Erakutsi berriagoak

Ulua.eus
sortu dute, fedibertsotik at. 😔
Beste aukera galdu bat.

- Hirigintza plana
- Gazte eta nerabeei entzun
- Arkitektura partehartzailea...

Eta arrakastako lekua hauxe:
Igogailu ingurua 🤷‍♀️

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

El 57% de los híbridos vendidos en España son mild hybrids, que no se mueven en modo eléctrico.

Aunque ayudan en arranques y reducen emisiones, Transport & Environment señala que emiten casi lo mismo que los coches de combustión tradicionales.

Marcas como Stellantis y Renault apuestan por esta tecnología.
ift.tt/xSfzbDF

Telegram ift.tt/uV8Xe0D

Donostian, erribera auzoan "interkanbiadorea" (renfe eta euskotren gurutzatzen dira) eraikiko omen dute, auskalo noiz.
Galdera serioa, 750m dauden Loiola eta Anoetako geltokiak zentzua edukiko lukete Tren guztientzat?Eta alderantziz, Renferekin sinkronizaziorik ez badado, hor gelditzeak zentzua du?
Egun bi estazio hauetako tartea motela da iada.

Irati erako gazta urdina asmatu zuena, kartzelan dago onezkero,ez?
droga gogorra!!!

"Motozerra azalpenik eman gabe seme alabei uztea ez zaigu burutik pasa ere egiten. Mugikorra aldiz bai."
Lagun baten gogoeta.

EH-ko guraso agurgarriak,
dana delako arrazoiengatik erabaki duzue 12 urteko seme/alabari mugikorra oparitzea/uztea/ematea...
Jakin ezazue, eskola orduak 8:30/14:30 (nire kasuan) direla, eta eskola orduetan EZ DUTELA BAIMENIK zuk bidalitako mezuei erantzuteko.
Asko aspertzen bazara, IRAKURRI eta utzi seme-alabak lasai.
Arazorik balego familiarekin harremanetan jarriko giñateke.
Eskerrik asko

Euskal Zi-Fi zaleak,
8 urteko irakur zale amorratu bati Euskaraz eskaintzeko moduko proposamenik?
Eskerrik asko
@birasuegi agian?

Ile zuria nagusi, batazbesteko adina 50 urte.
Aldarrikapen eta Hizkuntzaren defentsa transmisioan lana dugu.

Donostiako Arenzana denda istorikoa itxiko da 124 urte ondoren.
Zenbatetan erosi dut/duzue zerbait bertan?
nik 0, horrela nekez.

Jangela zerbitzua ordaindu, semealabek ogia jan eta gero etxean nahi duena jateko, bi aldiz ordaintzea da!
Gainera, dirulaguntza duena.
Zenbat janari zaborretara.

Kalitatearen kontua beste batean.

Herriko jaiak asteburu honetan.

Bitxia da ikustea, garai batean ikonikoa zen kale nagusiko giroa, herriko beste eremu batzuetara mugitu dela ikustea.

Kale nagusian despistatuta topatzen ginen, giroa/jendea non dagoen elkarri galdezka.😅

Zahartzaroa 🤣

Espektazioa lezoko goiko plazan 20 min faltan.
TioTeronen semeak
santakruzak24

Udaberri/uda garaian, aizkorriko maratoia eta ehun milak mendi lasterketak direla eta, mezu eta iruzkinak egoten dira, aita direnen horiek etxeko lanetan zenbat denbora pasatzen ote duten aztertuz/galdetuz/leporatuz...

Arraun denboraldia bukatzear den honetan, ez dut bat bera ere irakurri arraunlariei kritika hori eginez.
- talde kirola delako?
- gure kirola denez ezin da ezer esan.
- Herriaren ordezkari bazara 3 hilabetez dena libre da.
...

Oso bitxia iruditzen zait Espainiako gobernuaren jarrera. 30 urtez, aldiritako trena gutxietxi eta hiltzen utzi, eta bapatean...
- Beherapenak trenean
- Bideoklipak trena goraipatuz...
- Oso zaharkituta dauden infraestrukturak jendez lepo eta arazo ugarirekin.
Agian lehengo konpondu eta gero eskaini behar ziren beherapenak, ez dena batera.

Kartzelako patioen eredu bera jarraitzen duten patioetan hezten dugu.
- Itxitura altuak
- Itzalik ez, edo oso eskasa
- Aterpe gutxi/exkasa
- Berdegune/zuhaitzik ez
- Hormigoia/asfaltua nagusi
Iñori ez dio ardura.

Hori bai, ikasle* bakoitzak eramangarri bat du.

*Dbh-n

Liburua esku batean, atlasa bestean. Pena ezin euskaraz irakurri izana.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea