Erakutsi berriagoak
Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Inoren munduan, @asellu lagunak bere zortzigarrena kaleratzeko prest aselluzarraga.com/inoren-mundu

Irten bezain pronto proposatuko dut @elegose​n! Alde batetik, Aselen imajinazioak muga gutxi ezagutzen dituelako eta bestetik, idazlearekin fedibertsoan mintzatzeko aukera izango dugulako!

Problema bat dakat, txakur haundixekin ibiltzen dirazen gazte "horiekin". (ikusi artikuluan komentarixuak) eibar.org/blogak/orakulua/txak Cani, choni, poligonero deittu izan detset, baiña badirudi etiketia etxakela gustatzen, eta irainduta sentitzen dirazela. Zein izango litzake tribu horren izen zuzena?

Abortua galeraztiak ez dau abortuen kopuru globala gitxitzen, ez bada eze, aborto prekariuen proportziñua haunditzen. zientzia.eus/artikuluak/aborta

@dabidnet @argia @larbelaitz Eta sortzaileok pirateoaren kontra erabiltzeko bikaina da: publikoa eta dohainekoa bada, inork ezin dizu kendu egiletza.

@txopi Nik ostera ez dot aldaketarik egingo, hain zuzen be horretarako sartu nintzalako sare sozialetan: aurkitzeko erreza izateko. 😁 Hori bai, argi bereizten dot zer publikau nahi doten eta zer ez...

@Jngorria@mastodon.social Nik horrelakoetan, gaztelerazko errefrau burutsu bat ekartzen dut gogora: "OBRAS son amores, y no BUENAS RAZONES". Ez dit balio pertsona nola definitzen den, zer egiten duen baino. Horregatik, hurbilago sentitzen naiz euskaraz egiten didan beltz batengandik, aberrrriaz hitz egiten didan jeltzale (edo borrokilla) erdaldun batengandik baino.

Wikipedia bandalizatzen daben gazte txoliñak ez dira konturatzen egindakua oso errez konpontzen dala, baiña boomerang efektuz bere ikaskide guztiak izorratzen dabizela. sustatu.eus/1568368080

@bokehled Baina ez oso ona. Atalen artean irregulartasun itzela dago, batzuek ezin astunagoak, besteak entretenigarriak, errepikapen asko daude, inkoherentziak... Garrantzi historikoarengatik irakurri nahi nuen, egin nuen (ondo kostata), eta listo. Ez da nire liburutegian gorde nahi dudan alea.

Gurasuen etxian astebetez, liburu entresakan (Eibarko kalietan zihar 15 ale inguru "askatu" dittudaz). Asko gustau jata hau "literatura y ficcion" modura sailkatzia. 😉 (oharra: nobela hau neuk erosittakua da, kuriosidadez. Gurasuak "gorrixak" ziran)

Azken asteko gerran, misillak eskritorio horretatik urten diraz. Oin leherketaren zain. 😈

RESURRECCION MARIA AZKURE: prurito arazoak zituen apaiz hizkuntzalari lekeitiarra.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea