Erakutsi berriagoak

@garkopeke Auto batean, A15, A8,... 180ra jutea zer da? txoferraren araberakoa?
(Orain ez esan X modeloa oso segurua denik hau eta beste.)

@garkopeke Beste tokietan...Alemania da salbuespen, beste guztietan mugak 10km/h gora beheran daude.
Zirkuituko kotxe bat eta egunero lanera joateko behar duzuna ez dira gauza bera.
Nik adierazi nahi nuena da, 25km/h ra dauden arriskuak eta auto batek sor ditzakenak ez dira berdinak.

@garkopeke ez duzu ulertu, ez naiz arauaz ari. Elektronikoki ari naiz. Ze zentzu du 180 km/h edo gehio har dezaketen autoak saltzea?

Bizikleta (20 kg inguru) eta patinete (6-7kg) elektrikoek abiadura muga dute, segurtasunagatik.
Autoek (1500kg) zergaitik ez?

@edorta Udalerako kanpainan, Oarsoaldean, aparkalekuak egitea da aldarri nagusia.😔

@porru Ni Vilniusen egon nintzen eta bakarrik irtetzen nintzen. Tabernak errepikatzen badituzu, azkenean topatzen duzu norekin hitz egin, konpartitu...
Haseran bortitza dirudi, baina anekdota politak gertatzen dira gero.
Kontzertuetara joatea izan daiteke beste aukera bat, musika aitzaki ona da. Tertulia gaia errazten du.
Klasekide hoietako baten batekin ere irten zaitezke,ez?

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Sektore pribatua, definizioz, aseezina da, berdin dio zein adarraz ari garen (hezkuntza, osasuna, lan publikoak, bankagintza...). Sistemaren funtzionamenduaren logika besterik ez da.

Hezkuntza eredu publiko komunitarioa, baina ondorioak ez bazaizkit gustatzen, ni libre, nahi dudana egiteko.

Iruñerrian, Etxabakoitzen 10000 etxe egitea aurre ikusi dute. 🤯Pirinioan ez dago non bizi lanera joan ezkero. Pirineoan geratu nahi ezkero ere, oso zail.

@edorta
- gurpilen tamaina txikia
- Jarrera pasiboa.
Horiek bi arrazoi gutxienez.

Eskolako patioa gurutzatzean, baloikada bat jasotzen baduzu, lan istripua da?

Terraza baten exeri,
eta alboan familia kontuak builaka aireratzen dituzten horiek...💣

Inflazioaren alde positibo bat, litxarrikeri poltsetan, razioa txikiagoa da, hau da, osasuntsuagoa😅🤭

@porru nahiko garbi dao, autoei jarri behar zaiela zailtasuna eta bide luzea, beste hirurei bide zuzenena.

Fruta erosi berri dut, 3 bat kilo.(Sagarrak eta mandarinak)
13€ izan dira, ez dut zalantzan jartzen balio ez duenik.

Hori bai, gero ez gaitezen asalda jendeak fruta jaten ez duenik, prezio horretan zenbat "pentsu-janari" eros daitekeen ikusita.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea