"Gure etxeetan 600Mb-eko abiadura edukitzea astakeria handia da, 20Mb-ekin nahikoa izango genuke" Ion Zabaletak, Andoainen sare libreak hedatzeko lanean, bere esperientzia kontatu digu.
"Zer da hemengoa izatea?" Beñat Azkargorta, @ehkom, operadore handiek, ahalik eta etekin handiena ateratzeko helburuarekin, erabiltzen dituzten marketing trikimailuez.
Hernanin gaude HernaniBurujabek @ehkom |ekin batera antolatu duen "Operadora handien gehiegikeriei buruzko mahainguruan".
Gaur ere #TelekomunikazioBurujabetza-ren garrantzia aldarrikatuko dugu Onaro, Gastecom, eta Ion Zabaletarekin batera.
#adiseinaleari
OPERADORE HANDIEN GEHIEGIKERIEI BURUZKO MAHAINGURUA
HernaniB urujabe eta @ehkom |ek telekomunikazioen ereduari buruz hausnartzera gobidatu dituzte herritarrak.
🗓️Asteartea 13
⏰18:30
📍Hernaniko udal-aretoan
Bertan izango gara Onaro eta Gastecomekin batera.
Zatoz!
Influenzerren bila genbiltzan eta...
HAIEK AURKITU GAITUZTE!
💜Bertikala, Iñi eta Eiheraren super fan!
💚Eskerrik asko!
Atzo Mondragon Unibertsitateko #LEINN #Ekintzailetza graduko ikasleen bisita izan genuen.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen baitan lanean gabiltzan proiektuekiko interesa azaldu ziguten.
Gazte hauek gauzak beste modu batera egiteko asmoz datoz!
Eskerrik asko! Adituko zaituztegu!
🌟IZARKOMEN mugikorra eskuratzea oso erraza da,
4 PAUSU HAUEK JARRAITU:
1️⃣ BAZKIDETU
2️⃣ ESKAERA BETE
3️⃣ SIM txartelaren bidalketa
4️⃣ AKTIBAZIOA
Eraldaketa dei batekin hasten da! Zatoz!!!
#AdiSeinaleari
#TelekomunikazioBurujabetza
#mugikorra
Atzo @abaraska k antolatutako #Fedibertsoa ri buruzko jardunaldian sare sozialen inguruan gure inkoherentziak gainditzen hasteko @titi ek eman zizkigun abiapuntuak aintzat hartuta, etxeko lanak besapean itzuli ginen. Gaurtik @izarkom en web orrian enpresa transnazionalen sare sozialei publizitatea egiteari utzi eta #mastodon erako lotura soilik agertuko da.
Amaitu ditugu lanak.
Mila esker bertan edo online parte hartu duzuen guzieri. Datorren urterarte!
#AdiSeinaleari
Amaiak hartu du hitza, datorren urterako asmoei buruz: "Bazkideentzako gunea sortzen ari gara, norberak bere kontratuak kudeatu ahal izateko"
#AdiSeinaleari
Eider 2022ko memoriaren azalpena egiten ari da. Bazkideen eta zerbitzuen hilez hileko garapenarekin hasi da. "Izarkomen bazkidetzek gorakada esanguratsua egiten dute festen inguruko datetan" Ahoz ahokoak duen indarra!
#AdiSeinaleari
M1
Gaur, lanaren gaineko burujabetza aldarrikatu nahi dugu: soldatapeko lanaren baldintzak hobetzen saiatzetik lan-harremana iraultzera jo behar dugu.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen bidez logika produktibistetatik gure beharrak asetzera bideratutako lan esparrua sustatuz.
"Argindar sektorean metatutako esperintzia eredu hartuta, telekomunikazioetara salto egin genuen" Xabier Igartua Onaro Oñatiren esperientziari buruz.
"Pandemiak hainbat Oñatiarren internet konexio gabeziak azalerazi zituen" Xabier Igartua-Onaro Oñati
#bizhiriak
#txingudi
#Telekomunikazioburujabetza
#behetikgora
"Telekomunikazioen sektorea guztiz pribatizatua egoteak gure eskubideak urratzen ditu" Beñat Azkargorta @ehkom
#bizhiriak
#txingudi
#Telekomunikazioburujabetza
#behetikgora
TELEKOMUNIKAZIO SARE PUBLIKO-KOMUNITARIOAK
Irungo #PalmeraMontero|n bildu gara #bizHIRIak egitasmoaren baitan, @ehkom eta Onarorekin batera interneterako eskubidea eta #Telekomunikazioburujabetza aldarrikatzeko.
#trantsizioekosoziala
#txingudi
#behetikgora
Jarraitu🧵
Apirilak 6-7-10 – Herrigintzarako egunak.
🏕️Izarkomen egutegiaren arabera egun hauek Euskal Herria ezagutzeko jaiegunak dira.
☎️Egun hauetan arreta zerbitzurik ez da izango baina Elorrioko Gazte Topagunean aurkituko gaituzue!!
✊Aurkitu Izarkomen mahaia eta etorri kide egitera!
Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz