bestelako arau-urraketak eragozteko.
  • Emandako e-posta helbidea informazioa bidaltzeko erabili genezake, beste pertsonek zure edukiekin harremanetan jartzean jakinarazteko, edo mezu bat bidaltzen dizutenean, galderak erantzutean eta bestelako eskari eta galderetarako.

Nola babesten dugu zure informazioa?

Hainbat segurtasun neurri hartzen ditugu zure informazio pertsonalaren segurtasuna babesteko, informazio pertsonala sartzen duzunean, bidaltzen duzunean edo atzitzen duzunean. Besteak beste zure nabigatzailearen saioa eta zure aplikazioen eta API-aren arteko trafikoa, SSL bidez babesten da, eta zure pasahitza alde bateko algoritmo sendo batekin hash-eatzen da. Bi faktoreetako autentifikazioa gaitu dezakezu zure kontuaren segurtasuna areagotzeko.


Zein da gure datuak biltzeko politika?

Borondate oneko ahalegina egingo dugu honetarako:

  • Zerbitzari honetara egindako eskari guztien egunkaria IP helbidearekin, 90 egunez gehienez.
  • Izena eman duten erabiltzaileen eskariekin lotutako IP helbideak, 12 hilabetez gehienez..

Zure edukiaren kopia duen artxibo bat eskatu eta deskargatu dezakezu, bertan mezuak multimedia eranskinak, profileko irudia eta goiburuko irudia daude.

Zure kontua behin betirako ezabatu dezakezu nahi duzunean.


Cookie-ak erabiltzen ditugu?

Bai. Cookie-ak gune edo zerbitzu hornitzaile baten zure ordenagailuko disko gogorrera bidaltzen dituen fitxategi txikiak dira (zuk baimentzen baduzu). Cookie hauek guneari zure nabigatzailea identifikatzea, konturik duzun jakin, eta erregistratutako kontuarekin erlazionatzea ahalbidetzen diote.

Cookie-ak erabiltzen ditugu zure hobespenak ulertu eta hurrengo saioetarako gordetzeko


Informazioa kanpoko inorekin partekatzen dugu?

Ez dugu identifikatu zaitzakeen informazio pertsonala saltzen, trukatzen edo kanpora bidaltzen. Salbuespena konfiantzako hirugarrengoak dira, gunea martxan izaten laguntzen digutenak, negozioa aurrera eramateko aholkua ematen digutenak edo zuri zerbitzua ematen laguntzen digutenak, hauek informazioaren konfidentzialtasuna errespetatzea onartzen dutenean. Agian legearekin betetzeko beharrezkoa den informazioa ere eman genezake, gunearen politika indarrean jartzeko behar dena, edo gure eskubideak, jabetzak, edo segurtasuna babesteko beharrezkoa dena.

Zure eduki publikoak sareko beste zerbitzariek deskargatu dezakete. Zure bidalketa publikoak eta soilik jarraitzaileentzat diren mezuak zure jarraitzaileen zerbitzarietara bidaltzen dira, jarraitzaile edo hartzaile horiek beste zerbitzari batean badute kontua.

Aplikazio bati zure kontua erabiltzeko baimena ematen diozunean, onartutako baimen esparruaren arabera, zure profileko informazio publikoa atzitu lezake, zuk jarraitutakoen zerrenda, zure jarraitzaileen zerrenda, zure bidalketa guztiak eta zure gogokoak. Aplikazioen ezin dute inoiz zure e-posta helbidea edo pasahitza atzitu.


Umeek gunea erabiltzea

Zerbitzari hau Europar Batasunean edo Europako Ekonomia-Eremuan badago: Gure gunea, produktua eta zerbitzuak 16 urte edo gehiago dituztenei zuzenduta daude. 16 urte baino gazteagoa bazara, GDPR legearen arabera ezin duzu gune hau erabili (General Data Protection Regulation)

Zerbitzari hau Amerikako Estatu Batuetan badago: Gure gunea, produktua eta zerbitzuak 13 urte edo gehiago dituztenei zuzenduta daude. 13 urte baino gazteagoa bazara, COPPA legearen arabera ezin duzu gune hau erabili (Children's Online Privacy Protection Act).

Zerbitzari hau beste eremu legal batean badago, legearen eskariak desberdinak izan daitezke.


Aldaketak gure pribatutasun politikan

Gure pribatutasun politika aldatzea erabakitzen badugu, aldaketak orri honetan argitaratuko ditugu.

Dokumentu honek CC-BY-SA lizentzia du. Eta azkenekoz 2018ko martxoak 7an eguneratu zen

Jatorrian Discourse sarearen pribatutasun politikatik moldatua.

mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea