Laster 'etxe' berria izango du zerbitzariak eta aurrerantzean arazo gutxiago izatea espero dugu
Zerbitzariaren #matxura-k uste baina lan gehiago eman digu baina oraingoan bai, oraingoan egonkortu dugu eta berriz martxan dago...
Barka eragozpenak!...
Gaur goizean #matxura bat izan dugu Mastodon zerbitzarian, baina dagoeneko martxan da berriro!
✊ ✊
@Suagaar Kaixo. mastodon.jalgi.eus zerbitzariko erabilera arauetan jartzen dugun moduan, zerbitzarian ez dugu genero diskiminazioa edo sexu-orientazioaren araberako diskriminazio, edo haien defentsarik onartzen.
Trans komunitatearen aurkako mezuak bidaltzen jarraituz gero mezu horiek ezabatzea beste aukerarik uzten ez diguzula helarazten dizugu.
RT @izarkom@twitter.com
@agara@twitter.com Eredu hori ari gara sustatzen #izarkom-en. Gure esku dauden zerbitzu guztiak @goiener@twitter.com-en argindarraren elikatutako datu-zentru autonomo propio batean uztartzen ditugu; bai zerbitzu propioak eta baita ere https://mastodon.jalgi.eus bezalako albo ekimenak. #BurujabetzaHelburu
Oraindik gnusocial.net -en geratzen zen jendea irakurri ahal izango dugu jada:
gnusocial.net/main/public
Nodo hau #activitypub erabiliz hasi da federatzen, azkenean!
@kudea Mastodon.jalgi.eus en gitxi gara, baina emotikono moloienak daukaguz!
Egun on euskal #mastodon eta #fedibertso
eta orohar, sare sozial libre eta banatuen aldeko kideak!
Urte berriarekin batera, emotikono/emoji berriak gehitu dizkiogu instantziari. Ea zer iruditzen zaizkizuen...
@Hego traba zertan baina? Esango nuke oso harreman sanoa eta ona dagoela instantzia bien artean. Erabat seguru nago hala izaten jarraituko duela 🙂
¡Recién llegados! ¡Bienvenidos al fediverso! Recordad que las normas de cada instancia son diferentes y esto no es la utopía anarquista que muchos creen.
Un par de apuntes: portaos bien, y si no estáis de acuerdo con las normas de vuestra instancia, antes de acusar de censura, pensad en migrar a otra más abierta o acorde a vuestros gustos.
El fediverso no es solo Mastodon, también existen Pleroma, GNUSocial, Friendica, Pixelfed y un montón más de alternativas descentralizadas a lo que conocéis
Egun on, https://mastodon.jalgi.eus mastodonkideak!
Gaur asteartea gaueko 22etatik aurrera zerbitzaria itzali egingo dugu mantenu eta konponketa lan batzuk egin ahal izateko.
Dena behar den bezala badoa, ordubete inguruko itzalketa izango da eta 23ak aldera berriz abian egon beharko litzateke.
Dena den, orro eto tut bat egingo dugu berriz martxan dagoenean.
Barkatu eragozpenengatik!
#M8grebafeminista igaro bada ere, https://mastodon.jalgi.eus instantzian #mugimendufeminista-ren mezuen bisibilizazioa handitzeko emojia txertatu dugu gure emojien bilduman
Egun on #mastodon-herria!
Duela aste pare bat adierazi genuen https://mastodon.jalgi.eus instantzia v2.7.0-ra gaurkotuko genuela baina bertsio horretan azaldutako akats batzuk konpontzeko v2.7.1 bertsioaren zain egon ondoren, bart gauean gaurkotu dugu azken bertsio honetara.
Hortaz, instantzia hau v2.7.1 eguneraketarekin dabil orain.
Izan untsa!...
kasu euskal #mastodon-kideak!
Mastodon v2.7.0 bertsioa argitaratu berri da eta egin ohi dugun bezala, larunbatean iluntzeko 22:00etatik aurrera https://mastodon.jalgi.eus instantziaren bertsio gaurkotzea egingo dugunez, minutu batzuetan instantzia geldiaraziko dugu. Okerrik ez bada minutu gutxiko geldialdia izango bada ere, larunbatean egunean zehar geldialdia gogoraraziko dizuegu.
Izan untsa!
https://mastodon.jalgi.eus instantziaren kudeatzaile taldea