Erakutsi berriagoak

Hezkuntza publikoan lan egiten dut, noiz arte jaso behar ditugu barne komunikazioak elebitan?
Zergaitik aldarrikatzen dute lankide batzuk A eredua mantentzea, B eredu baten kaltetan?

B eredu batek euskara gehiago hurbilduko ditu ikasleak A ereduak baino.

Azpitik dagoena hauxe da, Espaiñol batuan lan egin nahi izatea Hezkuntzan, 2024an.
Jakina denez, euskara oso zaila...bla bla bla.

2024 den honetan,
PSEk lehendakari orde Euskaldun bat ezin du topatu?
ez sinistekoa da.

Zaraitzutik bueltan,
Aztal gaztak eta Borda Xaki txerrikiak.
Mundu amaierarako prest.
Abeltzainen eskutik etxera, bitartekari gabe.

Ikasleek ez dute irakurtzen (orohar).
- Irakurketa plana
- literatura tailerra
- ipuin lehiaketa
-...
Hezkuntza sailari egokiagoa iruditzen zaio "multimedia gela/lab" bat jartzea liburutegia zegoen tokian.

Liburutegiak desmantelatzen ari dira eskola/institutuetan.

e! baina eredu eleanitza...bla bla bla.

Ni ere nerabe KAIKU bat izan nintzen, errepikatu nuen 2.BUP, baina irakurtzen zuen kaikua nintzen.

Gaurko euri zaparradekin, plataforma berean (espaloia eta bidegorria) jendeak bidegorria aukeratuko du asfaltatuta badago, eta normala da, harlauzak oso labainkorrak izan ohi dira.

Kurtsoa amaitzear den honetan,
9 hilabete ondoren, ez dut lortu ikasle batzuk nigana euskaraz zuzentzea, batzuk ez dira gai.
💔💔💔
15 urte, dituzte. Gertatzen ari da.
DBH bukatuko dute Euskaraz 3 esaldi lotzeko gai izan gabe.,😓😓😓

Errenterian kulturgune berri bat ireki dute, Agustinetan. Irratian balio erantsi bezala, euskaraz hartatu eta euskaraz lan egiteko aukera izango dela aipatu dute.

2024 hori balio erantsi izatea, ETSIGARRIA DA!!!

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Eskerrik asko organikoa kontainer kanpoan uzten duzun bizi"lagun" txit agurgarri hori,
zuri eskerrak oarsoaldeko kaioak primeran elikatzeaz gain, ingurua "dotoretzen" dute.🤬🤬🤬

Sionista bati paperak galdu arazteko proposamena asanblea nazionalean, Parisen.
Sionismoari IRUDIMENA!!!

m.youtube.com/watch?v=wUOhsyxN

Noiz demondre hasiko da EHBildu* bere bideo eta "klip"-ak Peertube bitartez zabaltzen?
lagun batentzako da.

*Beste alderdiak ere bai noski.

2024 ko Ekainaren 17,
EAEko instituto batean,
Ikasle batek, Futboleko Españiar Selekzioaren kamixetarekin azaltzea erabaki du.

Eta neri...💔💔💔

Andoaingo Rock jaialdia
Areatza musikabeer
EHZ
...(gehitu nahi duzuna)

Benetan interesgarri zaizkizu BBKLIVE,Azkena rock eta antzekoak?

Andoaingo rock& rolla eta
Irunen Camela...
erabakiak ..jajaja

2/3 hilean behin, Lapurdin erosketak egiten ditugu, bereziki gutiziak.
Gaur Gipuzkoako super baten web orrian alderaketa egin eta...Diferentzia 120€ 🤯

Iparraldea garestia omen...Zer erosten duzunaren baitan😉

Eskoletan orohar,
landatu zuhaitzak patioan, redio!!!!!
mantenua (hostoak,adarrak jaso, kimatu)ezin da aitzakia izan, txandan txandan ikasleek egin dezakete.

Elkarte baten atzean pertsonak daude, pertsonak elkartearen aurretik badaude, beste zerbait da.

Geratzen den zatian, eraiki ditzatela ALOKAIRU BABESTUTAKO pixu publikoak eta beste dena parke eder bat, alokairu soziala eta auzo duina bateragarriak dira.


noticiasdegipuzkoa.eus/socieda

Iparraldean EU-ko bozen emaitzak, hegoaldeko asko asaldatu ditu, (ni ez nago pozik e!) baina jakin azken urteetan (20?) Frantziako erretiratuen "oasi" txikia ere badela, eta horrek emaitzetan eragina izan duela.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea