Ekainaren 5ean KOOPERATUZ SARIA banatu zen Iruñeko Geltokin. Aurkeztutako 42 proiektuen artean, hauek izan dira irabazleak:
Haurrak (Ex aequo): Enar Williams ("Denontzako Herria" abestia) eta Ainhoa Zabala ("La aldea que tenía el cielo" ipuina).
Helduak: Miguel Alfredo Hernández ("Eralda dezakegu" ikus-entzunezko lana).
Garaikurrak Indart3D kooperatibak inprimatu zituen modu altruistan. Sariak Iruñeko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek banatu zituzten. Parte-hartzaileei eskerrik asko!
2026ko KOOPERATUZ SARIAren azken txanpa!
Ekainaren 5ean, urteroko hitzordu berezi honen irabazleak nor diren jakingo dugu eta sari banaketa ekitaldia ospatuko dugu!
Ekitaldiaren xehetasunak:
Non: Iruñeko GELTOKI gunean
Noiz: 13:00etan
Testuingurua: OLATUKOOPen Saretze Eguna jardunaldien barruan.
Laster, ekitaldiko irudirik onenak eta saritutako lanak partekatuko ditugu zuekin guztiekin. Adi egon gure sareei!
BDS koop Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta Tokiko Garapena Behe Bidasoa eskualdean sustatzeko sare autonomoaren txokoa da.
https://bdskoop.eus