Erakutsi berriagoak

Enegarrenez modan naiz berriro, bakero ta praka zabalak boladan omen daude.
Nik nereari eusten diot e! ez naiz fashion biktim bat.

Zure bizikleta arin/eraginkor/bizkor sentitu nahi duzu?
Gurpilak puztu presio egokian. (marmola bezela ez utzi)

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada
Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Ameriketako Estatu Batuak,
tiktok debekatu...
Beste herrialdeko enpresa batena delako...
Gora merkatua eta..."neria netzako ta bestia erdibana..."

@garaolaza kaixo, organic maps en track ak urdinez azaltzen zaizkit, kolore hori aldatu daiteke? nun/nola? eskerrik asko

OsmAnd+ eta OrganicMaps.
Bietan herrialde berdinetako mapak jeitsiak,track berdinak kargatuta.
Ez dakit zer dela eta, baina memoria erabilera alde HANDIA da.

Kalitate sistemak baina iruzur handiagorik, ez dut ezagutzen.

Gipuzkoatik EHU-ren Leioako kanpusera, busik ez, mugi gabe.(ikasleei esan zieten beraiek antolatzeko...)
Aldiz Loiuko aeroportura mugi bai.
Ikasketak vs Bidaiak, Gipuzkoako aldundiak garbi du, Bidaiak garrantzitsuagoak dira.
Ez dut iñor ezagutzen Loiuko hegaldiari uko egin dionik 17€ ez ordaintzeagatik, iñor.

DBH eta Batxillergoko ilasleen patioak, itzalik gabeko hormigoizko/asfaltozko pistak dira askotan.
Hemendik ikasturte bukaera arte, burmuinak "erreta" izango ez dituzte ba!!!
LANDATU ZUHAITZAK PATIOETAN,KOPON!!!!

Langileak bezero nagusi dituen tabernako kafea, kafetegi/okindegietakoa baino gogorragoa dela iruditzen zait.
Lagina etxepeko taberna vs besteak jeje.

EgizuZukZeuk filosofiaren albo kalteak.
- Hasera baten burdindegiko gastua 8€.
Lanean hasi, broka berria behar, 18€, zulatzen hasi pareta aldenik alde, bi zulo tapatzeke.
Bestela ongi,e!

Aisuek, 15 urteko portatil batean bideoak ikustera begia egin ondoren, 4 urteko batean bideo berdinak ikusten..."what a flipation!!!😳😳😳😳😳😳😳"

zenbat aldatu diren gauzak kamarada😅🤭

Herriguneko abiadura errespetatzen ez duen gidari batek, nahiko zilegitasun duela sinisten du. Horregatik nahi izan dudan tokitik errepidea gurutzatzen nuen bitartean, argiak bota dizkit.
Nire "maniobrak" ez dio enbarazurik egin.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Paradoxa da, literatura ikasi/lantzea liburuekin tratua izan gabe.
(Badakit euskarri anitzetan irakir daitekeela, gogoratu DBHz ari naizela, hezkuntzaz)

Erakutsi haria

EAEko hezkuntza sistemaren digitalizazioa:
Liburuak oso karka direnez, papera gutxiago erabili behar denez... Literaturako gaiko aurkezpenak ordenagailuan irakurtzen ikasten dute 3. DBH-n.
Ez dago asmatzerik, liburu/koadernoek bizkarrean pixua suposatzen dute, ordun portatila.
Baina, portatiletik irakurtzeak bistari kalte, arretari...
Albor batera utziko dut portatil bat sortzeak suposatzen duena ingurugiroarentzat.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea