Erakutsi berriagoak

@dabidnet @kuia Eta haietako bat trafiko istripuan hiltzen denean, elkartasun manifa motorizatuak egiten dituzte. "Hartzekoekin" gainera.

Dantza herrikoi anzestral bat jasatean sortutako pentsamendu sakrilegoak:
- Ezin esan nun eta noiz nagon, bestela herrittik botako nabe.
- Erritua dan neurrixan irauten dau honek. Bestela zeiñek aguantau denpora guztian musika beran matrakia?

@zaldun Eibarren bizi nintzanian, asko gustatzen jatazen porlan arteko lorak. :-)

@xiroux Yo creo que el ayuno con agua del grifo es tu alternativa. Lo mejor termodinamicamente hablando. 😝

Urregarai, Bedartzandittik gaur goizian. Atzian Anboto, eta atzerago Aizkorri. Irudixa: Xabier Gezuraga.

@dabidnet @AFrostForest@mastodon.eus Ados. Halere, nik ez nuen hain kontaktu esturik mugimenduarekin, eta hiruki arrosaren historia zirraragarria oraintsu deskubritu dut.

Ointsu arte, wikipedia ez zan iturri fidagarritzat hartzen, papelezko entziklopedien maillara ez ei zan allegatzen. Egoeriak bueltia emon dabelakuan nago. berria.eus/albisteak/168187/wi

Ondarrun, "pintxo bazkari" bat egin nahixan dabillen turista kuadrillia. Koreografixiakin ezin asmatu ("guk hartu bihar doguz, ala eurak ekarrikoskue mahaira?")

@Osoitz@mastodon.eus Halako mezu/ekintzak batzuendako revulsivo modura onak izango dira igual. Artisten gauzak (ez dau merezi artistekin diskutitzen hastia: euren pajeo mentaletan pozik bizi dira). Kontua da gero, praktikan, jente gehixenak zentzunez jokatzeko joeria dakala. Zorionez.

@joxe @dabidnet Hori 1997an entzun nuen lehen aldiz, e-posta taldeetan horrelako "engantxadak" gertatzen zirenean. 😜 Esango nuke mili/polimili eztabaidetan ere antzeko argudioak erabiliko zirela, baita gerra aurreko batzokietan, eta XVI gizaldiko akelarretako partehartzaileen artean ere.

Zelako argazki politta Jose Luis "Tximiñuan" hau: 1986ko mutikuak, Urkuzuan (). Umiak eta bizikleta markak identifikatzen bada entretenimendua! ;-) eibar.org/blogak/irigoien/eiba

Oin dala egun gitxi @joxe ek Feisbuki buruz esandako legez, uste eze zaindu biharreko ondare publikua dala. 😑 sustatu.eus/1561555638

@zital @dabidnet Zer da "sasitza", edo hobeto esanda, zer esan nahi dau zuendako? ;-)

Idolo miresgarrixenak kritikatzeko moduko gauzak izan leikez, eta gauza batek ez dau bestia kentzen. Hori ulertzen ez dabenak, sinple xamarrak dittuk bai. zuzeu.eus/buruari-bueltaka/ira by @inhigoaranbarri

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea