Erakutsi berriagoak

Lezoko belardiak natural utzita😍
ea luzarorako den, eta ez dituzten arrasean mozten.

Tontor batera iritsi eta horrelako kartel ikusteak, nere/gure mailaren berri ematen du.

Europa eta Estatu batuen azkena.
Israelgo kolonoei* isunak eta bidaia bisak ukatzea.
Benetean? seriyo?
30000 hilotz baino gehiago ez baleude, txiste txartzat hartuko nuke.
Aiako harriko arkaitza baina aurpegi gogorragoa dute batzuek.

* baxpare, israelgo kolono batek bere ametsa betetzen du lurra okupatuz, ez du handik alde egiteko gogo/premia/nahirik.

Bitxia,
okindegi-kafetegi sare berdineko bi okindegi, bat Lezon, bestea Larratxon.
Ogi bera 10 xentimoko aldea, Lezon garestiago.
Kate horren egoitza Lezon dago🤷.

Unai Rementeria ERE matoi moduan (Bizkaiko audioen kontuan), Uste nuen horrelakok bigarren lerroko morroiek egiten zituztela.

Lezon, kaleko kartelen komunikazioak oso ongi funtzionatzen du.

Plastikoari ayo!!!
Sukalderako mozte ohola prestatzen.
1- Ekilore olioa (garbia) xurgatzeari utzi arte.
2- Soberakina kendu eta argizari naturala emango diot.

PD: Esperimentua da, ez dakit egokiena den ere. Plastiko hautsa baina nahiago dut egur+olio zahartu+argizari konboa.

Bere seme alabaren heldutasun mailaren arabera, ekintza kulturaletara eramaten dituzten gurasoen oso fan.

Iparraldean martxan den beste proiektu zoragarri bat.
Zaharberritu behar den eraikinetik materiala ahalik eta txukunen bildu/desmuntatzen dute, salgai jartzeko.
patxama.com/eu/

Errenteria, 22:30 tan
bikote bat, Brompton banatan.😍😍😍😍

Hirigunean gidatzeak ozpintzen bazaitu, oinez ibili, denok irabaziko dugu.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Quizá las licencias de Software libre deban reformarse para obligar a los grandes beneficiarios a contribuir o quizá esa tampoco sea la solución.

En todo caso es un debate que debemos abrir o los de siempre lo cerraran a su favor.

Erakutsi haria

Ez dakit non edo nori irakurri nion, baina erabakia hartu dut.
Ikasleen gurasoekin komunikatzeko mezuak euskaraz eta itzultzailearen esteka erantsiko diet.

Erabat bakarkako lana izango den online ilastaro batean, burua "taldearen" aurrean aurkeztu behar hori, ez dut ulertzen.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea