@otsokume Berotasuna eta botikak (medikuari galdetu). Eta pixka bat hobeto zaudenean, mugimendua. http://abante.eus/kortikoideen-fabore/
@gontxatorre @urtzai @zital @bixardune @euskaljakintza Perretxiko batzuk ere ez al dira (ga)lanpernak? Nago, agian, hitz horrek generikoki izendatzen duela "harrian itsatsita dagoen izaki arraroa", "oldio" hitzak alga/musgo izendatzen duen bezala, edo "zomorro"k bitxo arraro guztiak.
@urtzai @zital @bixardune @gontxatorre @UZEI @euskaljakintza Sabino Aranarendako etsigarrija izango zen hau. 😜 Ez al zuen neologismoren bat asmatu? "Xurgoskola", edo horrelako zerbait? 😂 Croissanta ilgoropila den bezala @joxe
@bixardune @gontxatorre @UZEI @euskaljakintza @zital Ni neu lehorrekoa naiz, baina hemen beti "lapa" entzun izan dut. Toponimoetan ere agertzen da, "Lapatza" izeneko leku bat baino gehiago dago.
@bixardune Eta bere erabilgarrittasuna? Ein? Pelusak markatzen detsue noiz garbittu behar dan etxia.
@bekereke Armintxeko ikerketa arkeologikoaren arduradunak izardi hotza izango dabe orduan. 😈 Pixkat bakarrik; Bizkaia Bizkaia da.
@bekereke @jon @aldatsa "Google garbiketa" bat XIX. gizaldijan? Gatxa. 😜 Antzerako beste kasu bat be badaukogu herrijan: Yarzatarrak hildako abadiana, mezia eurak allega aurretik hastiangaittik... https://eu.wikipedia.org/wiki/Kristo_Portalekoa Hori baiña, ezkutatzeko errezagua izango zan; pleituak merkataritzak baiño arrasto gitxiago izten dittuez, "garbiketak" erreztuz...
Bring me the head of Arturo Fernandez. https://www.argia.eus/blogak/boligrafo-gorria/2020/06/08/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz/ Talde honen kontu hau egixa da, ala leienda urbanua? Arraixua!
@gontxatorre Ohiko erabiltzailea naiz. Katolikoek gauza onak ere badituzte! ;-)
Nere familian, zurrunbillo-vortex moduko bat bihurtu naiz: x urtian behiñ, bateronbati genealogiari buruzko interesa iziotzen jako... handik eta hamendik galdetzen hasten da... eta neregana jotzen amaitzen dau. #dalovit
@jon @aldatsa @bekereke Ulertzen dot jentian "aberasfobia", eta hori frogatuko balitza, ni neu jarriko nintzake Paskualitoren buruan kaka egitteko kolan. 😉 Baiña, aberatsena zein pobriena, lintxamenduen zalia ez naiz eta "danok hori esan izan dabe beti" baiño argumentu senduaguak eskatuko neukez. Gaiñera, ziur nago esklabu trafikuak aztarna dokumentala itzi ebala (merkatal jardun legala zalako).
@otsokume Zerbait arraroa gertatu da: asteburuan datu basea "petatu" egin dela, eta zerbitzua moztu digute; sartzea lortu dudanean (lagun informatiko baten laguntzaz), berriz, datu basea tamainaz txikitu dela ikusi (eta ez dugu guk egin); eta haien esanetan, ez dira eurak izan... Beno, webgunea martxan dugu berriz, eta gaitzerdi. Baina inzidentzia honen ostean, jada ez naiz jende honekin fio.
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana