Erakutsi berriagoak

Aldatu zure estiloa eta eman bizitza berria zure arropari!
Atzo Bilbo estilo eta iraunkortasun handiko ekitaldi baten lekuko izan zen! “Aldatu zure estiloa: arropa trukea eta jantziak kustomizatzeko gakoak“, REAS Euskadik antolatua, Arropa Trukea eta Estudio 14 Bilbao-ren eskutik, armairua modu arduratsu eta sortzailean berritzeko gogoa duten pertsonak bildu zituen. Arratsaldea arropa truke alai batekin hasi zen, non era guztietako jantzie…
bdskoop.eus/aldatu-zure-estilo

BDS KOOOP (r)en bultzada

Albisteak | Guretzat, eskutik helduta doaz berriztagarriak, mugikortasun iraunkorra eta kontsumo arduratsua. ✅ 🚘 🚎 🚴

Horregatik, lehentasunetako bat dugu ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea indartzea.

#Goiener #ArgindarraHerriarendako

goiener.com/2024/11/handitzen-

2024ko Auditoria Soziala: ekonomia sozial eta solidarioko enpresek ondo jokatzen dituzte euren kartak
Aurten ere, Euskadiko ekonomia sozial eta solidarioko enpresek ondo jokatu dituzte euren kartak, eta, orain, auditoriako prozesuaren ondoren, euren jokoa erakutsi dute. Gure 6 printzipioetan oinarritutako ekonomiaren jokoa, alegia: berdintasuna, lan duina, lankidetza, aberastasunaren bidezko banaketa, jasangarritasun ekologikoa eta ingurum…
bdskoop.eus/2024ko-auditoria-s

ESSk funts komunitario baten bilketa jarri du abian DANAri aurre egiteko
Xarxa d ‘Economia Solidària de Catalunyak (XES), la Xarxa d’ Economia Alternativa i Solidària del País Valenciàk (XEAS), Red de Redes de Economía Alternativa y Solidariak (REAS Red de Redes), erakunde komunitarioak eta ekonomia sozial eta solidariokoak bultzatuta, crowdfunding bat jarri da abian 120.000€ biltzeko eta DANAk kaltetutako lurraldean ESSk egiten duen lana…
bdskoop.eus/essk-funts-komunit

"Gero eta enpresa gehiago ohartzen ari dira, norberekoikeriagatik edo enpresa-ikuspegiagatik, zaintza-politikarik ez badago, ez dagoela etorkizunik. Zainketek zentroan jartzen dituzten jardunbide erraz eta on batzuk aztertzen ditugu, lana ondo kudeatzeko."
elsaltodiario.com/mecambio/una

AMA LURRA EMEKI ELKARREKIN LANTZEN
Labore Txingudi eta Sorburu baratzarekin elkarlanean ekofeminismoa ardatz duen proiektu bat garatzen ari gara. …
bdskoop.eus/ama-lurra-emeki-el

BDS KOOOP (r)en bultzada

Menarkiak edo lehen hilerokoak
Menarkiak edo lehen hilerokoak, haur zein helduoi barrenak dantzan jarri ohi dizkigu.
Ahal dela, guk bizitu genuena baina esperientzia harmoniatsuagoa desio dugu gure txikientzat.
Familiei bideratutako saio parte hartzaile honetan, menarkiatik hurbil daudenak eta beraien konfiantzazko pertsonak elkartuko gara hilerokoaren inguruan informazioa elkartrukatzeko. …
bdskoop.eus/menarkiak-edo-lehe

Ez gaudelako denok. Emakume migratuen bizipenetara, ikaskuntzetara eta eskaeretara zabaldu gara
Joan den ostegunean, 25 emakume baino gehiago Ekonopoloan izan ginen, Mabel Medina Valenzuelak zuzendutako “Warmipura: Transformación-Sanación migrante” dokumentalari esker. Dokumental honek emakume migratzaileen hausnarketa eta sendatze prozesu kolektiboa aztertzen du, haien eskubide eta borroketan oinarrituta. Warmipura, saioa hasi bezain last…
bdskoop.eus/ez-gaudelako-denok

Gaur arratsalderako, udaletxeen Herri Ekimenak gaurko deitu dituen elkartaratzeekin bat eginez, @bds_koop eta @izarkom-eko kide eta langileok elkartaratzea egin dugu.

@gerpalesti2023

HILEROKOAREN ZIKLOAREN IKERKETA
Ikerketa honen oinarri izango den taldea osatzeko, hilerokoaren zikloan zalantzak, galderak edota kezkak dituzten emakumeen bila gaude. …
bdskoop.eus/hilerokoaren-ziklo

EZTIBELTZA KOOPERATIBA
Eztibeltza kooperatibak Baztan bailarako sagarraren kultura, historia eta garrantzi agroekologikoak mahai gainean jarri ditu era kolektibo, herrikoi eta kooperatiboan. Xabier Torres, Oianko Garde eta Marijo Indabere dira gaur egun kooperatibako bazkide langileak, nahiz eta guztira 14 bazkideko kooperatiba izan. Hainbat jarduera eta lan lerro dituzte: Larraldea Sagardotegiaren kudeaketa, (jatetxea, zein sagardoaren ek…
bdskoop.eus/eztibeltza-koopera

GAZTEAK ON
Maïa Permaculture kooperatiba eta Bidasoa Txingudi eskualdeko elikadura kontsumo taldeak, Labore Txingudi eta Hendaiakoop, « GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA » lehiaketaren aurkezpena egin nahi dugu. Bidasoa-Txingudi eskualdeko gazte-nerabe eta haien erreferentziazko irakasle, hezitzaile eta hezkuntza zentroak lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu hausnarketatik eraikitako sentsibilizaziorako ideiak bideoen bitarte…
bdskoop.eus/gazteak-on/

LANKIDETZA EKONOMIKORAKO LURRALDE POLOAK
Beren lurraldeko garapen ekonomiko eta solidarioaren aldeko eragileen konpromisotik sortutako dinamika kolektiboak dira Frantziako estatuko Lankidetza Ekonomikorako Lurralde Poloak, eta, tokiko lankidetzaren panoraman, erabat txertatuta daude gaur egun. Lurralde-lankidetza horiek tokiko garapena eta interes orokorreko proiektuen sorrera sustatzen dute, trantsizio sozial eta ekologikoan oinarrituta.< …
bdskoop.eus/lankidetza-ekonomi

Hernani Burujabe
Asko dira jendarte bezala ditugun erronkak: Trantsizio energetikoa, erregai fosilen akabera, krisi ekologikoa, pobrezia eta bazterketa soziala desagerraraztea, zaintza sistema duin bat eraikitzea, sistema publikoa indartzea, demokrazian sakontzea etab… …
bdskoop.eus/hernani-burujabe/

INDART3D
Bidea eten zuen SL baten errautsetatik kooperatiba bat sortu, eta aurrera egiteari ekin zioten bi gazteren proiektua dakarkizuegu honako lerrootan. Ondo egindakoak kontuan hartu, eta, hain ondo egin ez zirenak baztertuta, proiektu kolektibo bat sortzea amestu zuten. …
bdskoop.eus/indart3d/

KOOPERATUZ 24 SARI BANAKETA
Kooperatiba izatea ez delako CIF huts bat, kooperatibak baino, kooperatibistak behar ditugulako, “Kooperatuz” saria eman nahi diegu ekonomia sozialean, era kontzientean sortu diren enpresei. …
bdskoop.eus/kooperatuz-24-sari

MAIA PERMACULTURE
Euskarazko Wikipediak dioenez, «Permakultura, gizakiok lurrean kokatzeko sistema jasangarria eta harmonikoa da, inguruan integratzeko modu egokia kontsumismotik kanpo eta naturaren baliabideak gordetzen dituena. Hitza ingelesetik dator, eta bi hitzen arteko kontrakzioa da: permanent eta culture, hau da, kultura iraunkorra. Permakulturak, izadian behatutako patroiak jarraituz, giza-habitat iraunkorrak sortu nahi ditu. Dise…
bdskoop.eus/maia-permaculture/

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea