Erakutsi berriagoak

Amaiak hartu du hitza, datorren urterako asmoei buruz: "Bazkideentzako gunea sortzen ari gara, norberak bere kontratuak kudeatu ahal izateko"

Erakutsi haria

Eider 2022ko memoriaren azalpena egiten ari da. Bazkideen eta zerbitzuen hilez hileko garapenarekin hasi da. "Izarkomen bazkidetzek gorakada esanguratsua egiten dute festen inguruko datetan" Ahoz ahokoak duen indarra!

Erakutsi haria

Hasi dugu 2023ko Ohiko Batzar Orokorra. Aitor eta Iker hasi dira aurkezpena egiten.

Apirilak 6-7-10 – Herrigintzarako egunak.

🏕️Izarkomen egutegiaren arabera egun hauek Euskal Herria ezagutzeko jaiegunak dira.

☎️Egun hauetan arreta zerbitzurik ez da izango baina Elorrioko Gazte Topagunean aurkituko gaituzue!!

✊Aurkitu Izarkomen mahaia eta etorri kide egitera!

M8 JAIEGUNA DUGU IZARKOMEN

Egungo zaintza sistema irauli behar dugulako, lelopean Euskal Herriko Mugimendu Feministak hiri, herri eta auzoetan deitutako mobilizazioetan parte hartuko dugu!


🎥BIDEOGIDA: Nola aldatu ZTE routerraren WIFIaren izena eta pasahitza?
Gure routerra gure etxeko sarera sartzeko ate nagusia izanik, lehenetsitako konfigurazioa aldatu eta segurtasuna indartu ahal izateko bideogida bat sortu dugu
👀👇
izarkom.eus/12572/

Urte Berri on! Izarkomen lantalde osoaren partetik! (Argazkian Itziar eta Eider falta dira)

2023ari lantaldeko argazki txukun bat eskatzen diogu😉 eta 2022an bezain beste lan eta herri proiektutan parte hartu ahal izatea!

Zuokin denokin!

⭐Izarkom osatzen dugu lantalde eta laguntzaileon aldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu, 2022. urte honetan ere Euskal Herriaren helburu duen proiektu herritar honen parte izaten jarraitzeagatik.

⭐Urte berri On eta !

ZORIONAK herritarrekin eta herritarrentzat, parte-hartzean oinarritutako proiektu hau osatzen duzuen guztioi!



Erakutsi haria

Mugikor zerbitzuak ematen hasi eta bazkideen beharrei entzun eta erantzunez zerbitzu sorta handituz joan da Izarkom.

5 urte
2.750 bazkide
11 herrigintzako proiektu



Erakutsi haria

ZoRiONaK IzArKoM ~ 5 uRtE

2017ko abenduaren 14an, Euskal Herri osoan telefonia zerbitzuak ematea eta Interneterako sarbidea eskaintzea helburu zuen Telekomunikazio Kooperatiba aurkeztu genuen.



LAN EGUNA

Izarkomen ez ditugu jai egun arrotzak, erlijiotsuak edo zapalkuntzekin zerikusia duten egunak ospatzen. Beraz bai gaur eta baita ostegunean ere lanean izango gara.
✉️ arreta@izarkom.eus
☎️ 943 569 214 (10:00-14:00)

Baaa..argazkian ikusten duzuenak RITI du izena🤪 Etxe multzo bateko telekomunikazioen konexio nodoa da😁 .

Eta..zer esan nahi du horrek?
Usurbilgo Ugartondoko etxe hauetan internetera konektatzeko zuntz sare librea martxan dela!! 🥳🥳🥳

Erakutsi haria

Kaixo Usurbil! Izarkom, Euskal Herriko Telekomunikazio Kooperatiba Ugartondora iritsi da! Urriaren 27an aurkezpen hitzaldia egingo dugu Potxoenean, zatozte zuen zalantzak argitzera!

Gaurkoan -n -n Tartalok ere @izarkom ekin bat egin du... 😜
Eskerrik asko gaurko eguna antolatzeagatik!

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea