@AVU_Osoro Pozten nau hau irakurtzeak (ez islatzen duen errealitate horrek). Izan ere, xiberotarrak eurak izan behar dira aldaketaren motorra; inori ez zaigu gustatzen etxetik kanpoko inor etortzea geure arazoak nola konpondu behar ditugun esatera...
Euskal komunikabideetan, nazioan benetan sinisten bada ,hau da Euskal Herrian, Pirineoko mahaiaren ezin egon honen berri izan beharko genuke, Abascal eta enparauen edozein txatxukeri baina lehenago. Prentsan alegia, ez Sare Sozialetako perfil baten bitartez jakinda.
Bizilagunen berri hobea dugu, herrikideena baino.
Poto hori duen besapeko usainaren kontrakoa erosi dut. Ontzia gero xaboia eramateko asmotan. Ea zer moduz funtzionatzen duen kremak zein gero xaboiarekin.
@birasuegi Material berria oso ona, ongi prentsatutako gazta "begi" gabe, koipetsua baino jateko errazegia. Ez da Idiazabal motakoa. Merezi du dastatzeak.
Bere anonimotasuna errespetatzearren eta fedibertsoko arauak ez puskatzeareen, Dealer-aren daturik ez dut emango.
#lagunak
#GaztaAlaHil
#GaztaPorn
#Trapitxeua
Guk ere 16!👉 Erika Lagomaren iritziarekin bat egiten dugu:
"Guk 16. Zuk?"
Irakurri: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2023-09-23-07-00/hemeroteca_articles/guk-16-zuk
«Pediatrek, psikologoek eta irakasleek ere kezka agertu dute tresna digitalen erabilera desegokiak osasun fisiko, mental eta sozialean eragiten duelako»
Euskal kostaldean, itsas haize errotekin frogak egiten ari garen honetan, Iberdrolako Presidente Galanek...
https://www.hispanidad.com/economia/iberdrola-galan-echa-freno-en-su-producto-estrella-eolica-marina_12045358_102.html
Kaneloarena egitearen inguruan, gaur niri tokatu zait.
Intxaurrondo auzo ondoko merkatal zentruko zinema esperientzia:
- Arreta espainol garbian (ikasteko interesik gabean)
- Sarreren prezioa azafraiaren pare.
- Pelikularako "pentzu jana" urre prezioan.
Ez, ez du inondik inora esperientziak merezi. Kanelo bat nahikoa da, ez dut gomendatzen.
EZ JOAN!
Railcoop proiektua sostengu eske.
https://www.railcoop.fr/soutenir-le-projet/
🚲 mantenu oharra:
- aldagilu sinkronizatuak* oso gogor badaude edo "Klik" soinua egiten ez badu, aldagailu ingurua, kablea eta funda ingurua garbitu (kateari kasurik ez).
Garbitzeko urik ez erabili, gasolina,gasoila, disolbentea, alkohola,3-1,...Erabili. Kanbioari eragin, 3-4 aldiz eta errepikatu.
Ondoren lehortu eta orduan bai, olio pixka bat.
* aldaketa bakoitzean klik egiten dutenak, besteentzat ere balio du.
PD: Balaztentzat ere balio du.
- Jarri salaketa bat Euskaraz
- Berritu NAN edo Pasaportea Euskaraz
- Lan egin Eusko jaurlaritzako teknikariekin Euskaraz
- Mediku espezialista Euskalduna
- Izan epaitegiko testitu (juezak itzultzailea behar izan gabe)
- Instalatu Administrazioaren APP bat, jatorriz Euskaraz datorrena zuk deus egin gabe.
- Hartu hegazkin bat Euskaraz
- DV, NAIZ, GARA,NOTICIAS...Euskaraz
- ...(Segi infinituraino)
E! Baina gaur Borja Semper Euskaraz kongresuan...
JUN HAIZIA HARTZEA!!!
EHE eta KITTO!
EH Ipar Ekialdean Lanean.
Mugikortasun jasangarria atsegin.
Software librean, sasi letratua, ezagutza baino borondate gehiago.
@AVU_Osoro