ZORIONAK herritarrekin eta herritarrentzat, parte-hartzean oinarritutako proiektu hau osatzen duzuen guztioi!
Mugikor zerbitzuak ematen hasi eta bazkideen beharrei entzun eta erantzunez zerbitzu sorta handituz joan da Izarkom.
5 urte
2.750 bazkide
11 herrigintzako proiektu
ZoRiONaK IzArKoM ~ 5 uRtE
2017ko abenduaren 14an, Euskal Herri osoan telefonia zerbitzuak ematea eta Interneterako sarbidea eskaintzea helburu zuen Telekomunikazio Kooperatiba aurkeztu genuen.
LAN EGUNA
Izarkomen ez ditugu jai egun arrotzak, erlijiotsuak edo zapalkuntzekin zerikusia duten egunak ospatzen. Beraz bai gaur eta baita ostegunean ere lanean izango gara.
✉️ arreta@izarkom.eus
☎️ 943 569 214 (10:00-14:00)
Baaa..argazkian ikusten duzuenak RITI du izena🤪 Etxe multzo bateko telekomunikazioen konexio nodoa da😁 .
Eta..zer esan nahi du horrek?
Usurbilgo Ugartondoko etxe hauetan internetera konektatzeko zuntz sare librea martxan dela!! 🥳🥳🥳
#adiseinaleari
GALDERA:
Jakingo al zenukete esaten zer den argazkian ageri dena?
Gaur #teknologiaburujabetza-ri buruzko #euskarabildua22 jardunaldietan gaude. #telekomunikazioburujabetza ren izenean lanean jarraitzen dugu!
#AdiSeinaleari eta
jarraitu zuzenean👉euskarabildua.eus
Kaixo Usurbil! Izarkom, Euskal Herriko Telekomunikazio Kooperatiba Ugartondora iritsi da! Urriaren 27an aurkezpen hitzaldia egingo dugu Potxoenean, zatozte zuen zalantzak argitzera! #AdiSeinaleari
Gaurkoan #Tafalla-n #BurujabeEguna-n Tartalok ere @izarkom ekin bat egin du... 😜
Eskerrik asko #ondalankoop gaurko eguna antolatzeagatik! #AdiSeinaleari
Bihar 2022ko Oihiko Batzar Orokorra dugu @izarkom.eko 2.506 bazkideok.
Karrantzatik Uztarrotzera eta Baionatik Murchantera, denon artean Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba bultzatzen.
#AdiSeinaleari
Gure bulego berria ezagutu nahi?
Larunbatean, maiatzak 28
11:00etan
Irungo Erromes plazan.
Zintzurra busti eta zizka-mizkak dastatzeko aukera izango da bertan.
#AdiSeinaleari
Telekomunikazio kooperatiba gara, baina komunikazioan hutsuneak ditugu.
Zeure bila gabiltza hobetzeko.
Gurekin lan egin nahi duzu?
#AdiSeinaleari
https://www.izarkom.eus/komunikazio-teknikaria/
Izarkomen lana egin nahi duzu?
Izarkomeko komunikazio arloan lan egiteko kide baten bila gabiltza.
#AdiSeinaleari
Aurtengo #HerriUrrats.eko antolakuntzarentzat telekomunikazio azpiegitura prestatzeko lehehengo frogak egiten hasi ginen atzo.
Hasi prestatzen, egun handia izango da eta!
#Itzulera
Gaur, 18.30etan #Lekeitio.ko #Galarrena elkartean, egongo gara @goiener eta #Errigora.rekin batera, #Burujabetza.ri buruzko mahainguruan.
Amaitu da Eguneanbehin leihaketaren 8. denboraldia. #IzarkomLiga.ko denboraldiko txapelduna Jortxi izan da 2887,28 punturekin, enboraldi osoa ixil-ixilik puntuak pilatzen ibili ondoren. Jertsea zuretzat
Zorionak!
#AdiSeinaleari
Zorionak Larremotx gazta!
Eguneanbehin.en 8. denboraldiko #IzarkomLiga.ko gure azken tixerta zuretzako da.
Jarri gurekin harremanetan eta etxera bidaliko dizugu.
#AdiSeinaleari
Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz