Erakutsi berriagoak

Telekomunikazioak bezala lurraren defentsa burujabetzarako oinarri nagusietako bat izanik, Izarkomeko langileok gure aletxoa jarri nahi izan dugu. Eutsi @aroztak!

Astelehenean hasiko da .en 7. denboraldia.
Oraingoan ere antolatu dugu @izarkom liga.
Hartu parte!

Gure webgunea berritu dugu.
Su artifizialik ez, opari paper distiratsurik ez. Informazioa txukundu eta ideiak argiago jarri ditugu.
@BaiEuskarari
ziurtagiriari ere, bere tokitxoa eskaini diogu.

izarkom.eus

KASU!
Prest dugu @izarkom.en tixerta eta bestelako arropak erosteko denda.
Ikusi, saltseatu eta eskuratu denda.izarkom.eus helbidean.

:izarkom:
Hona hemen zozketako irabazleak:

1296. KARMELA BIZIRIK (Bilbo)
0855. JAVIER DELGADO (Sestao)

Zorionekoak zuek!!

Gaur egin dugu gure hornitzaileek emandako opariekin zozketa gure kideen artean!

Hona hemen zozketaren bideoa:

youtube.com/watch?v=B6xRNOTxBm

2.020 arraro hau amaitutzat eman dezakegu jada.
685 Izarkomkide ginen urtarrilaren 1ean, 1.335 gara abenduaren 31an. Mila esker proiektuarekin bat egin duzuenei.
Urte berri on guzti-guztiei, izarkomkide izan edo ez.

.n izan gara aurkezpen publikoa egiten, Izarkom proiektua azaldu eta Udalaren sare publikoaren berritze lanak amaitzen gabiltzala herritarrei helarazten. Urtarriletik aurrera Udal sare publikoaren bitartez Internet konexioa eskeintzen hasiko gara.

Behe Bidasoan baserri eta lana eremuan banda zabaleko internet konexioa eskainteko azpiegitura bukatu dugu.

Lehengoz Bidasoaren bi aldeetan eskaini dezakegu zerbitzua (Hendaia, Pausu, Biriatu, Irun eta Hondarribian).

Interneterako konexioa eskubide izan dadin, Euskal Herriko Sare Telematiko Publiko Komunitarioa egikaritzeko lanean gabiltz.
Hodei guztien azpitik eta sasi guztien gainetik.

Hiru dokumentu berri igo ditugu Komunitateko liburutegira:
- Autodefentsa Digitala (Larrun-Argia)
- Politizar la tecnologia (Ines Blinder+Santiago Garcia Gago)
- Descolonizando los idiomas de Internet (Whose Knowledge-Zenbait idazle)

Euskal Herriko zerua izar gorriz betetzeko jaio ginen eta jada jarri ditugu lehen mila izarrak.
Zorionak guztioi!
Guzti hau zuekin eta zuei esker egin dugu.

Internet-en pribatutasuna, adierazpen askatasuna eta neutraltasuna babesten dituen mastodon.social/@eff erakundeak 30 urte betetzen ditu gaur.
Internet aske eta herritar baten aldeko borrokan, ezinbestekoak dira horrelako erakunde eta ekimenak. Zorionak Electronic Frontier Foundation!

Izarkom proiektu kolektibo gisa aurkeztu izan dugu beti. Horretarako, kideok proiektuan parte hartzeko bideak izan ditzagun, IzarKomunitatea abian jartzen ari gara. Kasu!

Asier Garaialde (Izarkom): «Sare telematikoak herritarren eskuetara igarotzeko, herritar eta erakunde publikoen elkarlana beharrezkoa da»

udalbiltza.eus/eu/albisteak/as

.n internet konexioa eskaintzeko, hedatzen gabiltza.
Txindoki atzean eta Etxeberri eta Belarmuga baserriak gure antenare bistan.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea