Izarkom (r)en bultzada

🤝Lankidetza-hitzarmena sinatu dute AEK-KORRIKAk eta Izarkomek

🏃‍♀️Iruñean, Bilbon eta Irunen Korrikan parte hartuko dute @goiener
energi berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibarekin batera. Lekukoa eramango dute bertaratzen diren bazkideekin

labur.eus/hitzarmena_izarkom_k

@izarkom

Mila esker
Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Energia Berriztagarrien Komunitate bat da Argiñola, Komunitateko partaideentzako energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak sustatzea helburu duena, energia sortuz herrian, aurrezte ekimenak sustatuz eta denon artean ikasten eta parte hartzen.

Argiñola Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Izarkom (r)en bultzada

Badator astelehena, gorroto duzula uste duzu agian, baina gorroto duzuna kapitalismoa da!

Seguruenik antzeko zerbait sentitu zenuen, adibidez x-tik Mastodonera edo telegrametik Delta Chatera migratu behar zenuela esan zizutenean. Migratzaile digitala* zara, eta gorroto duzuna teknokapitalismoa da (eta zehazki zuckerberg, durov, musk eta enparauak).

Migrazioak elkarrekin askoz hobeto: argia.eus/argia-astekaria/2951

cc/ @baratzadigitala @XabierSoto
#IngokuBidea #GoazenLagunok #MigratzaileDigitalak

Mila esker

Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Nekazari eta artisau txikiek elkarlanean garatutako proiektu lokala da, auzolanean antolatua.

Salmenta zuzeneko sistema digitalaren bitartez, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko elkarlana sustatuz, ekoizten dituzten produktu agroekologikoak geure etxeetan jasotzeko aukera ematen duena.

Uribe Butroeko Sarea Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Izarkom eta Ikastolak, urrats bat gehiago burujabetza teknologikoratz.

Bi kooperatiben arteko akordioak 🤝telekomunikazio zerbitzuen kudeaketa arduratsua, gardena eta euskal herritarren esku egongo den eredua indartu nahi du.

izarkom.eus/hitzarmena-ikastol

Mila esker Euskal Herriko Mus Federazioa Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Euskal Herrian mus jokoa, mahai jokoetan zabalduena izaki, Euskal Herria munduaren aurrean ordezkatu ahal izateko sortu zen Euskal Herriko Mus Federazioa.

Mus txapelketak indartzea du helburu, eta bide horretan Euskal Herri gisa, gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea.

Euskal Herriko Mus Federazioa Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Mila esker
Geotermia, aerotermia eta instalazio fotovoltaikoetan espezialistak dira.

Instalazio eraginkorrak eta ingurumena errespetatzen dutenak egiten dituzte, etxeetan erosotasun handiena lortuz eta klima aldaketaren aurkako borrokan lagunduz.

Ekogar Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Mila esker
Etorkizuna eratzeko gai izango diren komunitate autonomoagoak bultzatzeko modu parte-hartzailean egiten dute lan –behetik gorako logikatik- ideia, metodologia eta egiteko modu berriez baliatuz.
Ikertu, beste batzuekin nahastu eta esperimentatu egiten dute, eguneroko bizitza eraldatzeko eta oraina hobetzeko soluzioak sortzeko.

Tipi Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

💡 Izarkom eskolako hurrengo saioak:

Telekomunikazioa eta teknologia gaiak kaleko hizkuntzan, herritik eta herriarentzat:

🔎 Nola babestu gure bizitza digitala? 2026-2-25
⭐️ Software askea herri libre batean. 2026-3-11
🗣 Sare sozial digitalak eta euskal fedibertsoa. 2026-4-29
⚠️ Faxismoaren gorakada eta borroka digitala. 2026-5-27 +
🪙 Kriptomoda eta diru digitala 2026-6-24

Info eta izen ematea: izarkom.eus/izarkom-eskola/

MILA ESKER
Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Gorenera iristeko behar duzun abantaila lortzen lagunduko dizute. Haien talde espezializatuak txirrindulariei egokitutako biomekanikako zerbitzu sorta zabala eskaintzen dizu, prestakuntza fisikoa entrenamendu plan pertsonalizatuekin, orientazio nutrizionala eta entrenamendu psikologikoa, besteak beste.

Txirrindor Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

KORRIKA BADATOR
24. Korrika bertan dugu jada eta aurten, berriro, Izarkom elkarlanean arituko gara Korrikarekin.

izarkom.eus/korrika-24/

Izarkom (r)en bultzada

@izarkom Eskerrik asko izarkom 💚
Ariwaken Ekonomia Sozial eta Solidarioaren parte gara, eta beste eremu batzuen artean, erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiboaren eredua bultzatzen dugu, duen eragin sozial eta komunitarioagatik, @reaseuskadi , @koobizitza eta Etxebizitza Kooperatiboko Sarearekin @redviviendacooperativa batera Sareak ehuntzen jarraitzen dugu.

Desde Ariwake seguimos tejiendo redes desde la Economía Social y Solidaria.

📢 Atzoko Izarkom eskolako gai zentrala telekomunikazio burujabetza izan zen, Beñat Azkargortaren laguntzaz, sektorearen oligopolioa eta horri aurre egiteko tresna komunitarioak ezagutu genituen. 📺 Otsailaren 4ean Hamaika TB-n ikusgai. Hurrengo saioen info ✅ izarkom.eus/izarkom-eskola/

@ehkom

MILA ESKER @ariwake Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Ezagutza, ikaskuntzak eta esperientziak partekatzeko sarea da, garapen pertsonala, hazkunde kolektiboa eta eraldaketa soziala bultzatzea duena helburu, bizitza kontzienteagoa eta osoagoa errazteko.

Ariwake Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Izarkom (r)en bultzada

[ALBISTEAK] Festa giroan inauguratu genuen Iruñeko bulego berria!

Mila esker irekierara gerturatu zineten bazkide eta eragile guztiei 💚 💚

@izarkom 🤜🤛 @goiener

📹 @ahotsainfo

Izarkom (r)en bultzada

Izarkom eta Goienerrek Iruñean irekitako bulegoa errealitate bat da!

Inaugurazioak proiektu kooperatibo eta burujabeen aldeko apustua berretsi zuen: energia eta telekomunikazioak herritarren esku jartzea, tokiko sustraitzea indartuz. Bulegoa topagune eta erreferentzia izango da Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta interkooperazioa bultzatuz

📍 Kale Berria 10, Iruña

@izarkom @goiener 🌱

youtube.com/watch?v=GzLAYYzs3TM

#ESE #Elkarlana #Izarkom #Goiener @BurujabetzaDigitala #EnergiaBurujabetza

Izarkom (r)en bultzada

Izarkomek eta Goienerrek Iruñean partekatzen duten bulegoa inauguratu dute

@izarkom @goiener

Hemen dituzue bart @goiener eta guk egin genuen jaitxoan @ahotsainfo -ek grabatutako irudiak.
Mila esker etorri zineten guztiei; besteentzako, zizka-mizkarik ez da egongo, baina bulegoak zabalik dituzue, nahi duzuenean etorri.
youtube.com/watch?v=GzLAYYzs3T

Ederra bart bizitakoa; Iruñeko Alde Zaharrean @goiener -ekin partekatzen dugun bulego berria inauguratu genuen, festa-giroan eta bazkidez inguratuta.

Hemendik aurrera Irun eta Bilboz gain, Iruñean ere topatuko gaituzue, Kale Berriko 10. zenbakian, @goiener kooperatibarekin batera, burujabetza eta eraldaketaren bidea jorratzen.

Izarkom (r)en bultzada

INAUGURAZIO-FESTA! 🎶🥳

Mila esker bulegoaren irekierara inguratu zareten guztiei. Jarraitu dezagun elkarrekin bidean! 💚 💚

@izarkom 🤜🤛 @goiener

Erakutsi haria
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea