Jordina Arnau: uktraeskuineko nazioarteko oldarraldian oso arriskutsua da mezua umorez hedatzen ari direla. Trump barregarria da, inofentsiboa dirudi, erraza da harekin enpatizatzea. Komunikazioa oso ondo erabiltzen dute horretarako, gure marko mentala mugitu eta gauza/ideia batzuk pixkanaka onargarri egiteko.
Gero esaten du saioen % 41 haurrentzat izan zela (1807). Pentsatzekoa da euskaraz izan zirenen kopurua askoz handiagoa izango zela. Azpitik jota, demagun % 65 (1174). Eta gaztelaniaz, txikia. Demagun % 10 (180). Beste guztiak, hitzik gabekoak.
Hortaz, helduentzat testuarekin egingo zen saio kopurua 2356 ingurukoa izango zen:
-% 75 gaztelaniaz (1768)
-% 25 euskaraz (588)
Zergatik ibili behar dugun "demagunka"? Erabaki dutelako datu horiek ez ematea. Zergatik? Norberak atera ditzala kontuak.
Ze ondo ekarria! Iñigo Aranbarri Berrian, Pablo Iztueta hizpide: "euskalduna bera dela sarriro uko egiten diona jakiteari."...
..."Analfabetoa naiz eta harro nago. Ez dut transmititu nahi zaidan horren beharrik euskalduna izateko. Ez dut batuaren beharrik euskaraz nonahi egiteko. Pribilegiatu ororen antzera, aski dut sehaskak eta inguruak eman didatenarekin".
Osorik (3 minutu baino ez dira;-) : https://www.berria.eus/iritzia/larrepetit/ezjakintasunaz-harro_2138599_102.html #euskara #kultura #jakintza
Euskal kultur transmisioa, lau pausotan:
1.-Orioko 20 urte bueltako neska kuadrila bat WAZEMANK-eko pertsonaiaz janzten da inauteritan. Nonbaitetik jasoko zuten.
2.-Herriko umeek hauek ikusi eta zertaz doazen galdetzen dute.
3.-ETBn, karanbolaz, saio hau badago ikusgai, beraien app batean. Habemus papam.
4.-Gure alaba nerabeak gauero ikusi behar du Wazemank, errukirik gabe.
Ze erraza dirudien eta zenbat kostatzen den transmisio hau etxetik kanpo ere gertatzea.
"Esplikatu digutelako gure kapitala edo gure botere nagusia gaztetasuna, edertasuna eta ama izateko gaitasuna direla."
"Orain erabaki dugu bizitzaren gailurra gaztaroa dela eta gaztarotik aurrera dena doala maldan behera"
«Zahartzeko eredu berri bat asmatzen ari gara, eredu tradizionala baina askoz ere dibertigarriagoa dena»
https://www.berria.eus/lurraldeak/gipuzkoa/zahartzeko-eredu-berri-bat-asmatzen-ari-gara-eredu-tradizionala-baina-askoz-ere-dibertigarriagoa-dena_2138480_102.html?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak_CM&id=jRWc-bZVTz
Kamioi gidari batek harrapatu du txirrindulari bat eta #eitb -k txirrindulariak kamioiaren kontra hil dela idatzi du. Eitbk ez du lotsarik. Nazka!
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/9796069/txirrindulari-bat-hil-da-usurbilen-izandako-istripu-batean/
Zein astuna den fedibertsoan edukirik ez dagoela behin eta berriz entzutea, batit bat ez baita egia!
Gomendio batzuk:
Fedibertsoan ez dago zure denbora-lerroa automatikoki eta bere nahien arabera osatzen duen algoritmorik, hemen harremanak pertsonen artekoak dira eta landu egin behar dira.
Jarraitu zure intereseko traolak, kuxkuxeatu zure instantziaren profil-direktorioa eta, dopamina monoa baduzu, jarraitu ahalik eta pertsona gehien, erabili ahala fintzen joateko.
Arma, tiro, pum
Behe Banda literatur bandaren 'Barra warroak' saileko ale berria, EHUn ezagutu diren sexu erasoak mintzagai:
Larunbat goiza, Jon Mirande gehiago ezagutzeko promestu dut. A ze nolako dokumental puxka, Jon Martinez zuzendu duena: "Mirande, film bat egiteko zirriborroa".
https://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak/mirande-film-bat-egiteko-zirriborroa
DOKUMENTALA | Mirande, film bat egiteko zirriborroa
"Denek aitortzen diote garrantzia. Baina gai tabua da oraino. Arrazista zela. Pedofiloa. Nazia. Misoginoa. Ezmorala..."
@kanaldude-k zabaldu du Josu Martinezen lana
https://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak/mirande-film-bat-egiteko-zirriborroa
Hezkuntza Sailak eta Googlek sinatutako hitzarmenak Datuen Babeserako bi lege urratzen ditu.
400.000 ikasle/irakasleren datuen urraketa egon da. Googlek troyano itzela sartu du gure hezkuntza sisteman.
Premiazkoa da software askeko Hezkuntza Plataforma erabiltzea
#EskubideDigitalak
#SoftwareAskea
Nola esaten da zuen, gure hizkuntzan, "etorkizun" hitza?
@susa Berta Piñan
😜 otsailak 21
#amaHizkuntzarenEguna #gurasoHizkuntzarenEguna
https://www.susa-literatura.eus/liburuak/mkai5123
Antzerkia, bizikletan ibiltzea, irakurtzea, bertsoa, bidaiatzea zaletasun...
Eta, hori dena EUSKARAZ bizi dut!!.