Altxa burua* kanpainaren oso fan.
Nik beste bi gazta ireki nahi ditut:
1 - Erloju "adimentsuak"
2 - EJren Hezkuntza sailak, DBH hasieratik ikasleei eskaintzen dien barra librea ditsozozko eramangarriekin.
Gutxi hitz egiten dela uste dut.
*Mugikorrak 16 urterarte atzeratzearen aldeko guraso/irakasle mugimendua.
👋 Ongi etorri fedibertsora!
🤳 Zoragarria da hainbeste jende berri ikustea hemendik. Lau proposamen, esperientzia pilota izan dezazuen:
1️⃣ Bete zuen profila: nortzuk zareten, zeintzuk diren zuen gustuak... elkar ezagutzeko eta bueltan jarraitu ahal izateko.
2️⃣ Erabiltzaile asko jarraitu: zuen erabiltzaile berriei edukia emateko.
3️⃣ Elkarrizketetan parte hartu: lotsarik ez! Zuon etxean zaudete.
4️⃣ Zerbait ez duzue ulertzen? Galdetu!!! Elkar laguntzeko gaude.
😎 Eta garrantzitsuena... gozatu!!!
Estatuko hainbat ikertzailek, klima-larrialdiaren aurrean erakundeen epeltasuna salatzeko, erremolatxa-zukua bota zuten espainiako kongresuan. Urte t’erdiko espetxeratzea eskatu zieten ondarea kaltetzeagatik.
Arrazoia zuten, eta epeltasun horrek hondamendia eragin du. Orain Valentzian, bihar auskalo.
Gezur piloa ari du egunotan, klimaren eta ondorioen inguruan, baina horientzat ezta isun ziztrinik ez.
Egia esatea gezurretan aritzea baino askoz garestiagoa denean, arazo totxo bat dugu.
Atzo 'Miñan' ikusi genuen eta, espero bezala, hunkigarria da. Bizkorregia agian, baina hain da luzea bidea, hainbeste eratakoak bideko egoerak...
Ametsi elkarrizketa batean irakurri diot Ibrahima Europara iritsi eta paperak lortu bitarteko odisea azaltzen balegokeela 2. liburu bat. Gustura irakurriko nuke.
Zoriontzekoa berriro ere Artedrama. Eta zoriontzekoa Sambou Diaby ere!
[Zuek ez dakizue, noski, baina Sambou herrikide dugu, eta behin bideoklip batean haren amarena egin nuen 🤭]
Kaixo irakurleak!
#2024AzarorakoProposamenak traolan proposamen bakarra dagoenez, horixe izango da azaroan irakurriko dugun liburua:
Dena eskaini nizun, Alberto Ladron Arana https://paperjale.eus/book/67555/s/dena-eskaini-nizun
Traola #DenaEskainiNizun izango da.
Bart Andres Torresek Basque Culinary World Prize 2024 jaso du Donostian munduan zehar otordu solidarioak emateagatik. Pradales lehendakariak eman dio saria.
Bart, KAS ekimenak debekua jaso du Donostian zehar otordu solidarioak emateagatik. Goia alkateak eman dio agindua.
Hau hiri berean gertatu da, gau berean, eta aktore berdintsuek antzeztu dute sainete dramatikoa.
Inork azalduko dit zerbait?
Bertsoa, bizikletan ibiltzea, irakurtzea, bidaiatzea zaletasun. Euskaraz bizi naiz.