Erakutsi berriagoak

Dekameroian bigarren zatixa eskuratu artian, honek liburu bixak pole posixionian. Kasualidadia, e? @inhigoaranbarri

Gales hiztunen abantailak: lekuetara bizkorrago ailegatzen dira! By @chrislinguist via @maia_lehen

Dominuzkerra: ordenagaikurik ez zegoenean gure arbasoek kaptura de pantaila egiteko erabiltzen zuten metodoa. via @Anefer

Pixa-galera arazoaren hedapena ezagutzea, hura tratatu ahal izateko lehen pausoa da. Emakume zein gizon, pixa galtzen duzuna zein ez duzuna: inkesta anonimo hau betez ikerketa lan horretan lagunduko duzu.
(irudiaren ezkerrean Maria Barbaño, inkestaren egilea) es.surveymonkey.com/r/NBMHS7K?

Kosmopaletoen drama, besteon irrigarri. Emakume honek "barkamena" eskatu omen die entzuleei, hitzaldian agian valentzierazko esaldiren batek ihes egingo diolako, -hori baita bere ama hizkuntza-. rokambol.com/vinetas/catala/

1984ko "Muy" aldizkarixan, kriston produktuen iragarkixak! Artian, jente normalandako ixa-ixa zientzia fikziñokuak ziran. 64 Kb-tako RAM memorixia, harrapaik! (bistan da, horrek ze esan gura zeban be ez genkixan)

1984ko aldizkari honetan, onena iragarkixak. Badirudi auto espezie barri horrek ez zebala ibilbide luzia egin... 😁

Gaur Ana eta Elaxarrekin izan naiz, bere seme Ekairi buruzko datuak biltzen (gogoratzen? igaz suizidau zan LGTBI+ aktibista gaztia). Wikipediako artikuluan dagon argazki hau eurak kargau dabe, erabilpen libria izan deixan. Eskerrikasko! eu.wikipedia.org/wiki/Ekai_Ler Gaiñera laster euskal trans komunidaderako albiste garrantzitsua dator! (baiña ondiok ezin da esan, jajaja)

Dylan izeneko mütil ingelesak, urte bat eta erdiz eüskara ikasi dü, lehenik eüskara batüa eta ondotik eüskalki ezberdinak, ikerketa konparatibo baten egiteko. Heben Xiberoko Botzean egin elgarrizketa, xibereraz noski! xiberokobotza.org/?berria=1036

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea