Erakutsi berriagoak

Gogoratu nahi dizuegu datorren larunbatean (Ekainak 5), @izarkom kooperatibako Batzar Orokorra dugula Gasteizko Errekaleor Auzo Askean.
Parte hartu nahi duzuenok (on-line edo bertara joanda) izena eman behar duzue azpiko formularioa erabiliz
izarkom.eus/batzar-orokorra/

Gaur goizean Irungo Bidasoa LHII-ko elektronika, telekomunikazio eta informatika saileko ikasleekin izan gara, Izarkom zer den eta telekomunikazio libre eta herritarren garrantzia azaltzen. Gustura aritu gara eta etorkizunean proiektu interesgarriak elkarrekin burutzeko aukerak sortu dira.

Bidasoaldeko Ekonomia Sozialaren 1. Foroa.
@izarkom .eko @atxamart kooperatibagintzara noiz eta nola gerturatu ziren azaltzen

5- Bazkideen artean .n parte hartzeko aukera zabalduko dugu.
6- Ikasleei praktika eta prestakuntza dualerako aukera eskainiko diegu.
7- Lankidetza eta programetan Gizarte Ekintzailetza Kooperatiboa sustatzeko.

Erakutsi haria

Irungo @fpbidasoa.rekin sinatu dugu.
1- Ikastetxeko baliabideak erabiltzeko aukera izango dugu.
2- @izarkom.ek hitzaldiak emango dizkie ikasleei.
3- Arlo teknikoan elkarlanean arituko gara.
4- @fpbidasoa.k langileoi eskainiko digu.

Telekomunikazioak bezala lurraren defentsa burujabetzarako oinarri nagusietako bat izanik, Izarkomeko langileok gure aletxoa jarri nahi izan dugu. Eutsi @aroztak!

@izarkom hedatzen ari dela eta, kooperatibako lantaldea haunditzeko lagun baten bila gabiltza.
Baldintza eta zehaztapen guztiak azpiko loturan dituzue.
izarkom.eus/lanpostu-eskaintza

COVIDaren ondoriozko geldialdiaren ondoren berriro ekin diogu hitzaldiei:

πŸ—£οΈ Hitzaldia
πŸ”Ή Telekomunikazio Burujabetza
πŸ“… 2021/05/05
πŸ•’ 18:30
🏑 Herri Antzokia
✏️ Izena emateko: labur.eus/ZXnnm edo Kultur etxean
πŸ“Œ ZALDIBIA

πŸ–₯️ Telematikoki: plaza.zaldibia.eus/b/zal-6te-7

zaldibia.eus/eu/orria/izarkom-

Atzo Gipuzkoa inguruan Internet zerbitzuarekin izan genuen arazoa konponduta dago, baina dirudienez, gaurkoan Bizkaian izaten ari gara arazoak.
Gure teknikariak lanean daude matxura ahalik eta azkarren konpontzeko.

Barkatu eragozpenak

Zuntz bidezko Internet zerbitzuan matxura bat dugu. Ez dakigu zein den matxuraren hedadura zehatza, baina Gipuzkoako zati haundi bat hartzen duela dirudi.
Teknikariak lanean daude ahalik eta lasterren konpontzeko.

Astelehenean hasiko da .en 7. denboraldia.
Oraingoan ere antolatu dugu @izarkom liga.
Hartu parte!

Gure webgunea berritu dugu.
Su artifizialik ez, opari paper distiratsurik ez. Informazioa txukundu eta ideiak argiago jarri ditugu.
@BaiEuskarari
ziurtagiriari ere, bere tokitxoa eskaini diogu.

izarkom.eus

Gaurkoa, Martxoak 8, @izarkom.eko langileok borroka eguntzat hartu dugu eta ez dugu ohiko arreta zerbitzurik eskainiko.

Urgentziazko eskakizunak bakarrik artatuko ditugu.
Gizarte duin baten aldeko borroka guztion lana delako

KASU!
Prest dugu @izarkom.en tixerta eta bestelako arropak erosteko denda.
Ikusi, saltseatu eta eskuratu denda.izarkom.eus helbidean.

Gaur denez, zoriondu nahi ditugu irrati haundi eta komertzialen hegemoniatik at, askatasun uhinak lau haizetara zabaltzen dituzten eta batez ere, Euskal eta euskarazko irratigintza aske eta eraldatzailea ahalbidetzen duen Arrosa Irrati Sarea 😘

Datorren astelehenean, Otsailaren 1ean EguneanBehin denboraldi berria hasiko da.
Izarkom Liga antolatu dugu, geure arteko jakintsuena nor den jakiteko. πŸ‘©β€πŸŽ“

Parte hartu nahi baduzu, 99C64A gakoa erabili.
Bazkide eta ez bazkidentzako zabalik, denak nahasian.

Abenduak 23.an, Espainiako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren aldaketa argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, iragarri bezala, tarifikazio bereziko bezeroenganako arreta zerbitzuen zenbakien gehiegizko kostuak erabiltzaileentzat suposatzen duen arazoarekin amaitzea helburu duena.
izarkom.eus/aldaketak-902-tzen

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea