Hemen dituzue bart @goiener eta guk egin genuen jaitxoan @ahotsainfo -ek grabatutako irudiak.
Mila esker etorri zineten guztiei; besteentzako, zizka-mizkarik ez da egongo, baina bulegoak zabalik dituzue, nahi duzuenean etorri.
https://www.youtube.com/watch?v=GzLAYYzs3TM
Ederra bart bizitakoa; Iruñeko Alde Zaharrean @goiener -ekin partekatzen dugun bulego berria inauguratu genuen, festa-giroan eta bazkidez inguratuta.
Hemendik aurrera Irun eta Bilboz gain, Iruñean ere topatuko gaituzue, Kale Berriko 10. zenbakian, @goiener kooperatibarekin batera, burujabetza eta eraldaketaren bidea jorratzen.
MILA ESKER@Biziola@mastodon.eus Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak martxan jartzeko.
Biziola Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
Telekomunikazio buruja... zeeeer⁉️
Askotan telekomunikazioa edo teknologiari buruz hitz egiterakoan sekulako distantzia sortzen da, martzianoak bezala hitz egiten dugula dirudi. Elikadura edo osasungintzan ez bezala, zaila zaigu jakitea zer dagoen hitz potolo horien atzean.
Burujabetza zer den ere Beñat Azkargorta Mintegirekin kalera ekartzen saiatuko gara Izarkom eskolako 5. saioan:
🗓 Urtarrilak 28
🕛 19:00
📍 Bilboko nodoa
➡️ https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/
Urratsak emateaz gain gain, urrats horiek ospatu egin behar direla uste dugunez, @goiener -ekin partekatzen dugun Iruñeko bulego berriaren irekiera ospatzera goaz.
MILA ESKER #amher sos arrazakeria
Izarkom komunitateko kide izateagatik!
AMHER pertsona migratuen integrazioaren alde eta xenofobiaren eta arrazakeriaren aurkako borrokaren alde lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkarte antiarrazista eta feminista da, bizikidetzaren alde eta kultura, hizkuntza, etnia eta jatorri aniztasuna errespetatzearen alde aritzen dena.
AMHER Hernaniko Elkarte Multikulturala Izarkom kide da!
Jokatu berri dira trinketean eskuz binakako Izarkom Sariko kadete eta jubenilen finalak.
Kadeteetan Iraola eta Iparragirre nagusitu dira Elosegi eta Zufiriaren aurkako partidan eta jubeniletan Oñate eta Cestauk irabazi diete Zufiria eta Iparragirreri.
Arratsaldean Nagusien mailako finalak jokatuko dira.
@Olatukoop|ek lehen podkast saioa egin du, eta bere ekoizpenean hartu dugu parte. Gure asmoa, ESEko proiektuak aurkeztea izan da eta, horretarako, Euskal Herrian zehar ibili gara bueltaka.
@BiraProdukzioak eta @TaPuntu|rekin batera elkarlanean, eta Maite Bidarte kazetari bezala, podkastaren koordinazioan aritu gara lanean. Lehen denboraldi honetarako 5 saio prestatu ditugu, eta lehena entzungai dago hemen: https://olatukoop.eus/podkasta/
Entzun zaizue eta adi hurrengo kapituluei!
Goiener eta Izarkom, kooperatiba euskaldunak, herritarrak eta zintzoak
Kontsumo arduratsua, herritarren ahalduntzea, euskalduna edota zintzoa izatearen helburuak partekatzen dituzte bi kooperatibek. Eta aurrerantzean ere…
https://euskalerriairratia.eus/irunea/1768568033426-goiener-eta-izarkom-kooperatiba-euskaldunak-herritarrak-eta-zintzoak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
INAUGURAZIO-FESTA! 🎶🥳
🔹 Datorren ostegunean inauguratuko dugu @izarkom eta Goienerren Iruñeko bulego berria.
🕺🏻 Sorpresak, DJ Moreira, bertsolariak, jan-edana eta giro ona!
✍️ Etorriko zara, ezta? 😀
https://www.goiener.com/iruneko-bulegoaren-inaugurazioa
📺 Dagoeneko ikusgai duzue Izarkom eskolako 4. saioa: Mirene Beriain "Pantailen inpaktua haur eta gazteengan" 📢 https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/
Aurreko astean jakitera eman genuen moduan, hitzarmena sinatu du Izarkomek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin, eta Izarkomek txapelketa ezberdinen finalak telebistaz eman ahal izateko internet konexioa eskain eta Trinkete Txapelketak babestuko ditugu. Honen harira, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa – Izarkom Sarian Eskuz binakako finalak jokatuko dira, larunbatean.
https://www.izarkom.eus/gipuzkoa-pilota-trinkete/
MILA ESKER @behatokia
Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Hizkuntz Eskubideen Behatokia euskaldunen hizkuntz eskubideen alde egiteko Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako fundazio bat da. Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zen pribatuan, babestera zuzentzen du bere jarduera.
Behatokia Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
MILA ESKER @wiki_toki Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Wikitoki bokazio publikoa duen izaera pribatuko ekimena da, haien lan-arloetan ibilbide zabala eta ordezkaritasun maila altua duten pertsona eta erakunde ezberdinak biltzen ditu, esperientziak gehitu, sinergiak sortu eta osagarritasunak bultzatzeko.
Bilboko Wikitoki Laborategia Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
⚾️ Goiener ere #EuskalPilota sustatzeko elkarlanarekin bat!
:zestapunta: Aurten ere Goienerrek babestuko ditu Emakumezkoen Gipuzkoako Lau t’erdiko Txapelketak.
✍️ Xehetasun guztiak gure webgunean:
https://labur.eus/9yiwd8l6
📺 Akordioari esker, final gehienak telebistaz eskainiko dira, #GoienerSaria, besteak beste. 💚 @izarkom @HamaikaTb @tokikom
Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz