Erakutsi berriagoak

@admin @Suagaar

Bidalitako pantaila-argazkiarengatik, badirudi mastodon.eus-en saioa hasteko gunea erabiltzen ari zarela mastodon.jalgi.eus-eko kontu bat abiarazteko... Izan liteke?

¡Recién llegados! ¡Bienvenidos al fediverso! Recordad que las normas de cada instancia son diferentes y esto no es la utopía anarquista que muchos creen.

Un par de apuntes: portaos bien, y si no estáis de acuerdo con las normas de vuestra instancia, antes de acusar de censura, pensad en migrar a otra más abierta o acorde a vuestros gustos.

El fediverso no es solo Mastodon, también existen Pleroma, GNUSocial, Friendica, Pixelfed y un montón más de alternativas descentralizadas a lo que conocéis

Aupa @txikillana , erabiltzailearen RSSa eskuratzeko hau da helbidea:

mastodon.jalgi.eus/@txikillana

Bukaerako .atom jarri ordez .rss jarri behar da. Ez naiz konturatu zein bertsiotan egin zen aldaketa hori, begiratuko dut.

Gure zerbitzariaren matxuraren ondorioz makina aldatu genuenean -en eguneraketa ere egin genuen, azken bertsioa jarriz. Behar bada hor gertatu da aldaketa

Aupa @txikillana! Arazo bat izan genuen zertifikatuekin eta atzo arte ezin izan genuen konpondu. Barka endredoak eta kanpetxanoak esan zuen moduan, ez da berriz gertatuko... 😓

Egun on, mastodon.jalgi.eus mastodonkideak! :mastodon:
Gaur asteartea gaueko 22etatik aurrera zerbitzaria itzali egingo dugu mantenu eta konponketa lan batzuk egin ahal izateko.
Dena behar den bezala badoa, ordubete inguruko itzalketa izango da eta 23ak aldera berriz abian egon beharko litzateke.
Dena den, orro eto tut bat egingo dugu berriz martxan dagoenean.
Barkatu eragozpenengatik!

igaro bada ere, mastodon.jalgi.eus instantzian -ren mezuen bisibilizazioa handitzeko :feminista: emojia txertatu dugu gure emojien bilduman

Egun on -herria!
Duela aste pare bat adierazi genuen mastodon.jalgi.eus instantzia v2.7.0-ra gaurkotuko genuela baina bertsio horretan azaldutako akats batzuk konpontzeko v2.7.1 bertsioaren zain egon ondoren, bart gauean gaurkotu dugu azken bertsio honetara.
Hortaz, instantzia hau v2.7.1 eguneraketarekin dabil orain.

Izan untsa!... :mastodon:

kasu euskal -kideak!
Mastodon v2.7.0 bertsioa argitaratu berri da eta egin ohi dugun bezala, larunbatean iluntzeko 22:00etatik aurrera mastodon.jalgi.eus instantziaren bertsio gaurkotzea egingo dugunez, minutu batzuetan instantzia geldiaraziko dugu. Okerrik ez bada minutu gutxiko geldialdia izango bada ere, larunbatean egunean zehar geldialdia gogoraraziko dizuegu.
Izan untsa! :mastodon:

@admin @durangokoazoka Ideia ona -ko emojiarena. Zuen baimenarekin, gure instatziara inportatuko dugu... :durangokoazoka:

Gabon mastodonherria!
Atzo mastodon.jalgi.eus instantzia v2.6.4-ra gaurkotu bagenuen ere, garatzaile taldea ziztu bizian dabil eta gaur arratsaldean v2.6.5 bertsioa argitaratu dutenez, gure instantzia berriz gaurkotu dugu v2.6.5 bertsio berrira.
Ongi lo egin bihar astea indar betez has dezazuen!...😜 :mastodon:

Gabon !
Froga zerbitzarian prozedurak arazorik ez zuela ematen baieztatu ondoren, 5 minutu besterik ez dugu eduki itzalita produkzio zerbitzaria mastodon.jalgi.eus instantzia v2.6.4 bertsiora gaurkotzeko.
Berriz prozesu guztiak martxan!

Arazoren bat izan edo akatsen bat aurkituko bazenu jakinarazi iezaguzue mesedez.
Gabon eta ondo lo egin! :mastodon:

Kasu mastodon.jalgi.eus instantziaren erabiltzaileak: Gaur gaueko 24:00etan v2.6.4 bertsiora gaurkotuko dugu gure instantzia, beraz, ordu horretatik aurrera geldituta izango dugu instantzia 10-15 minutuz.
Izan untsa! :mastodon:

mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea