Influenzerren bila genbiltzan eta...
HAIEK AURKITU GAITUZTE!
💜Bertikala, Iñi eta Eiheraren super fan!
💚Eskerrik asko!
Atzo Mondragon Unibertsitateko #LEINN #Ekintzailetza graduko ikasleen bisita izan genuen.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen baitan lanean gabiltzan proiektuekiko interesa azaldu ziguten.
Gazte hauek gauzak beste modu batera egiteko asmoz datoz!
Eskerrik asko! Adituko zaituztegu!
🌟IZARKOMEN mugikorra eskuratzea oso erraza da,
4 PAUSU HAUEK JARRAITU:
1️⃣ BAZKIDETU
2️⃣ ESKAERA BETE
3️⃣ SIM txartelaren bidalketa
4️⃣ AKTIBAZIOA
Eraldaketa dei batekin hasten da! Zatoz!!!
#AdiSeinaleari
#TelekomunikazioBurujabetza
#mugikorra
ADI! ROAMING BALDINTZA ETA PREZIO BERRIAK
Ekainaren 15etik aurrera, zenbait baldintza aldatu egingo dira:
1.Roaming baldintzak EEBBtan
2.SMS prezioa
3.Deien prezioa
Xehetasun gehiago beheko artikuluan👇
#AdiSeinaleari
#OporretanDeskonektatu
https://www.izarkom.eus/adi-roaming-baldintza-eta-prezio-berriak/
Atzo @abaraska k antolatutako #Fedibertsoa ri buruzko jardunaldian sare sozialen inguruan gure inkoherentziak gainditzen hasteko @titi ek eman zizkigun abiapuntuak aintzat hartuta, etxeko lanak besapean itzuli ginen. Gaurtik @izarkom en web orrian enpresa transnazionalen sare sozialei publizitatea egiteari utzi eta #mastodon erako lotura soilik agertuko da.
Amaitu ditugu lanak.
Mila esker bertan edo online parte hartu duzuen guzieri. Datorren urterarte!
#AdiSeinaleari
Iritsi zaigu bozkatzeko unea. Aitorrek, Errektoretza Kontseiluko kide eta idazkariak, bere lekua utziko dio Jabi Asurmendiri Errektoretza Kontseiluko kide berria izateko.
Gogoratu online zaudetenak 14:00ak arte duzuela botoa emateko aukera.
#AdiSeinaleari
Amaiak hartu du hitza, datorren urterako asmoei buruz: "Bazkideentzako gunea sortzen ari gara, norberak bere kontratuak kudeatu ahal izateko"
#AdiSeinaleari
Eider 2022ko memoriaren azalpena egiten ari da. Bazkideen eta zerbitzuen hilez hileko garapenarekin hasi da. "Izarkomen bazkidetzek gorakada esanguratsua egiten dute festen inguruko datetan" Ahoz ahokoak duen indarra!
#AdiSeinaleari
Apirilak 6-7-10 – Herrigintzarako egunak.
🏕️Izarkomen egutegiaren arabera egun hauek Euskal Herria ezagutzeko jaiegunak dira.
☎️Egun hauetan arreta zerbitzurik ez da izango baina Elorrioko Gazte Topagunean aurkituko gaituzue!!
✊Aurkitu Izarkomen mahaia eta etorri kide egitera!
M8 JAIEGUNA DUGU IZARKOMEN
Egungo zaintza sistema irauli behar dugulako, #DenonBizitzakErdigunean lelopean Euskal Herriko Mugimendu Feministak hiri, herri eta auzoetan deitutako mobilizazioetan parte hartuko dugu!
🎥BIDEOGIDA: Nola aldatu ZTE routerraren WIFIaren izena eta pasahitza?
Gure routerra gure etxeko sarera sartzeko ate nagusia izanik, lehenetsitako konfigurazioa aldatu eta segurtasuna indartu ahal izateko bideogida bat sortu dugu
👀👇#AdiSeinaleari
https://www.izarkom.eus/12572/
Urte Berri on! Izarkomen lantalde osoaren partetik! (Argazkian Itziar eta Eider falta dira)
2023ari lantaldeko argazki txukun bat eskatzen diogu😉 eta 2022an bezain beste lan eta herri proiektutan parte hartu ahal izatea!
Zuokin denokin!
#AdiSeinaleari
⭐Izarkom osatzen dugu lantalde eta laguntzaileon aldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu, 2022. urte honetan ere Euskal Herriaren #TelekomunikazioBurujabetza helburu duen proiektu herritar honen parte izaten jarraitzeagatik.
⭐Urte berri On eta #AdiSeinaleari!
ZORIONAK herritarrekin eta herritarrentzat, parte-hartzean oinarritutako proiektu hau osatzen duzuen guztioi!
Mugikor zerbitzuak ematen hasi eta bazkideen beharrei entzun eta erantzunez zerbitzu sorta handituz joan da Izarkom.
5 urte
2.750 bazkide
11 herrigintzako proiektu
ZoRiONaK IzArKoM ~ 5 uRtE
2017ko abenduaren 14an, Euskal Herri osoan telefonia zerbitzuak ematea eta Interneterako sarbidea eskaintzea helburu zuen Telekomunikazio Kooperatiba aurkeztu genuen.
Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz