Erakutsi berriagoak

Atzo Hertzainak-en kontzertura joateko aukera izan genuen baina nahiago izan genuen Urbil Artolak, Jon Gurrutxagak eta konpainiak 1978an Txomin Artolak argitaratu zuen "Belar Hostoak" diskaren berrikusketaren aurkezpen kontzertura joan...
Eta bete-betean asmatu genuen!!

Aspaldi ez nuela kontzertu batean hainbeste disfrutatzen!!
Izugarria!!

youtube.com/watch?v=etLo0wROZR

Mundua interkonekatzen duten 400 bat itsaspeko harien irudi ikusgarria

Atzo 50 urte Japoniako telebistan Mazinger Z-ren lehen atala eman zutela. Estatu espainiarreko telebistan 6 bat urte beranduago hasi ziren ematen.

Duela 15 urtetik izorratuta zegoen baxera garbigailua aldatu dut gaur goizean. Poz pozik eta harro harro nengoen garbigailu berria jarri dudalako... emazteak esan didan arte ea ez didan lotsarik ematen 15 urte behar izateak garbigailu alu bat aldatzeko.

Zapla!

Egun on ekipo!

Gogoratu gaur hitzordua dugula, 18.30etan Irungo Ficoban edo Hendiako tren geltokian!


EHHarreraHerria

Aisuek, gaur goizeko hiruretan ordu biak izango dira, baina soilik lehenengo hiruretan, e?! Badaezpada diot, bestela sortuko litzateken begizta batenbatek betirako ohean geratzeko aitzaki moduan hartu dezake eta...

«Sigan ustedes sabiendo que, mucho más temprano que tarde, se abrirán las grandes alamedas por donde pase el hombre libre para construir una sociedad mejor»

If you hate the british army clap your hands!
👏👏
If you hate the british army clap your hands!
👏👏

Espazioa, mugimendua, agenda

"Herri honetan edozein gairen aurrean herri plataforma bat sortzen da. Guztiek dute ezaugarri bateratzaile bat: kaltetutako EHko espazio antikapitalista zabalaren parte dira, baina espazio hori erabat atomizatua dago".

@josebaalvarez en artikulua orainkarian.

zuzeu.eus/euskal-herria/espazi

Pink Floyd taldeko abeslaria zen Roger Waters, CNNko (sasi)kazetari baten propaganda inperialista deseraikitzen.

Kooperatibismoak ez du zerikusirik formazio espiritualarekin. Kooperatibismoa sozialismo premarxista edo utopikoa garatzeko Owenen saiakeratik abiatu zen, nahiz eta gerora hori ezkutatzen saiatu izan ziren. Areago, Arizmendiarrietak kooperatibismoa sozialismoaren eta kapitalismoaren arteko "erdiko bide" gisa azaltzera iritsi arte bihurritu zituen jatorri eta helburuak. Lotsagarria da herrigintzarako kooperatibismoari buruz hitz egitea Andoni Esparza aipatu ere egin gabe.

enpresabidea.eus/enpresak-gaur

Irungo Udalari galdegin diote denentzako alardea antolatzea

Irungo Alarde Parekidearen Juntak eskatu du, berdintasuna «betebehar moral eta politikoa» dela iritzita. «Erantzun positiboa» espero dute

berria.eus/paperekoa/2032/012/?

Argazki honetan haur bat ikusten omen da.
Zuek ikusten duzue??!!
Nik txakur bat ikusten dut...
Baina ez dakit, agian ni sinplea izango naiz...

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea