Erakutsi berriagoak

"Gaur egun telekomunikazio azpiegiturak herrien nerbio sistema bilakatu dira, eta herri baten nerbio sistemak ezin du enpresa pribatuen esku egon" Iker Garaialdek erakunde publikoen eskuhartzea aldarrikatu du irtenbide bezala.

Erakutsi haria

"Gure etxeetan 600Mb-eko abiadura edukitzea astakeria handia da, 20Mb-ekin nahikoa izango genuke" Ion Zabaletak, Andoainen sare libreak hedatzeko lanean, bere esperientzia kontatu digu.

Erakutsi haria

"Zer da hemengoa izatea?" Beñat Azkargorta, @ehkom, operadore handiek, ahalik eta etekin handiena ateratzeko helburuarekin, erabiltzen dituzten marketing trikimailuez.

Erakutsi haria

Hernanin gaude HernaniBurujabek @ehkom |ekin batera antolatu duen "Operadora handien gehiegikeriei buruzko mahainguruan".

Gaur ere -ren garrantzia aldarrikatuko dugu Onaro, Gastecom, eta Ion Zabaletarekin batera.

OPERADORE HANDIEN GEHIEGIKERIEI BURUZKO MAHAINGURUA
HernaniB urujabe eta @ehkom |ek telekomunikazioen ereduari buruz hausnartzera gobidatu dituzte herritarrak.

🗓️Asteartea 13
⏰18:30
📍Hernaniko udal-aretoan

Bertan izango gara Onaro eta Gastecomekin batera.
Zatoz!

Influenzerren bila genbiltzan eta...
HAIEK AURKITU GAITUZTE!

💜Bertikala, Iñi eta Eiheraren super fan!
💚Eskerrik asko!

!
!

Atzo Mondragon Unibertsitateko graduko ikasleen bisita izan genuen.

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen baitan lanean gabiltzan proiektuekiko interesa azaldu ziguten.

Gazte hauek gauzak beste modu batera egiteko asmoz datoz!

Eskerrik asko! Adituko zaituztegu!

🌟IZARKOMEN mugikorra eskuratzea oso erraza da,
4 PAUSU HAUEK JARRAITU:

1️⃣ BAZKIDETU
2️⃣ ESKAERA BETE
3️⃣ SIM txartelaren bidalketa
4️⃣ AKTIBAZIOA

Eraldaketa dei batekin hasten da! Zatoz!!!


ADI! ROAMING BALDINTZA ETA PREZIO BERRIAK

Ekainaren 15etik aurrera, zenbait baldintza aldatu egingo dira:

1.Roaming baldintzak EEBBtan
2.SMS prezioa
3.Deien prezioa

Xehetasun gehiago beheko artikuluan👇

izarkom.eus/adi-roaming-baldin

Izarkom (r)en bultzada

Bueno ba hametik itzikot zelan imiñi @izarkom -eko SERCOMM routerra bridge moduen, geure routerra konektatu ahal izateko:

gist.github.com/ZiTAL/ff423a22

eskerrik asko @agaraialde laguntsiñuegaitxik, legoiek zarie!

Izarkom (r)en bultzada

Eskerrak eman nahi dizkiegu gonbidatu guztiei atzoko jardunaldian parte hartzeagatik. @titi eta @marcelcosta, Kataluniatik gurekin izan zirenak, @aldatsa eta @axierL @argia-koak, euren ikuspegia, esperientzia eta kontraesanak gurekin partekatu zituztelako, @goiatz (Baladalab) eta @teketen (Talaios), jardunaldia prestatzen laguntzeagatik... plazer handia izan da.

Atzo @abaraska k antolatutako ri buruzko jardunaldian sare sozialen inguruan gure inkoherentziak gainditzen hasteko @titi ek eman zizkigun abiapuntuak aintzat hartuta, etxeko lanak besapean itzuli ginen. Gaurtik @izarkom en web orrian enpresa transnazionalen sare sozialei publizitatea egiteari utzi eta erako lotura soilik agertuko da.

ZEIN ADINETAN EMAN BEHAR ZAIE MUGIKORRA NERABEEI?

📱Galderak erantzun zuzenik ez badu ere, gure etxeetako ingurune digitala ahalik eta errespetuzkoena eta pedaogikoena izan dadin gida bat egitea beharrezko jo dugu.

BDSKoopek laian ateratako artikulua: izarkom.eus/zein-adinetan-eman

EGUNEAN BEHIN IZARKOM LIGA

Atzo hasi zen mugikorrerako euskarazko jokoaren 12.denboraldia, oraingoan ere antolatu dugu! Beraz, parte hartu sari bikainak dauzkagu eta! 😉✊

🗓️Maiatzak 15-Uztailak 16
❓10 GALDERA EGUNERO
🏆ASTERO 2 SARI
🔑99C64A

izarkom.eus/egunean-behin-12-d

Amaitu ditugu lanak.
Mila esker bertan edo online parte hartu duzuen guzieri. Datorren urterarte!

Erakutsi haria

Iritsi zaigu bozkatzeko unea. Aitorrek, Errektoretza Kontseiluko kide eta idazkariak, bere lekua utziko dio Jabi Asurmendiri Errektoretza Kontseiluko kide berria izateko.
Gogoratu online zaudetenak 14:00ak arte duzuela botoa emateko aukera.

Erakutsi haria

Amaiak hartu du hitza, datorren urterako asmoei buruz: "Bazkideentzako gunea sortzen ari gara, norberak bere kontratuak kudeatu ahal izateko"

Erakutsi haria

Eider 2022ko memoriaren azalpena egiten ari da. Bazkideen eta zerbitzuen hilez hileko garapenarekin hasi da. "Izarkomen bazkidetzek gorakada esanguratsua egiten dute festen inguruko datetan" Ahoz ahokoak duen indarra!

Erakutsi haria

Hasi dugu 2023ko Ohiko Batzar Orokorra. Aitor eta Iker hasi dira aurkezpena egiten.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea