Erakutsi berriagoak

Suitzan geltokiak kaleko maila berean daude,nasaren alde guztiak irekiak dauzkate, kalearen jarraipen dira, ez eremu itxiak.
Gehienak kanpoan autobus geltokia dute. ordutegi sinkronizatuekin.

- Jungfrau-ko tontorrerako trena bertan erostea gomendatzen dut. Web orriak ez ditu eskualdeko bonuak kontuan hartzen eta ez da batere azalpen garbia.
- Orohar garraio mota aldaketak oso ongi sinkronizatuak eta garbi azalduak daude.

Erakutsi haria

Suizan tren txartelak erosteko oharrak:
- web orriko prezioak deskontuekin (urteko bonoa, hilabetekoa...) erakusten dizkizu.Erne!
- Egun gutxirako bada, eskualdeko bonuak hobe ateratzen dira, hilabetekoa + txartelak erosita baino. (Aste baterako bazoaz adibidez)
- Txartel arruntak 24 orduko eskubidea ematen du ibilbidea egiteko,ez ordutegi zehatz bateko bidaia.
- Zonalde turistikoan (Interlaken Jungfrau nire esperientzia) pika zorrotza da.
- 3 eguneko bonua, infinitu bidaia eskaintzen ditu.πŸš‚πŸ›₯️🚑🚊🚍

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Gure parkeetan horrelako lurrak zergaitik ez ditugu onartzen? Kasu honetan egur txirbilla/ezpal txikiak.

Suizan, trenbide asko (trena pasatzen den herri gehienetan) kaleko maila berean daude, eta ez da ezer pasatzen.
Hori bai, autoak/oinezkoak/bizikletak... Seinaleak errespetatzen dituzte trena pasatzen denean.

Gurean, dena lur azpitik egin behar hori, ez dut ulertzen, eta gainera, oso oso oso oso garestia da.

Suizan garraio publikoko txartela erostean, transbordoa egin behar baduzu, txartelean oinez duzun denboraz gain planoa ibilbidearekin eskaintzen dizu 😍😍😍

Gizarte bezela,
aeroportuko kontroleko "festa"* ber planteatu behar dugula uste dut.

Etsigarria da.
*Potetxoak, gerrikoa kendu, bateriak,zapatak, portatila,...

Frontoia libre, baina euriaten zaratak loa galarazten digu...πŸ˜…πŸ˜…πŸ˜…πŸ€­

Erakutsi haria

Aberri eguna aste santuarekin batera jartzeak, ez du egun horren arrakastan laguntzen.
Dei nazazue nahi duzuena.

Motxilero/bizikletan bidaian bazabiltzate (autonomia totalarekin) lo leku ederrak frontoiak izan daitezke, baina...
Frontoiko harmailak zabalera nahikoa badu, beste dimentsio bat da, jeikitzerakoan eserita egongo zara, ia etxean bezala.πŸ˜ŽπŸ˜ŽπŸ˜ŽπŸ˜‰
Ez horregatik.

Eskerrik asko LFP Real Madrid-Atlhetic ordu hontan jartzeagatik,
herrietako frontoiak libre...

Erakutsi haria

@openstreetmap era Greziako yougurth onenaren lekua etiketatzea primeran,
baina Urbasan/Andian...
Deskubritu berri duzun iturri/aterpe... Hori ere igo,
denok estimatuko dugu.

1go Etapa: Ongi errepasatu sarean dauden ibilbideak...
2. Etapa: Andiako zerra eta Eraulgo pizzak ederrak, azken ordu terdia, kriminala Haizea+Euria+Hotza
3. Etapa: Hasera zalantzatsua, Ebro ibarrean haizea aurka, gora Santiago.
4. Etapa: Hotza, Meanon euria/haizea, Urizaharra 😍.
Ea bihar...
Bai, haizea BETI aurka izan dugu.

Erakutsi haria

Urizaharran (Araba) alde zahar oso politaz gain, nekazaritzako lanabesen erakusketa oso polita dago, denontzat eskuragarri,
debalde, ze suman ikusteko.
Horrelako gailuak daude, besteak beste.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Erromesen aterpeak "mimimimi..."
3 egun zapatila bustiekin bizikletan zabiltzan arte, egoera horretan nirvanara iristen lagun zaitzakete.
IxtorikTaMixerik

Hauxe gure ibilbidea, EHbira 2025. EHbira 2009an hasi genuen, EH ezagutzeko aitzakiaz, bizikletaz 5 egun (aste santu "ofiziala") bazter eta txokoak ezagutzeko aitzakia, ibilbidea errepikatu gabe.
5 hasi ginen, 25 ere izan gara, aurten 8. Eten bakarra pandemiakoa. Bestela urtero egin den jarduera da.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea