Kotxeko argien 💡aldatzeko gai naizela jakiteak #Egunekoplazerra
galdera bat @admin , posible da emojien artean xistera bat, pilota, pala... gehitzea? Nik xistera gustura erabiliko nuke, #JaiAlai #WinterSeries bukatu artean (urtarrilean edo, ez dakit noiz bukatuko den). Lemmy eta pixelfed logoak ere gehitu daitezke agian... 😊
#Chromebook-en aukera ez zaigu egokia iruditzen ondorengo arrazoiengatik:
1) Haurren #pribatutasuna ez dute bermatzen.
2) #Euskara gutxien eskaintzen duen aukera da.
3) #ZaharkitzapenProgramatua dute.
4) Google-kiko dependentzia sortzeko diseinatuta daude.
5) Gaitasun digitalen murriztea eragiten dute.
👋 Berria zara?
Euskal literatura eta irakurle taldeak gustuko badituzu (edo probatu nahi baduzu), jakizu fedibertsoan irakurle talde ireki bat daukagula: @elegose.
📖 Hilero liburu bat aukeratu, irakurri eta komentatzen dugu.
⁉️ Parte hartzeko ez da ezer berezirik egin behar:
#2022AbendurakoProposamenak traolan abenduan zer irakurri nahi duzun esan eta datorren astelehenean proposamen guztien artean abenduko irakurketa aukeratuko dugu.
📣 Lagunduko diguzue honen berri ematen @Euskaraldia?
Mastodonte (antzinako grezieraz: μαστός "ugatz" eta ὀδούς, "hortz") galdutako Mammut generoko ugaztun proboszideoen izen arrunta da. Ez dira nahasi behar mamutekin, horiek Elephantidae familiako Mammuthus generokoak baitira.
Mastodonen: @euwikipedia
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2801/eolikoez-harago
Energiaz zenbait ohar labu!! 📝
https://www.berria.eus/albisteak/221001/ahots-bi-baina-ez-bi-ahotsetara-prostituzioaz.htm Prostituzioa abolitu edo arautu? (Ikuspegi feministatik)
Nire zalantza dantza, es baten batek laguntzerik duen. #ZestaPunta ko jokalariek bizkarrean zenbaki bana daramate (22, 68,….) ta zerren arabera erabakitzen da puntista bakoitzari dagokion zenbakia?🤯 #jaialai #winterseries
Hau Twitter bezalakoa dela esan dizunari (behin baino gehiagotan irakurri dut dagoeneko), esaiozu, mesedez, hau ez dela Twitter bezalakoa.
Ezta antzik ere.
Hemen hitz egiten dugu, elkarri entzuten diogu eta, bai, eztabaidatzen dugu, baina ez gara eskolako patioko matoiak.
Eta neurriak hartzen ditugu komunitatea zaintzeko, beti horrela segi dezan.
Irailean “Enaren ibilbidea” egin genuen…bertan genbiltzala enaron (@gusan) irudimenak garai haietara saltoka dihardu zuen. Eta orain inguru/gai hori aintzat hartutako film bat estreinatu omen dute! Ikusteko irrikitan🤩😍https://www.eitb.eus/eu/kultura/bideoak/osoa/9019920/bideoa-anne-etchegoyen-protagonista-duen-ainarak-filma-azaroaren-25ean-estreinatuko-da/
Lanerako bidean Debako semaforo guztiak berdez tokatzea…#Egunekoplazerra
#GaurkoEgunez duela 40 urte, 1982ko azaroaren 17an, 50 prostitutak Londreseko Gurutze Santuaren eliza okupatu zuten. Protestak 12 egun iraun zuen, eta eskatzen zutena zen prostituten aurkako jazarpen eta arrazismoarekin bukatzea, txuloen aurka egitea eta prostituzioa uzten zuten emakumeentzat gizarte-laguntza eta etxebizitza. Ingalaterrako Prostituten Kolektiboko kideak ziren.
Bertsoa, bizikletan ibiltzea, irakurtzea, bidaiatzea zaletasun. Euskaraz bizi naiz.