Gaur arte, kanpotik etortzen jatazen pazientien salbokondukto-eskarixei uko egin izan detset, zentzuna nagusi dan lekuan biharrezkua ez dalakuan. Gaur ostera, Ondarrun somatzen nabillen sorgin-ehiza gogua ikusitta, eurak lintxamenduetatik babesteko egitten hasteko erabagixa hartu dot. #HisteriaKolektiboa #Covid19
Bilbo eta Donostiako foballzaliak egonezinda dabiz (zelan ez), anaitasunak gitxi iraun dau. Aurreko baten tronpeta kontuekin, eta oin baltzez betetako gabarren txiste "onartezin" batekin. Gustora testatuko neuke, eurendako zenbatendako izan ziran Miguel Angel Blancoren txistiak "onarteziñak". Danok gara oso tolerantiak iñoren koskabilluak ikutzeko, baiña norberanak dantzan dagozenian... ai laguna! 😈
@kilkerra @porru Orain ez nabil egiten, e? @zital i adarra jotzen ari nintzen, merezi du eta. 😛 Inoiz egin dut (Star Warsen adibidez, Yoda naffarrera klasikoz hizketan jarri nuen, Leizarragaren estiloan) baina oro har, #azpitituluak egiteko euskara oso neutroa izatea aholkatzen da, jendea pelikularen muinetik ez distraitzeko. Erronka polita da: antzezleek esaten dutenari ahal denarik eta fidelena izatea, baina norbera (azpititulatzailea) nabarmendu barik.
@porru @kilkerra Plazerraz gain (hori da nire motibazio nagusia) #azpitituluak jartzeak nire batua hobetzen laguntzen dit (horrelako akatsei, ergatiboei... gehiago erreparatu behar diedalako) eta hizkuntza orijinala hobeto ikasteko ere ezin hobea da. Orain "Little Italy"ko gazteen kaleko ingelesean murgiltzen... 😁
@kilkerra Zuzenduta! 🙂
@zital Bueno, tribuaren arabera: narratzailea batuaz ipini dut; italiarrak ondarrutarrez eta puertorrikoarrak xiberotarrez.
"Mean Streets" (1973) #azpitituluak jartzen. Gozamen hutsa! De Niroren introa, "Jumpin' Jack Flash"en musikan...
@porru @allartean Muturrekotasunak? Tira, muturrekoak hartu eta ematea osasungarria ere izan leike. 😉 Orain #EguneanBehin amaitu zaigula beste aitzakiren bat bilatu beharko da...
@allartean Interesgarrixa! Pixka bat, "Elaxar enterradorin filosofixin" antza hartzen detsat. 😜
@asphodelus Eskerrikasko. Lortuko dugu! ;-)
Sare sozial pribatibuak gaur ittogarri dagoz: foballan ajia ez bada, ikurrin-kurrin-kurrin sobredosisa, edo superstiziño kristauan intzentsua. #fedibertsoa askoz hobeto. Eskerrikasko! 😉 
@gontxatorre Hori hori: meditazio erlijioso-metafisikoak salbatuko gaitu. Hona gogo-jardunean laguntzeko film laburtxo bat. https://youtu.be/aM2XZVwNwYQ
Jesus, maria eta jose! Eta gaur #AlderdiEguna . Egunotan sare sozialak usaindu be ezin leikez egin. #matraka
@gontxatorre @desertorea Foball partidua ez ikusteko asmo irmoa nuen, baina huts egin nuela #daitort . Unetxo batean semeen ondoan eseri nintzen, "txunta-txunta-momentua" ikusteko. Inpresionantea iruditu zitzaidan: jokalariak serio eta otzan, estadioa hutsik, Espainiako erregea eta bere gortea aginte postuan, jarraitzaileak TB aurrean. Ez dakit zerena, baina unea ikaragarri sinbolikoa iruditu zitzaidan.
Gero pelikula bat ikustera joan nintzen. ;-)
Juan dan ordu bixak pelikula hau ikusten pasau dittudaz. 😜 Asko be asko gustau jata. https://es.wikipedia.org/wiki/Sexo_por_compasi%C3%B3n
@txerren Jode, zera irakurri dut: "Bilbo Zaharreko Iratxo TABERNA ULTRA gomendagarri bazkaltzeko". Eta pentsatu dut: "Taberna ultra bat! Hara, hor anbientillo interesgarria seguru, arrano, piperpoto, gezi eta uztarri artean". Gero konturatu naiz.
Kuriosidade haundixa ixotu desta Amatiñok erreseinatutako liburu honek. https://eibar.org/blogak/amatino/komunean-irakurtzeko-liburua
Pandemia honetan, igaz eta aurten nere lanbidian alderdi kitsch, bizarro eta xelebrienetako bat ezkutuan geratu da. https://www.fisiohogar.com/sevilla/fisioterapia-en-el-costalero/ Zuek normal ikusiko zendueke, dermatologuak, ziliziuak kaltetutako azalen tratamendurako zerbitzu bat izatia? 😂 Ba hau, antzekua da.
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana