Erakutsi berriagoak

Espainiako kongresuan;
- Galegoak, galegoz
- Katalanak, katalanez
- Euskaldunak espainolez, Gasteizko eta Iruñako parlamentuko lez.
Mertxe Aizpuruak esana.
Atzo Euskadi irratiko faktorian.
Euskaldunak primeran...🥳🥳🥳

Landabenen VW enpresan, 400 lanpostu galduko dira, 2026rako egindako aurreikuspenak 2023an aplikatzen.
Autogintzan ez dira garai onenak.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

@AVU_Osoro Pozten nau hau irakurtzeak (ez islatzen duen errealitate horrek). Izan ere, xiberotarrak eurak izan behar dira aldaketaren motorra; inori ez zaigu gustatzen etxetik kanpoko inor etortzea geure arazoak nola konpondu behar ditugun esatera...

Euskal komunikabideetan, nazioan benetan sinisten bada ,hau da Euskal Herrian, Pirineoko mahaiaren ezin egon honen berri izan beharko genuke, Abascal eta enparauen edozein txatxukeri baina lehenago. Prentsan alegia, ez Sare Sozialetako perfil baten bitartez jakinda.
Bizilagunen berri hobea dugu, herrikideena baino.

Poto hori duen besapeko usainaren kontrakoa erosi dut. Ontzia gero xaboia eramateko asmotan. Ea zer moduz funtzionatzen duen kremak zein gero xaboiarekin.

Erakutsi haria

@birasuegi Material berria oso ona, ongi prentsatutako gazta "begi" gabe, koipetsua baino jateko errazegia. Ez da Idiazabal motakoa. Merezi du dastatzeak.

Erakutsi haria

Bere anonimotasuna errespetatzearren eta fedibertsoko arauak ez puskatzeareen, Dealer-aren daturik ez dut emango.



aspaldiko batez osabarekin elkartu eta...
- Gaur egunian baratzak ez du deus ematen kimiko gabe, abioietatik botatzen ai dian zikinkeri guzti horrekin (chemtrail- ei erreferentzia eginez)

Eta orain zer? etxeraino sartu zaigu Zurrumurrurologia 🙈
GORA ZIENTZIA!!!
utikan konspirazioak

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Guk ere 16!👉 Erika Lagomaren iritziarekin bat egiten dugu:

"Guk 16. Zuk?"
Irakurri: naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/e

«Pediatrek, psikologoek eta irakasleek ere kezka agertu dute tresna digitalen erabilera desegokiak osasun fisiko, mental eta sozialean eragiten duelako»

Aldapako San Fermin jaietan, niretzat lehen aldiz, jaietarako jartzen diren komunetan, mutilen ilara luzea (zutik pixa egitekorako) exerita pixa egiteko bakarrean iñor ez.
Bestalde, hain garestiak dira kalean jartzen diren komun horien alokairua? Orohar gutxiegi egoten direla iruditzen zait.

Kaneloarena egitearen inguruan, gaur niri tokatu zait.
Intxaurrondo auzo ondoko merkatal zentruko zinema esperientzia:
- Arreta espainol garbian (ikasteko interesik gabean)
- Sarreren prezioa azafraiaren pare.
- Pelikularako "pentzu jana" urre prezioan.

Ez, ez du inondik inora esperientziak merezi. Kanelo bat nahikoa da, ez dut gomendatzen.
EZ JOAN!

Lehentasunez eta aukera badut, Euskaraz kasu egiten didaten komertzio/tabernak... Lehenesten ditut. Nire erosotasunagatik.
Euskaraz egiten ez dutenetara ez ote nukeen maizago joan behar, Euskara premiatzat har dezaten...
Bestalde, nekeza ere bada, zerbait 2 aldiz eskatu beharra.

Aisuek!!!
Munduko rugby txapelketa Frantzian jokatzen ari den honetan, Python programatzen jakin gabe partidak ikusteko bidezidorrik? mezu zuzenak ( 🌐 klikatu) onartzen ditut.
PD: administrari, gaztaren Dealer-ak publiko badira, hau ere bai 😉🤭

🚲 mantenu oharra:
- aldagilu sinkronizatuak* oso gogor badaude edo "Klik" soinua egiten ez badu, aldagailu ingurua, kablea eta funda ingurua garbitu (kateari kasurik ez).
Garbitzeko urik ez erabili, gasolina,gasoila, disolbentea, alkohola,3-1,...Erabili. Kanbioari eragin, 3-4 aldiz eta errepikatu.
Ondoren lehortu eta orduan bai, olio pixka bat.
* aldaketa bakoitzean klik egiten dutenak, besteentzat ere balio du.
PD: Balaztentzat ere balio du.

Lan tokitik gertu, kafe pintxoa hartzeko lekua topatzean...Lanera joatea errazagoa da.

- Jarri salaketa bat Euskaraz
- Berritu NAN edo Pasaportea Euskaraz
- Lan egin Eusko jaurlaritzako teknikariekin Euskaraz
- Mediku espezialista Euskalduna
- Izan epaitegiko testitu (juezak itzultzailea behar izan gabe)
- Instalatu Administrazioaren APP bat, jatorriz Euskaraz datorrena zuk deus egin gabe.
- Hartu hegazkin bat Euskaraz
- DV, NAIZ, GARA,NOTICIAS...Euskaraz
- ...(Segi infinituraino)
E! Baina gaur Borja Semper Euskaraz kongresuan...
JUN HAIZIA HARTZEA!!!
EHE eta KITTO!
:ehe:

moveuskadi web orria mugikorretik...
Erabiltzaile esperientzia ez zait gustatu.
Oso traketsa, dena euskaraz izan arren, espainol garbiz azaldu zait.
Aplikazioari ez diot aukera eman oraingoz.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea