@gorka_bm 1761?!? Kontua aspalditik dator orduan!!
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian. “Kostatu da, baina herriak irabazi du”, adierazi diote ARGIAri Liburutegia Denontzat taldetik https://www.argia.eus/albistea/haurrak-diskriminatzeari-utziko-dio-debako-liburutegiak
✍️'Eskola txiki batean', Maialen Akizuren #Jira zutabea, gaur BERRIAn. Irakurri osorik, hemen👇
https://www.berria.eus/iritzia/jira/eskola-txiki-batean_2142934_102.html?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak_CM&id=YI59MTozJi
#EHUko Medikuntzako graduazio-ekitaldia.
«Ez gara “Buenos días” baten atzetik datorren kortesiazko “Egun onak”»
👏👏👏👏👏👏👏👏
— Mediku ona ALA euslalduna nahi duzu?
— Nik mediku ona ETA euskalduna nahi dut. Badaude eta.
Auzoak auzotik eta auzoarentzat erabiltzen den lokan batetik auzotarrak botatzeak, ez du izenik! 😤😤😤
Zergatik da ezinbestekoa LGTBIQA+ harrotasunaren eguna? Oslon egin duten bideo honek ezin hobeto azaltzen du, hitzik erabili gabe.
#Deba errekan ehunka amorrain azaldu dira hilda Aretxabaleta eta Arrasateko uretan. Gutxienez ostiraletik daude erreka bazterrak horrela. Lagundu zabaltzen eta salatzen! @goiena @arrasategoiena @mondraberri @berria @naiz_info @eitbalbisteak
Euskaraldiaren baitan herritarrek parte hartu behar zuten ekitaldirako espazioa (udaletxe aurreko plaza) eta azpiegiturak lotuta zituzten Irungo Udalarekin, baina hara non, ordu eta leku berean Crossfit lehiaketa deituta zuten Irunen, hori ere Udalarekin adostuta. Asmatu zeintzuk bota dituzten plazatik, Euskaraldi betean erdara hutsez egin den proba lehenetsita https://blogak.argia.eus/mikel-garcia/2025/05/24/euskaraldiaren-gainetik-crossfita-lehenetsi-du-irungo-udalak/
@trikutik eskerrik asko!! Nik uste nuan 2011ko eguneraketa nahiko txukun eongo zala.
Ia esan diazun estekan 1978ko Españiko Konstituziua aurkitzen deten!!
Milla-milla esker ta egun ona izan!!
Gilkitxaro taldeak 'Alperrak, tunanteak, maleanteak' antzezlanaren bira berrartuko du bihar, Plentzian. Ane Zabalak, Galder Perezek eta Aitor Garcia de Bikuñak antzezten dute.
https://www.berria.eus/kultura/inurri-jende-ustez-librea_2141614_102.html?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak_CM&id=vmNQZfcDh3
Antzerkia, bizikletan ibiltzea, irakurtzea, bertsoa, bidaiatzea zaletasun...
Eta, hori dena EUSKARAZ bizi dut!!.