Erakutsi berriagoak

@izaro Teknika.ñ.oso erraza eta ezaguna da. Esnatu berritan gehienetan ondo gogoratzen dira (eta orduan idatzi behar). 10 minutu pasatzen uzten baditut, berriz, ez dut ia ezer gogoratzen... 😁

Negu gorrixa eta edurra, Markiñan. Gabia pasatzeko zeozer asmau bihar, eta nere lehengo lantokixan zakuekin sartzen gara, oingo jabia ez konturatzeko moduan: ezer ikutu barik, txixa be eseritta eginda...

Zuberoan. Ezagutu barriko lagun frantsesdunekin pozik afaltzen, ostatuan. Ostian, baiña, euretako bat tabernako ugezaban atxakixekin dator (beti zeozer): ez dot oso ondo ulertzen zergaittik, baiña etxako nahikua ardau botillia ordaintzia: beste botilla bat ekarri bihat ei detsegu, igual-iguala eta oso-osorik.

Ba al daki inork nor arraio den tipo hau? Barrez lehertu beharrean nago, baina ez jakin nor den. SF-ko euskaldun batek bidali dit; komentarioak irakurriz, esango nuke politiko Trumpzale bat dela, TB debate batean, baina ez nago ziur.

@boligorria@mastodon.eus Nik tabernetan-eta ikusten dut TB (kasu handirik egin barik) baina bai, niri ere atentzioa eman didate "albistez kamuflatutako iragarki" horiek. Uste dut lehen debekatuta zegoela. Arauak aldatuko zituzten kontizu.

Mamma mia, ointxe jakin dot Turkian HDP izeneko alderdi politiko bat dagola. Badakitt egoeria dramatikua dala baiña ezin irribarriari eutsi.

@Sorbeltz Eibarren "Errainaren etxea" >> "La casa de la reina" bihurtu zen. Duela 70 bat urteko kontua da, ondo dokumentatua.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Suggestion for kind people.

Some people need to polarize groups around them, more or like adolescents do to build a personal identity by contrast with parents, but for a personal and sometime economical gain.
This is happening on the #fediverse too. Some "twitter refugees" learned the #AI craft of #market #segmentation and are trying to reproduce this shit here too, but to their own benefit.

Don't let them win.
Be kind, even if they insult you because of your race or gender.
And ask questions.

Konponketa lan batzuk dirala eta, ARSIP-ekuak euskal jentia gonbidatu zeben Pre Humanoen Leizetik –La Verna gelaraiñoko trabesia egittera. Hamen lagun napar batek idatzittako kronika ederra: otxola.blogspot.com/2019/01/c-

@gontxatorre @okerreko Kontra? Nor dago kontra? 😜 Bakarrik diot, jende askorentzat, DV "egunkaria" esateko antonomasia dela. eu.wikipedia.org/wiki/Antonoma

@okerreko Baiña zu ze? Laster hasiko zara "periodikoren baten bila, El Diario Vasco ez dena". Beti kontrara. 😝

@izaro @komikira @okerreko Nik ilada horiek apurtzeko zalea naiz. Lekeition, ohiturak dio paradan iladan eserita dagoen jendea orden horretan sartuko dela. Bada, ni erdian esertzen naiz. Edo denak jeikitzen direnean (ilada tente posiziora trasladatuz), ni eserita geratzen naiz denak sartu arte. Edo, atea zabaldu bada eta segundu batzutan iladakoak ez dira mugitzen, neu aurreratzen naiz eta barrura. Autobuseko iladak apurtzen disfrutatzen dut, egia esan.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Twitter eta Mastodon
#Twister eta #mastodon arteko zubia erabiltzea= ondo
Baina... zergaitik uste duzue #twister-en egindako #RT-ak #mastodon-en egotea interesgarria izan daitekeela? Badakizue kendu daitezkeela?
#mastodon-en egindako galderak-erantzunak ez badituzue jarraitu behar, zergatik duzue hemen kontua?
#Twister kontuaren bozgorailu eta berri bidaltzeile bezala erabiltzen baduzue #mastodon edo #Fedibertsoa, zuen profilan jartzea ondo legoke.
#Esanbeharnuen

Adiñian aurrera noian seiñalia: sekulan ez naiz hortaz arduratu, baiña bart aseguru-korredore batekin geratu naiz... amodioetatik eratorrittako arazuengandik babesteko poliza bat kontratatzeko (??!!??)

@dabidnet Nik 8-9 liburutako bilduma bat irakurri nuen, eta liburuekin bezainbeste gozatu nuen abenturen kokalekuak mapetan jarraitzen. Paperezko atlas zaharra aldean nuela irakurtzen nuen, gero hemen markatuz tagzania.com/user/txikillana/j

@bitoralonso Sinbolo paregabea da, hor egiten den edozerk zuk diozuna gogoratuko digu. Eta horrexegatik, pozgarria izango da.

Amesetako leku batzuetara askotan bueltatzen naiz. Bada basarri-taberna zahar bat, beti gustau izan jatana, batzuetan antxiñako kortan otorduak emoten zittuezena. Familiakuak zahartu ziran, eta aspaldixan ez zeben emoten. Oiñ txino batzuk hartu dabe, eta contactless txartelakin sartzen da. Gaur berandu etorri dira, eta eguneko menukuoi galdetu deskue ia ardura deskuan danak batera mahai korriduan jartzia. Konforme egon gara, danak LGTBI+ kolektibokuak garalako. Kriston ambientia!

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea