Urtarrilak 13 eta "bio" tomateak salgai, jun haizia hartzea denak!!!
Zergatik dira bio? negutegiko kalefazioa ximaur leorrez funtzionatzen duelako? edo haize errotekin? edo eguzki plakekin? Bizikleta,astoz eta belauntziz ekarri dituztelako?
Errepikatu nirekin "Ez da tomate sasoia, eta punto"
Zenbat inuzente erortzen diren eko/bio aurrizkien tranpan. (salduko ez balira ez lituzkete ekarri ere egingo)
(r)en bultzada
(r)en bultzada
Oilook dituen eskola txiki hau ez da Larraul, Gabiria, Arnegi, Igantzi edo Kontrastakoa. Bilboko Abusu Ikastola da. #esanbeharnuen
Ohar batzuk:
- Mavic hagunak (llantak) DT baina errazagoak montatzeko.
- Hagun asimetrikoekin arreta jarri, zentzu okerrean hasi naiz eta askatu egin behar izan dut.
- DT-k zirrindolak erabiltzen ditu, banaka jarri behar direnez, muntaiko koipea erabili, lekuan eusteaz gain, epe luzera soinuak ekiditeko.
- Bai azkoin eta bai zirrindolak koipez igurtzi ditut.
Bihar beste aldearekin jarraituko dut.
orain bai!!! irudietan:
- Patroia dagokion bezala, boligrafoak balbula irudikatzen du, puzgailua erabiltzeko tokia utziz. Azpiko erradio okertua inprobisatu dudan lanabesa, zirrindola eta azkoinak hagun barruan ez galtzeko.
- Hagunaren asimetria, zuloak "eskuinera" daude. Radioek sortzen duten triangeluak bi angelu berdin izan ditzan, tentsioak orekatzeko.
- Gurpila zentratu eta tenkatzeko zain.
A! zirrindola bat falta zait, espero dut lurrean galdu izana, barruan badago, zarata aterako du.
(r)en bultzada
Ez dut ezkontzeko asmorik, baina jakin dezazuela, Soft Librea erabiliz, ezkontza kudeatzeko aukera badagoela #LibreWeddingPlanner -ri esker.
➡️ https://libreweddingplanner.org/
➡️ https://codeberg.org/LibreWeddingPlanner/production-configuration
Zuen zerbitzarian martxan jartzeko aukera, eskeiniz 😘
(r)en bultzada
Gizon batek salatu du berrehun euroko isuna jarri diotela autoko matrikulan 'EH' pegatina edukitzeagatik. Gizonaren esanetan, bi aldiz geratu dute Ertzaintzaren kontroletan. Lehenengoan, ez zuten zigortu; bigarrenean, ordea, bai. Helegitea jarri du.
https://b.eus/6d2083ffDL
(r)en bultzada
ni ez naiz zalea, hauen berri izan nuen prentsa bidez.
https://basquemoonshiners.es/
(r)en bultzada
Irudian goiko argazkian:
Arrautza ekologiko baten salneurria EAEko supermerkatu batean.
Irudian beheko argazkian:
Arrautza ekologiko eta 0 Km-ko baten salneurria @Biziola dendan.
"zuen denda aberatsentzako da"
"arrautzak garesti dauzkezue"
#blablablabla #elikaduraBurujabetza
Errepideko txirrindularitza pixua/watt/errendimendua/karbonoa/elektronika ulertzen ez dugunontzat gero eta kirol arrotzagoa da, gainera "industriak" gurpil zoroan sartzera behartzen zaitu, zenbait errekanbio merkatutik at utziz.
Hori dela eta, nire atzeko gurpila berriro nik eraikitzea erabaki dut. Ea borobila ateratzen den jeje!!
EH Ipar Ekialdean Lanean.
Mugikortasun jasangarria atsegin.
Software librean, sasi letratua, ezagutza baino borondate gehiago.
@AVU_Osoro