012ra deitu dut. Euskaraz (sakatu 1), datuen babesa ez dut entzun nahi (sakatu 2), telefono bidezkoa (sakatu 2). Hiru aldiz deitu, itxaronaldinluzeak alferrik... Azkenean, hartu egin dute: bai? - begira, bla, bla, bla, bla... -erderaz posible da? -Eeeezzzzz!
Ba euskaraz egin didalakoan, zalantza daukat ulertu ote didan, eta ez dit ezer argitu!
Zuzenean? Kakatara! Zuzenean kakatara! 😡😡😡
Gaurko egunez 2001ean Euskarazko Wikipediaren lehenbiziko artikulua idatzi zen: Lurra. Bide luzea egin dugu ordutik! https://eu.wikipedia.org/wiki/Lurra
Quel dommage de s'arrêter à mi-chemin... Pourquoi quitter #X
pour #Bluesky 🦋 alors qu'il existe #Mastodon
???
https://www.radiofrance.fr/franceculture/podcasts/un-monde-connecte/le-reseau-social-bluesky-s-envole-peut-il-etre-un-refuge-perenne-a-la-toxicite-de-x-2316038
#FranceCulture #FranceInter #RadioFrance
Irun edo Hondarribian oinarritutako
Kooperatiba edo Sozietate Laboral bat abiatu nahi
duzu?
Gure ekintzailetza programak bidea erraztuko dizu:
✔️Doakoa
✔️Azkarra
✔️Pertsonalizatua
✔️Malgua
✔️Eraginkorra eta praktikoa
Jarri gurekin harremanetan❗️
https://bdskoop.eus/eraldaketa-fabrika/
Rikardo Arregi sariak: 8 finalistak eta ohorezkoa, Ana Galarraga https://sustatu.eus/1730904844
Valentziako DANAk Errejonen inguruko dana ezabatu du medioetatik #horihalada
Getxoko Udalak 5 udaltzain lanpostu berri hizkuntza eskakizunik gabe sortzeko hartutako erabakiaren aurrean, Getxoko Euskalgintzak bi mobilizazio deitu ditu hizkuntza-eskubideen alde astelehen honetarako.
📅 Azaroak 4, 19:00
📍 Telletxe (Algorta)
📍 Santa Eugenia (Romo)
Ze tamaina du Euskarazko Wikipediak? Gure kalkuluen arabera, inprimatuko bagenu, Lur Hiztegi Entziklopedikoaren tamainako 340 liburuki izango genituzke. Iraila eta urrian wikilariek halako bost liburu gehiago idatzi dituzte.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Wikipediaren_tamaina
Administrazioek euskararen biziberritzea sustatzeko hartutako erabakien kontrako epaiak lehen lerroko albistea dira oraindik. Urtebeteren ostean, oldarraldiaren gaineko kezka ez da atzendu https://www.berria.eus/euskal-herria/urtebeteren-ostean-oldarraldiaren-gaineko-kezka-ez-da-atzendu_2132809_102.html
"...gure laguna erasotzailea denean eta biktimarekin harremanik ez dugunean (edota biktimari inolako deboziorik ez diogunean) entzungor egiten dugu; eta hori oso larria da..."
Twitterretik irten daiteke: Norvegiako polizia
Norvegiako eta Galesko poliziek Twitter erabiltzeari utzi diote, uste dutelako plataforma jadanik ez dela bateragarria zerbitzu publikoarekin.
https://teknopata.eus/2024/10/twitterretik-irten-daiteke-norvegiako-polizia/
Gipuzkoako Plazako beltxargei jana eman diezaiokezu.
Kristina Enea parkeko indioilarrei eta usoei jana eman diezaiokezu.
Kalkutako Teresaren Plazan ezin diozu gosez dagoen pertsonari jaten eman.
Ondo jatea banderatzat duen hirian, Culinary hirian, Mitxelin izarren hirian, Gastro-hirian, pintxoen hirian.
Barrenak nahastu zaizkit. Ze mina.
Oso desfasatuta nago, edo beste modu batera esanda, ez nago azken irrintzian.
Elhuyarrek jasotzen du esamoldea. Nik behin ere ez nuen irakurria, gaur arte. Eskerrik asko, @ikea https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/azken%20irrintzi
"Egiteko molde eta antolatzeko modu berri batzuei bide emango dien mugimendu bat nahi dugu. Herrigintzatik eta komunitategintzatik euskararen erabilera eta euskaltzaletasuna sustatzeko moduak berrasmatu nahi ditugu, eta ahalegin horretan kokatzen dugu Euskaraldiaren IV. edizioa" Irati Iciar Madinabeitia #Euskaraldia
Fluorescent green sodium hydroxide liquid, leaked from Tesla's Palo Alto headquarters, flows along a street gutter. The chemical, which is used as coolant for Tesla's "AI supercomputer," eventually ran into Matadero Creek. Fire officials say more than 500 gallons were recovered, as cleanup efforts continue into next week.
Tesla doesn't have a permit to store the chemical, and "could be fined."
Video: Mike Hedblom
https://sfstandard.com/2024/10/24/tesla-hq-spills-bright-green-chemicals-into-palo-alto-creek/
Euskaldun kooperatibista potojorralaria.
Opinions expressed are my own.
Ahal dela, euskaraz.