Gaur amituko da 2026ko #Euskarabentura. Plazerra izan da elkarrekin bidea egitea (ibili, ibili, gu ez gara ibili, baina...)
jzioqui dugu!
mila esker #AstigarretaKoop Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Astigarreta Nader Koochaki eta Kimia Kamvari-k kudeatzen duten irabazi-asmorik gabeko kooperatiba txiki bat da. Bere jarduera nagusiak artelanen ekoizpena, argitalpenak, artisten egoitzak kudeatzea eta tokiko eta eskualdeko kultur jarduerak sustatzea dira.
Astigarreta Koop Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
@Jokin_PA neurri batean egia da, eta ez bada, izan dadin borrokatuko dugu.
3/ La dependencia de grandes proveedores tecnológicos no es un problema técnico, es un problema democrático.
🔴Trump, Musk y otros han demostrado hasta qué punto infraestructuras privadas pueden condicionar derechos e instituciones.
✍️Simona Levi Xnet: https://xnet-x.net/soberania-digital-nube-publica-catalana/
@Jokin_PA Guk kexua adierazi genuen aurreko astean eta konponduko zutela esan ziguten, baina ezin izan dugu egiaztatu hala egin ote duten, dakiguna da asteazkenaz geroztik Izarkomkideek ez dutela kexurik adierazi, baina ez dakigu gure esplikazioa jaso dutelako edo erabat konpondu delako izan ote den.
@Jokin_PA Gure erabiltzaile batzuk ere halakoak ikusi dituzte heuren mugikorretan eta guri ere zerbait hautsi zaigu bihotzean, KRA.
Ez dago gure esku. Telefonoek bi tokitatik hartu dezakete sarearen izena:
SIM txarteletik hartzen badu, Izarkom azaltzen da sarearen izentzat, baina saretik hartzen badu, sarearen jabeek jartzen diotena azaltzen da.
Mugikor batzuek defektuz saretik hartzen dute eta ezin da deus egin.
Hala ere, balio badu, #gurekoloreak atzo Irun eta Hendaia artean izan ziren.
mila esker @oinherri Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Haur eta nerabeen aisia eta hezkuntza beste era batera egin daitekeela amesten duten eragile eta herrien sarea da Oinherri, euskaratik eta euskaraz, maila teoriko zein praktikoan.
Oinherri Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
@txo_elurmaluta
Android badarabilkizu, bada bidezidor bat, sarearen izena ezkutatzearena.
Mugikor batzuek badute aukera hori, sarri hemen izaten da: Ezarpenak => Jakinarazpenak eta egoera barra => Operadore izena erakutsi gailua blokeatuta dagoenean (Hau desaktibatu behar da)
Horrela, telefonoa blokeatuta dagoenean ez da sarearen izenik ikusiko.
Bai, guri ere zerbait hautsi zaigu bihotzean, KRA.
Ez dago gure esku. Telefonoek bi tokitatik hartu dezakete sarearen izena: SIM txarteletik edota saretik bertatik.
SIM txarteletik hartzen badu, Izarkom azaltzen da sarearen izen moduan, baina saretik hartzen badu, sarearen jabeek jartzen dioten izena azaltzen da.
Mugikor batzuek defektuz saretik hartzen dute eta ezin da deus egin.
Hala ere, balio badu, #gurekoloreak atzo Irun eta Hendaia artean izan ziren.
#Ofizialtasuna
@Talaioskoop -kide bati ikasi genionez, lana, gizakion beharrak asetzeko ondasunak eta zerbitzuak sortzea helburu duten ahalegin fisiko edota mentala eskatzen duten zereginen gauzatzea da.
Beraz bai, lanean jarraituko genuke.
Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, euskaraz telekomunikazio askea hedatzen.
#adiseinaleari
Kaixo @itzar
Idatzi mesedez mezua arreta(abildua)izarkom.eus helbidera gaztetxearen kokapena esanez eta aztertuko dugu ea zuntza nola eraman.
Ongi izan!
@garkopeke
Ikastola Lagunak Taldea abian, euskalduntasunak har dezan arnas
Ikastolak ez dira hezkuntza eredu bat soilik; herri baten sustraiak eta etorkizuna ere badira. Ideia horretatik abiatu da Leintz Bailarako Ikastola L…
https://goiena.eus/debagoiena/1783662860073-ikastola-lagunak-taldea-abian-euskalduntasunak-har-dezan-arnas?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
Euskal Herrian Euskarazek eta Izarkomek lankidetza hitzarmena sinatu dugu.
Izarkom eta Euskal Herrian Euskarazen ustez, euskarak biziberritze osoa behar du eta horretarako ezinbestekoa da gizartearen esparru guztietan presente egotea, baita azpiegitura teknologikoetan, komunikazioetan eta eguneroko zerbitzuetan ere.
Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz