Erakutsi berriagoak

Enkantean eskaintza bat jaso dot, bixar amaitzen da epia. 😀 Dibertigarrixa da kontu hau, eta banabil ikasten: jentiak azken momentura arte itxaitzen dau eskaintzak egitteko (beste erostailliei aurria hartuta, baiña preziua ez asko igotzeko).

Erakutsi haria

@otsokume Ez dakit zure kasua izango den, baina horrelako 10 kasutik 8k, min iskemikoak izaten dira, ez lesio batekin lotuak. Eta gehiago zehaztuz: aktibitate fisikoa egiten duen jendea (oinez, adibidez) baina luzaketa gutxi. Izan daiteke? 😜 Nahi baduzu pribatuan idatz iezadazu: puntu honetatik aurrera, autozentsoreak ez dit uzten pazienteen kasuak publikoki aztertzea.

@otsokume Berotasuna eta botikak (medikuari galdetu). Eta pixka bat hobeto zaudenean, mugimendua. abante.eus/kortikoideen-fabore

@bekereke @jon @aldatsa You go singin' to Sing Sing! 😜 Seguru baietz. Ez naiz ni bankeruen laguna, e? Baiña... esandakua, argumentu barik lintxatzekua bez.

@bekereke @jon @aldatsa Lotsa barik argittu beharko geunke: Eibarren, Markinan etabar ariketa hori gero eta gehiago egitten da (gure arbaso gehixenak armak ekoitzi zittuezen), eta arlo guztietan egittia komeni. Nora juan nahi dogun jakitzeko, nundik gatozen jakin behar da.

@gontxatorre @urtzai @zital @bixardune @euskaljakintza Perretxiko batzuk ere ez al dira (ga)lanpernak? Nago, agian, hitz horrek generikoki izendatzen duela "harrian itsatsita dagoen izaki arraroa", "oldio" hitzak alga/musgo izendatzen duen bezala, edo "zomorro"k bitxo arraro guztiak.

@urtzai @zital @bixardune @gontxatorre @UZEI @euskaljakintza Sabino Aranarendako etsigarrija izango zen hau. 😜 Ez al zuen neologismoren bat asmatu? "Xurgoskola", edo horrelako zerbait? 😂 Croissanta ilgoropila den bezala @joxe

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

@bixardune @gontxatorre @UZEI @euskaljakintza @zital Ni neu lehorrekoa naiz, baina hemen beti "lapa" entzun izan dut. Toponimoetan ere agertzen da, "Lapatza" izeneko leku bat baino gehiago dago.

@bixardune Eta bere erabilgarrittasuna? Ein? Pelusak markatzen detsue noiz garbittu behar dan etxia.

San Pancraciok ez dizu funtzionatzen? Agian santuz aldatu behar duzu. ;-)

Mamma mia, aspiradoretik etara doten pelusa-matazia goru baten ipiñi ezkeriok, jartse bat egin ahal izango neuke.

@bekereke Armintxeko ikerketa arkeologikoaren arduradunak izardi hotza izango dabe orduan. 😈 Pixkat bakarrik; Bizkaia Bizkaia da.

@jon @bekereke @aldatsa Bankerua ei zan. Eta tira, bere bezeruak dirua nundik ataraten eben zalantzan jarri geinke... Baiña ziur nago trafikante eta mangante askok bere dirua BBVA-n edo Suitzako ez-dakitt-ze-bankutan gordetzen dabela euren dirua...

@bekereke @jon @aldatsa "Google garbiketa" bat XIX. gizaldijan? Gatxa. 😜 Antzerako beste kasu bat be badaukogu herrijan: Yarzatarrak hildako abadiana, mezia eurak allega aurretik hastiangaittik... eu.wikipedia.org/wiki/Kristo_P Hori baiña, ezkutatzeko errezagua izango zan; pleituak merkataritzak baiño arrasto gitxiago izten dittuez, "garbiketak" erreztuz...

@gontxatorre Ohiko erabiltzailea naiz. Katolikoek gauza onak ere badituzte! ;-)

Nere familian, zurrunbillo-vortex moduko bat bihurtu naiz: x urtian behiñ, bateronbati genealogiari buruzko interesa iziotzen jako... handik eta hamendik galdetzen hasten da... eta neregana jotzen amaitzen dau.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea