Estatuko hainbat ikertzailek, klima-larrialdiaren aurrean erakundeen epeltasuna salatzeko, erremolatxa-zukua bota zuten espainiako kongresuan. Urte t’erdiko espetxeratzea eskatu zieten ondarea kaltetzeagatik.
Arrazoia zuten, eta epeltasun horrek hondamendia eragin du. Orain Valentzian, bihar auskalo.
Gezur piloa ari du egunotan, klimaren eta ondorioen inguruan, baina horientzat ezta isun ziztrinik ez.
Egia esatea gezurretan aritzea baino askoz garestiagoa denean, arazo totxo bat dugu.
Atzo 'Miñan' ikusi genuen eta, espero bezala, hunkigarria da. Bizkorregia agian, baina hain da luzea bidea, hainbeste eratakoak bideko egoerak...
Ametsi elkarrizketa batean irakurri diot Ibrahima Europara iritsi eta paperak lortu bitarteko odisea azaltzen balegokeela 2. liburu bat. Gustura irakurriko nuke.
Zoriontzekoa berriro ere Artedrama. Eta zoriontzekoa Sambou Diaby ere!
[Zuek ez dakizue, noski, baina Sambou herrikide dugu, eta behin bideoklip batean haren amarena egin nuen 🤭]
Kaixo irakurleak!
#2024AzarorakoProposamenak traolan proposamen bakarra dagoenez, horixe izango da azaroan irakurriko dugun liburua:
Dena eskaini nizun, Alberto Ladron Arana https://paperjale.eus/book/67555/s/dena-eskaini-nizun
Traola #DenaEskainiNizun izango da.
Bart Andres Torresek Basque Culinary World Prize 2024 jaso du Donostian munduan zehar otordu solidarioak emateagatik. Pradales lehendakariak eman dio saria.
Bart, KAS ekimenak debekua jaso du Donostian zehar otordu solidarioak emateagatik. Goia alkateak eman dio agindua.
Hau hiri berean gertatu da, gau berean, eta aktore berdintsuek antzeztu dute sainete dramatikoa.
Inork azalduko dit zerbait?
Eskolaz kanpoko batean mozorro onena aukeratu nahi dute. Horretarako, haurren argazkiak egin eta paretan jarri nahi dituzte, guztion artean bozkatzeko. Noski, baimen-eskaera, argazkia egiteko; promozio-helburuekin erabiltzeko; webgunean argitaratzeko; plataforma digitaletan argitaratzeko.
Total, haurrek ezin dute euren arteko mozorro txapelketa batean parte hartu, euren irudiaren nazioarteko transferentzia eta erabilera promozionala baimendu gabe.
Diskriminazioa ez da existitzen baina kantzelazioa bai. Horrela betetzen dira bi BEC.
https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/kantzelazioa-zatoz-mese_2132130_102.html
Bi hilabete pasa dira, Bakhata Belahcene-k (Berta, 72 urte ) errepide honetan izandako istriputik. Auto batek jo eta bertan utzi zuen hilotza.
Nahikoa da!!!
Urriaren 7-rako antolatu dugun kontzentzaziora deitzen zaituztegu, Gaintxurizketako GI-636-ak ezin duelako horrela jarraitu, puntu beltz honek konponbideak behar ditu. Urriaren 9an Gipuzkoako batzarrean Gaintxurizketako arazo larri hau mahai gainean izango da.
Bertsoa, bizikletan ibiltzea, irakurtzea, bidaiatzea zaletasun. Euskaraz bizi naiz.