Erakutsi berriagoak

Eskolako patioa gurutzatzean, baloikada bat jasotzen baduzu, lan istripua da?

Terraza baten exeri,
eta alboan familia kontuak builaka aireratzen dituzten horiek...💣

Inflazioaren alde positibo bat, litxarrikeri poltsetan, razioa txikiagoa da, hau da, osasuntsuagoa😅🤭

Fruta erosi berri dut, 3 bat kilo.(Sagarrak eta mandarinak)
13€ izan dira, ez dut zalantzan jartzen balio ez duenik.

Hori bai, gero ez gaitezen asalda jendeak fruta jaten ez duenik, prezio horretan zenbat "pentsu-janari" eros daitekeen ikusita.

"Emantzipa" ta ostiyak!
Soldata duinak,gazteentzat ERE!!

Euskeraren erabilera inkestaren arira;
- DBH-ko ikasleentzat Euskera gure aiton amonen mezetako latina da. Eskolan irakasleekin erabiltzeko zerbait.
Patioan beraiek euskaraz entzutea salbuespena da.

Euskaraz matrikulaturik daudelako, euskalduntzat onartzen badira, ez dut ezer esateko.

Ez naiz aditua, baina arreta deitzen dit 20 urte baina gutxiagoko eraikinak hezetasunagatik pareta beztuekin ikustea. Bitxiagoa, SATE jarri zioten eraikin bat,5 urte eskasera lizunduta dago.🤷🤯

Ikasleen korreo kontuak GSuite bitartez edukitzea gaizki,
Euskera hutsez ez egotea...🤬🤬🤬🤬🤬🤬🤬🤬🤬🤬🤬🤬🤬

ikasleek erderaz dute.

@abaraska ez dakit badagoen, baina liburuentzat @paperjale.eus dagoen bezela,
taska eta ongi jaten den tokientzat.
Bi proposameb Errenterian, biak auzo berean Olibet-en.
- Frida
- Txiki tako

Zenbatgarren konponketatik aurrera, aldatzen dira galtzak?
Lagun batentzako da...
3. na egina,
4.na zulotxoa tapatzea...

Donostiako autobus geltokia.
- Dagoeneko zaharra.
- Espazio traketsa.
- Zuloa.
Gogoetak, lagun baten zain.

"20 urte barru, Eskoziarrak eta Galesak bezalaxe, oso abertzaleak, baina hizkuntzarik gabe."
Lagun baten gogoeta, espero dut ez asmatzea.😔

Dermatitisa dela eta diru asko xautu dut krema "supersonikoetan", azkenaldian denok ezagutzen dugun pote zilindriko urdineko markakoak emaitza onenak.
Klasikoak beti hor!

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea