@AVU_Osoro @crashlogger

Aitorrek nola aurkeztu gaituen ikusita, zer gehiago esan dezakegu guk?

Aupa ekipo!

Mila esker @BibaArdoak
Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Biba Ardoak ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalak dira.
Bizitza eta plazera darie banatzen dituzten ardoei, eta Euskal Herriko jende guztiarekin partekatu eta gozatu nahi dituzte.
Biba Ardoak Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

📢 Aste honetako Izarkom eskolako gaia "Nola babestu gure bizitza digitala" izan da. DBEAko zuzendaria den Unai Aberasturiren laguntzaz, gaur egun izapiderzen ari diren auziez, pribatutasunaz ohartzeko beharraz, sare sozial digitaletaz, AA eta ziber erasoetaz besteak beste hitz egin dugu 📺 Martxoaren 4ean @HamaikaTb -n ikusgai. Hurrengo saioen info gehiago ✅ izarkom.eus/izarkom-eskola/

Mila esker
Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Arkitekturak gizartean eragiteko duen gaitasuna balioan jarri nahi du Junturak, norbanakoen bizimoduak hobetuz eta pertsonen arteko harremanak ehunduz. 

Arkitektura hainbat faktorek parte hartzen duten ekosistema gisa ulertuz, testuingurua ulertuz, ezarritakoa kuestionatuz eta ikuspegi subersibo, inklusibo eta espontaneo batetik espazioa birpentsatuz.

juntura Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Izarkom (r)en bultzada

👍 ✅ Ziortza-Bolibarko Udalak zuntz optiko propioa izango du

@izarkom Euskal Herriko Telekomunikazio Kooperatibarekin elkarlanean aritu da Ziortza-Bolibarko Udala azken hilabeteetan, Elizalde osoa zuntzarekin lotzeko lanetan 🌐

Udalak multinazional neoliberaletetik aldentzeko erabaki kontziente bat hartu duela argi adierazi du, eta herriak dituen zerbitzuen burujabetza izatearen alde agertu dira.
lea-artibaietamutriku.hitza.eu

Ziortza-Bolibarko Udalak zuntz zerbitzu berria jarri du martxan

Udalak barikurako [otsailak 27], antolatu duen aurkezpenera hurbiltzeko deia egin die herritarrei. 17:30etan hasiko da zerbitzuaren nondik norakoak eta Izarkom Kooperatibaren jarduna ezagutzeko aurkezpena.
lea-artibaietamutriku.hitza.eu

HITZALDIA
Otsailak 27, barikua
17:30 Plazan
Ziortza Bolibar

Azkenaldian Ziortza Bolibarren jarri dugun herri zuntza eta udalarekin egin ditugun lanen nondik norakoak azaltzeko hitzaldia emango dugu bihar.
izarkom.eus/ziortza-bolibar/

Izarkom (r)en bultzada

Azkenaldian HiTZ zentroan aldaketak egiten ari gara komunikazio arloan. Ez da zuen eginbeharra, baina zerbait desegokia nabarituz gero eskertuko nuke abisua pasatzea. 🫰🏻

@Aihertzaran Gaizto xammarak garela esango dizunik ere izango da, nondik begiratzen duzun; baina zerbitzua ona dugu, eta arreta hobea.

Mila esker
Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Eva Forest Liburutopia, liburuak, kafeak eta pentsamenduak nahasteko lekua da

Bere giro atseginarekin besarkatzen zaitu sarrera zeharkatu bezain laster. Kafe katilu bat dastatzeko edo liburu bat irakurtzeko aukera baino askoz gehiago eskaintzeko promesarekin, mundua leku hobea izan dadin.

Liburutopia Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Gaur, otsailak 21, ama hizkuntzaren nazioarteko eguna da.
Guretzako euskararen eguna, euskara baitu ama hizkuntza Izarkomek.
Baina Izarkomkide ugarik beste hizkuntzaren bat dugu ama hizkuntza, eta gaur guzti-guztiak ospatzeko eguna da, norbaiten ama hizkuntza diren heinean.
Hala ere, guk, batez ere, hizkuntza zapalduak, gutxituak, bazterketa, jazarpena edo debekua pairatzen dutenak gogoratuko ditugu gaur.

Mila esker @GureEskuDago Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarra da Gure Esku. Euskal Herriko lurraldeetan etorkizun politikoa erreferendum bidez erabakitzea helburu duena, normaltasunez, libre eta demokratikoki.

Gure Esku Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Izarkom (r)en bultzada

🤝Lankidetza-hitzarmena sinatu dute AEK-KORRIKAk eta Izarkomek

🏃‍♀️Iruñean, Bilbon eta Irunen Korrikan parte hartuko dute @goiener
energi berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibarekin batera. Lekukoa eramango dute bertaratzen diren bazkideekin

labur.eus/hitzarmena_izarkom_k

@izarkom

Mila esker
Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Energia Berriztagarrien Komunitate bat da Argiñola, Komunitateko partaideentzako energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak sustatzea helburu duena, energia sortuz herrian, aurrezte ekimenak sustatuz eta denon artean ikasten eta parte hartzen.

Argiñola Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Izarkom (r)en bultzada

Badator astelehena, gorroto duzula uste duzu agian, baina gorroto duzuna kapitalismoa da!

Seguruenik antzeko zerbait sentitu zenuen, adibidez x-tik Mastodonera edo telegrametik Delta Chatera migratu behar zenuela esan zizutenean. Migratzaile digitala* zara, eta gorroto duzuna teknokapitalismoa da (eta zehazki zuckerberg, durov, musk eta enparauak).

Migrazioak elkarrekin askoz hobeto: argia.eus/argia-astekaria/2951

cc/ @baratzadigitala @XabierSoto
#IngokuBidea #GoazenLagunok #MigratzaileDigitalak

Mila esker

Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Nekazari eta artisau txikiek elkarlanean garatutako proiektu lokala da, auzolanean antolatua.

Salmenta zuzeneko sistema digitalaren bitartez, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko elkarlana sustatuz, ekoizten dituzten produktu agroekologikoak geure etxeetan jasotzeko aukera ematen duena.

Uribe Butroeko Sarea Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Izarkom eta Ikastolak, urrats bat gehiago burujabetza teknologikoratz.

Bi kooperatiben arteko akordioak 🤝telekomunikazio zerbitzuen kudeaketa arduratsua, gardena eta euskal herritarren esku egongo den eredua indartu nahi du.

izarkom.eus/hitzarmena-ikastol

Mila esker Euskal Herriko Mus Federazioa Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Euskal Herrian mus jokoa, mahai jokoetan zabalduena izaki, Euskal Herria munduaren aurrean ordezkatu ahal izateko sortu zen Euskal Herriko Mus Federazioa.

Mus txapelketak indartzea du helburu, eta bide horretan Euskal Herri gisa, gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea.

Euskal Herriko Mus Federazioa Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea