@xabi
Animo Xabi! Nik ere cefalea kronikoa daukat eta migrañak ere oso maiz eta Azaroan burua lertzear izan dut. Triptanak hartzen dituzu migrañarentzat?
Animo eta patxararekin (ez patxaranarekin 😜) hartu...
Bizilagun komunitateek eskubidea dute erabakitzeko ez dadila Etxebizitza Turistikorik egin bertako etxebizitzetan
Joan den igandean elkarretaratze faxista bat egin zen Irunen
https://www.angulaberria.info/eu/berria/2022-28-11/kontzentrazio-faxista-irunen-atzo-igandea
Gaur goizean Etxepare lizeoko aparkalekuan ibiltzen ez zen ordenagailu bat hartu dugu. Ondotik, aire konprimituzko pistola batekin goitik behera garbitu, kajoi batean zeuden 2 RAM barra eta disko mekanikoa ezarri eta Luberri instalatu diogu.
1MKZTko ikasleei asko gustatu zaie esperientzia, denentzat lehen aldia zen ordenagailu bat barrutik aztertzen zutela. Zoragarria izan da.
Azkenik, Estitxu Robles kolegioari dohaintzan eskaintzea erabaki dugu, Luberri ezagut dezaten.
Marrazkiak koloreztatzen badituzue eta animatzen bazarete partekatzera asko gustatu litzaidake ikustea 🥰🤗
Etxean txikiak baldin badituzue (edo ilusioa oraindik ez baduzue galdu 😜), irudi hauek partekatzen dizkizuet koloreztatzeko eta Olentzerori gutuna idazteko.
Linka deskargatzeko👇🏻👇🏻
http://linktr.ee/marrakatue
❌ Batzuetan zerbaitek Creative Commons lizentzia duela esaten da.
✅ Ez da bakarra ordea. Zazpi Creative Commons lizentzia daude.
:memo: @argiak argitaratutako taulan ondo laburtzen dira desberdintasunak, lizentziari esker hona ekarria:
🗺️ 20 urte hauetan Creative Commons lizentziek zabalkunde handia izan dute munduan.
Euskal Herrian ere bai, adibidez, euskarazko hedabide askok erabiltzen dituzte lizentzia libreak.
⚠️ Ez eztabaidarik gabe ordea, @xletonak @argian azaldu bezala:
https://www.argia.eus/gakoak/2022/eztabaida-dago-edukien-partekatzeaz
@naroaelortza Duela hainbat eta hainbat urteetatik hona herri honek komunitatetik egindako lana ez duzu baliagarritzat jotzen? Adibide bezala, AEK-k egiten duen lana sistema paralelotzat hartzen duzu HABE (publikoa) dagoelako? 🤔 @theklan @irure
Jo ze ona @goiener-en bideo hau!! https://peertube.eus/w/upuarL85drJx5mVufpw4o5
Zorionak! Bide ona aukeratu genuela zalantzarik ez daukat! ✊
Besteok ere, zeren zain zaudeten bazkide egiteko??
@mikelgs
Lorea landaretik kendu eta puskatzen den lekutik zatitxo bat kendu estigma (uste dut horrela izena duela) erakarriz. Erakartzerakoan barruko nektar guztia biltzen du, puskatutako tokitik nektar tanta bat atera araziz
@iune @aintzanemug @mikeletxeberriaokariz @txikillana @Haltzadia
@mikeletxeberriaokariz Nork ez du horrelakorik mihazkatu umetan? 😜
@txikillana @aintzanemug @mikelgs @Haltzadia
@mikeletxeberriaokariz
Bai noski!... Duela 40 bat urte zen, guztiak umeak ginen eta normala zen auzo inguruko zelai eta baserrietan jolasten ibiltzea, landareak mastikatzea, etab... Gogoan dut Irusta gorriaren loretxoak eta platanito deitzen genien loreak oso gozoak zirela. Gozoak ziren loreak topatzeko denetarik dastatu beharra zegoen 😉
@mikelgs @Haltzadia
... baina badira bizitza osoan borrokatzen dirautenak, horiek dira ordezkaezinak!