(r)en bultzada
Oilook dituen eskola txiki hau ez da Larraul, Gabiria, Arnegi, Igantzi edo Kontrastakoa. Bilboko Abusu Ikastola da. #esanbeharnuen
Ohar batzuk:
- Mavic hagunak (llantak) DT baina errazagoak montatzeko.
- Hagun asimetrikoekin arreta jarri, zentzu okerrean hasi naiz eta askatu egin behar izan dut.
- DT-k zirrindolak erabiltzen ditu, banaka jarri behar direnez, muntaiko koipea erabili, lekuan eusteaz gain, epe luzera soinuak ekiditeko.
- Bai azkoin eta bai zirrindolak koipez igurtzi ditut.
Bihar beste aldearekin jarraituko dut.
orain bai!!! irudietan:
- Patroia dagokion bezala, boligrafoak balbula irudikatzen du, puzgailua erabiltzeko tokia utziz. Azpiko erradio okertua inprobisatu dudan lanabesa, zirrindola eta azkoinak hagun barruan ez galtzeko.
- Hagunaren asimetria, zuloak "eskuinera" daude. Radioek sortzen duten triangeluak bi angelu berdin izan ditzan, tentsioak orekatzeko.
- Gurpila zentratu eta tenkatzeko zain.
A! zirrindola bat falta zait, espero dut lurrean galdu izana, barruan badago, zarata aterako du.
EH Ipar Ekialdean Lanean.
Mugikortasun jasangarria atsegin.
Software librean, sasi letratua, ezagutza baino borondate gehiago.
@AVU_Osoro