@jon Ez dakitt balixoko detsuan, baiña Jon Mirandek "Gazte-Lur" aittatzen zeban, oker ez banago mitologia nordikuan kontzeptu bat euskal mundura ekarrittakua. https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/M/MirandePoemak037.htm
@mikelgs @desertorea @elegose Gerra zibila eta osteko errepresioa bizi izan zutenek 60 bat urte behar izan dituzte gauzak kontatzen hasteko. Zenbat beharko dute hauek? Ez dakit, baina hor badaude mila istorio interesgarri, eta jakin beharreko.
@mikelgs @jon Ni ere zalea naiz. Baina egia da segun eta non, segun eta zer, gauza oso eroak irakurtzen direla. Eta batzuetan oso barregarriak! https://emitologias.wordpress.com/2014/08/11/tirititraun-arriquitraun-origen-donde-vienen/
Etxian aittitta/amamak badakazuz, kontuan hartu biharreko gauza bat. http://abante.eus/erori-eta-gero-jaikitzea/ #fisioterapia
@joxean Jajaja... Bai, kotxietan legez ezta? Esaten danez, ibilgailluan zilindradia eta gidarixan autoestima maillia inversamente proportzionalak diraz. 😂
Ekialdeko militarren txapel-buruen tamañua, zergaittik da haundixagua? Buruan entsaladerak daroiezela emoten dau. #moda
Gaur be, iñor sekulan bez ibillittako eremuan sartu gara. Exploradorien sasoia XIX. gizaldixan amaittu zala, Manuel Iradierrekin-eta? Ja! http://actualid-ades.blogspot.com/2021/05/atxumuteko-gaztinadi-zaharra.html #speleo
Entzun dozue iñoiz senegaldar biren arteko kortesia-agurren esaldi zerrenda luzia? Entzutekua da ba. https://eibar.org/blogak/orakulua/senegaldarren-arteko-kortesiak #AutobusLeaks
@AVU_Osoro Aprobetxatu, aprobetxatu ni umiliatzeko. 😜 Nire errautsetatik birsortuko naiz eta!
@bixardune Bai, eta ez da EH-n dagoen bakarra. Problemak, hain zuzen ere, Teleberrietan agertzearekin batera hasten dira... 🤨 Erantzunik gabeko auzia da: horrelako gauza bat aurkitzen duzunean, zer egin? Isildu, ala argitaratu?
Bazenkixen....? (aste honetan bertan gertatutako fenomeno fisikua, gurian 😉 ) http://abante.eus/fisio-nuklearra/
@txopi Harrigarrija. Jacinto Olabe eibartarrak be "argazki-marrazki" teknika horretan espezializatu zan. Kuadro honekin, adibidez, gauza kuriosua gertatu jakun: beti pentsau izan genduan ARGAZKI bat zala, harik eta passepartouta kendu eta, ertzak ikusitta, karbontzillo-marrazkixa zala konturatu giñan arte.
@joseba @desertorea Eta plazer gaiztoa gozatu nahi baduzue, irakurri 1930ean nobela horri buruz (besteak beste) komunikabideetan muntatu zen pifostioa. Mateo Muxika (orduko Munilla) eta "Im-Pío" Barojaren arteko puñal hegalariak, Victor Hugoren eta "Les Miserables"en kontura epelak eta bi botatzen dira... Irakurtzeko gogoa bikoiztu didatenak!!! 😂 http://hispaniasacra.revistas.csic.es/index.php/hispaniasacra/article/view/532
Jode, zeiñek esango zestan hainbeste gozatuko nebala Eliza Katolikuan aldizkari baten irakorrittako artikulu batekin. BOMBA pasatzen nabil, Ostolazaren liburutegixan kontura katoliko eta antiklerikalen arteko polemikia ezagutzen (1930) http://hispaniasacra.revistas.csic.es/index.php/hispaniasacra/article/view/532 Lehendik gauzia "bero" zeguan, eta hortxe agertzen da "ImPío" Baroja sutara gasoliñia botatzera. :-)
@Izaskun @jogerka Nooooorl. Meritua ez dizu inork kenduko. :-P (niri ere mugikorrak abisatzen zidan lehen; baina behin kendu nuen, eta saiatu arren ezin izan dut berriro ipini) #EguneanBehin
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana